Udalak

Asiain

Concejo agregado al municipio de Olza, partido judicial de Pamplona (Navarra).

Está situado en un llano abierto, a la izquierda del río Arakil, a los 1° 54' long. Este y 42° 49' 50" latitud norte. Limita al norte con Olza, al sur con Artázcoz, al este con Lizasoáin y al oeste con términos de Goñi y Ollo. Dista de Ororbia 3,5 km. y de Pamplona 10,5. La población está agrupada en un núcleo del que únicamente se desgaja la iglesia parroquial situada en un descampado, bastantelejos del pueblo.



Ver mapa más grande

1960: 181 h.

IEZ

Este pueblo fue remisionado de cuarteles en 1418. Sus rentas se dieron por el rey al condestable don Luis de Beaumont, quien las poseía en 1513. Hizo ordenanzas para su buen gobierno en el año 1545. Tuvo un palacio con cuatro torreones y foso. En 1719 recibió la visita de Felipe V con su esposa, Corte y 10.000 soldados. El rey se hospedó en la casa Echeverz.

Lugar de la cendea de Olza, merindad de Pamplona.

IEZ

Lautada zabal batean kokatua dago, eliza hirigunearen mutur batetan dagoelarik. Kostio kalean ongi eskuairatutako harlanduez egina dagoen etxe bat dago. Beheko solairuan erdi puntuko arku batekin irekitzen da, bi leihoekin solairu noblean, horietako batek harrizko karel molduratuarekin, eta goialdean bi argizulo daude. Armarri moderno bat ere ikus daiteke, honako inskripzio honekin: ARMAS/ DE LOS PÉREZ DE OBANOS/ 1816. Aurrerago bi etxe atxikiak daude, harlankaitzaz eginiko murruekin, eta harlanduzko kateekin hormataletako izkinetan eta baoen markoetan. Bi solairu dituzte, eta ateei dagokienez, bata erdi puntukoa da, bestea beheratua den bitartean, azken hau adreiluz egina. Leihoak, azkenik, zuzenak dira. Gertu, eraldatutako beste etxe bat dago, zurezko dintelak dituzten bao zabal modernoekin.

San Pedro kalean etxe gutxi batzuk lerrokatuta agertzen dira. Eraikin nabarmenenak oinplano errektangeluar luzea du, bi solairuekin gehi lau isurialdeko teilatuarekin. Murruak luzitu gabe doaz, kalitate oneko harlanduak erakutsiz, erdi puntuko sarrerarekin eta leiho zuzenekin. Errepidearen ondoan antzeko planteamenduak dituen etxetzar bat dago, nahiz eta murruak harlankaitzaz doazen, eta solairu bat gehiago duen arren, ganbara bertan kokatzeko. Gertu, bi solairuzko harlanduxkaz eginiko etxe txiki batek murruen eta baoen trataera bera errepikatzen du.

Errepidetik jarraituz, herriaren erdialderantz oinplano karratuko etxetzar bat aurki daiteke, bi solairuekin eta ganbararekin. Murruak luzituak daude, harlanduzko kateekin ohiko tokietan, eta bao guztiak zuzenak dira, atea barne. Errepidearen bidegurutzetik hurbil, oinplano garatuko jauregi dotore bat dago, oinplano karratuarekin eta hiru solairu gehi lau isurialdeko teilatuarekin. Aurrealdea ongi eskuairatutako harlanduxkaz egina dago, eta tamaina handiko harlanduekin baoen markoetan. Sarrera molduratu gabeko dobela handiez osatutako erdi puntuko arkua da, solairu noblean leiho bat eta bi balkoi daude, eta ganbaran argizulo batzuk. Armarri moderno batetan honako hau irakur daiteke: ARMAS DE YRIBARREN. Gertu, etxe xumeago bat ikus daiteke, Sakanan eta Arakilen ikusitako etxeak gogorarazten dituena. Murruak luzituak doaz, harlanduzko kateekin ohiko tokietan, atea arku beheratu bat da, eta leihoak zuzenak dira, hegal motzeko lau isurialdeko teilatuarekin.

