Lan grafikoak

Abajo, David

XX. mendearen erdialdera Bilbon jaiotako kartelgile bizkaitarra. Kartel ugari egin zituen eta diseinatzaile grafiko modura lan egin zuen publizitate-agentzia askotan.

1982. urtean bere estudioa sortu zuen. Bertan hainbat proiektu burutu zituen publizitatea, argitaletxe-diseinua, korporazio-irudiak, azoketako standak, kultur ekitalditako muntaketak edo enpresako komunikazio integrala jorratuz.