Errepideaz beste aldean Asiaingo garai bateko "cabo de armería" jauregia ikus daiteke, oso eraldatua dagoen arren. Nafarroako Erresumako Armeria Liburuan agertzen da (L.A.R.N. 32. zk.), eta lau hegalez osatutako oinplano zabala du, barruko barla lauangeluarrarekin. Murruetan estereotomia oneko zatiak harlankaitzaz eginiko beste hormatal batzuekin txandatzen dira, eta ibaira begira dagoen aldean adreiluz eta porlanez eginiko berreraiketak ere badira. Errepidearen alboan, berriz, jatorrizko erdi-aroko jauregiaren zati nabarmenak ikus daitezke. Izan ere, tamaina handiko arku zorrotz bat dago, hamabost dobela motzekin eta moldura alakatuarekin harian. XV. mendekoa dirudi. Gainean ikus daiteke, oso eraldatua izan den arren, leiho gotiko bikoitz bat, bi arku zorrotzekin eta erdiko mainelarekin. Gaur egun jauregiaren atea, albo motz batean kokatua, erdi puntuko arku bat da, berantiarra. Ibaira begira dagoen aldean oinplano erdizirkularreko dorre baxu bat ikus daiteke, ibaia, bidea eta ondoan dagoen zubia babesteko eta zaintzeko zalantzarik gabe. Gainean duen adarbe terrazadunak artilleriarako pentsatua dirudi, eta XVI. mendekoa izan daiteke. Alde bereko beste aldeko angeluan berdina izango zen bigarren dorre baten aztarnak ikusi ditugu, eta jatorriz lau dorre zituela jakin izan dugu, XIX. mendera arte jauregiak lubanarroa kontserbatu zuelarik. Bestalde, jauregi dotore hau, agiri batzuetan "Asiaingo gotorlekua" deiturikoa, XV. mendeko guda zibiletan eraso egin zuten kanoiekin, gertu dagoen Arazuriko jauregiarekin batera, bien jabeak leinu beaumondarrak zirelako.

Iruñerako errepidean garapen bertikaleko bi etxe lerrokatzen dira, hiru solairuekin eta ganbararekin. Aurrealdea harlandu onez egina dago kasu batetan, bestea harlanduzko kateak dituen harlankaitzaz doan bitartean. Bietan sarrera erdi puntuko arku bat da, leihoak zuzenak diren bitartean, eta batek Yániz Nafarroa Behereko leinu zaharraren armak dituen armarri barroko bat du. Aurrerago, murruen eta baoen trataera bera errepikatzen duen tamaina txikiko etxe bat dago, Asiaingo jauregiko armarriaren otsoak dituen armarri batekin, eta hirigunea amaitzen da oso eraldatua izan den etxetzar batekin, erdi puntuko sarrerarekin eta armarri barroko batekin.

  • Baselizak

Pérez Ollok San Gregoriorena eta San Pedrorena aipatu zituen. Lehenengoa, Abaxitas izeneko tokian zegoen, eta gaur egun habeartearen zati bat besterik ez da gelditzen, bi aldeetatik irekia, kanoi-ganga batekin, eta lurraz eta sastrakadiaz ia estalita. Bigarrena desagertu da, 1796. urtean Igual de Soria gotzain ikuskariak bisitatu zuen arren. Une horretan elizgizonak konponketa batzuk egiteko agindu zuen, eta 1804an ehorzketak egin ziren bertan.

  • Jasokundearen Parrokia

Erdi-aroko eliza bat egon zen arren, gaurko fabrika XVI. mendekoa da, estilo gotiko berantiarrean egina, Miguel Martíniz de Amasa, Corbarán de Igarabidea eta Pedro de Echaburu harginek burutu zutelarik. Oinplanoak jarraitzen du aurreko tenpluaren diseinua, ziur aski, eta luzera berdineko lau tarteuneez osatutako habearte bakarra du, gehi burualde pentagonala. Sarrera Epistolaren aldeko murruan kokatua dago, bigarren tarteunean, eta parean koru jasora eta dorrera igotzeko horma-barruko eskaileraren bolumena ikus daiteke. Laugarren tarteunean bi kapera simetrikoki atxikiak daude, transeptu baten modura, eta burualdeari bi gela itsatsi zitzaizkion, sakristia bezala funtzionatzeko, Ebanjelioaren aldeko murruarena zaharragoa delarik.

Murruak tamaina txikiko eta estereotomia oneko harlanduxkaz egina doaz, luzituak barnealdean. Alboko bi kaperetan sartzeko erdi puntuko arkuak daude, eta Epistolaren aldeko murruan dagoenak "gotiko kartsuan" izeneko estiloan eginiko portada bat dago, igeltsuz egina. Barnealde honi behar bezalako argiztapena emateko, murru hauetan leiho batzuk ireki zituzten. Epistolaren aldeko murruan leiho zirkular bat dago burualdean, eta bi leiho zuzen lehenengo eta hirugarren tarteuneetan, gehi bigarren leiho zirkularra oinetako murruan. Eremu honetan ere koru jaso errenazentista dago, arku beheratuaren gainean, eta zurezko balaustrada moderno bat, orijinala galdu delarik.

Habearteak gurutze-gangazko lau tarteune ditu, profil zorrotzeko arku fajoiekin bereizita. Fajoiak eta nerbioak murruetan txertatutako mentsuletan amaitzen dira. Burualdeak bost hormataleko gurutze-ganga du, alboko kaperek kanoi-ganga jaso zuten bitartean. Korupeak eta sakristia zaharrak ere gurutze-ganga dute, izarratua bigarren kasu honetan, Epistolaren aldeko sakristia berriak sabai lau sinplea duen bitartean.

Kanpoaldean, dorrea habeartearen lehen tarteunearen gainean altxatu zuten, Nafarroako erdi-aroko landako tenpluetan normala den bezalaxe. Oinplano errektangeluarra du, azpian dagoen tarteunearen formari egokitzeko, eta fuste motz trinkoa du, goialdean kanpaiak kokatzeko bi arku beheratu ikus badaitezke ere. Zapore zibileko erdi puntuko arku handi batek irekitzen du atearen aurrean harrizko hesi batek markatzen duen eremu zabal bat. Elizaren sarrera babestua dago fabrikaren bi kontrahormen artean doan arku beheratu batekin, oba klasizistekin eta moldura horzdun batekin apaindua. Atea erdi puntuko arku abozinatua da, landaretzarekin eta bolekin dekoratua dauden lau arkibolta baketonatuekin. Arkiboltak zutabetxoen gainean doaz, harroin eta fuste lauekin, eta aingeruen burutxoekin apainduak dauden kapitelekin. Gainetik, xafla batetan honako inskripzio hau irakur daiteke: ESTA IGLESIA SE HIZO DE LOS BIENES DE LA IGLESIA Y DEL PUEBLO DE ASIAIN, SIENDO ABAD D. JUAN DE DONAMARIA.

Presbiterioan Jasokundearen erretaula nagusia dago, XVII. mende hasieran Francisco de Olmos eta Juan Bazcardo izeneko artistek egina, estilo erromanistan, nahiz eta aurreko beste erretaula baten osagai batzuk berrerabili zituzten, ikusiko dugun bezala. Arkitekturak oinplano erdioktogonala du, burualdearen formari hobeto egokitzeko, eta bankua du, bost kaleko bi atal, eta frontoi triangeluarrak eta makurrak dituen atikoa, piramide eskorialdarrekin apainduak. Orden korintoarreko zutabeekin antolatua doa, eta lehen garaiko sagrarioa kontserbatu du, berrerabilia beraz. Eskultura mukulu biribilekoa da erdiko hiru kaleetan, eta erliebeak daude bankuan eta muturreko kaleetan. Ikonografiari dagokionez, bankuan Baratzeko Otoitza, Kalbariorako Bidean, Kristo Zutabean eta Jesusen Atxiloketa daude. Lehenengo atalean Urrezko Atearen aurreko Besarkada, San Sebastianen eta San Andresen mukulu biribileko irudiak eta Amabirjinaren Jaiotza, erliebez. Bi atalen arteko frisoan Eliza Latinoaren Gurasoak daude, San Agustin, San Ambrosio, San Jeronimo eta San Gregorio, Michelangelo Buonarrottik Medicitarren kaperan ezarri zuen ereduaren modura etzanda. Bigarren atalean Deikundea, San Migel Goiaingerua, San Gregorio Ostiakoa, Ama Birjinaren Jasokunde titularra, eta Ama Birjinaren Ikustaldia. Atikoan Kalbarioa dago, ohi den bezala, gehi Santa Barbara, San Frantzisko Asiskoa, San Pedro eta Santa Katalina Alexandriakoa. Erdiko frontoian, Aita Betikoaren oholaren gaineko pintura dago, bedeinkatzeko keinua eginez.

Epistolaren aldeko murruan Gurutziltzatu erromanista bat ikus daiteke, Blas de Arbizuk burutu zuen jatorrizko erretaularen arrasto berrerabilia ziur aski. Kristo hilik dago, ongi landutako anatomiarekin. Bataio-pontea jatorrizkoa da, erdi-arokoa, eta fuste zilindrikoa du, palmetekin eta hostoekin apaindutako kapitela, eta dekoraziorik gabeko katilu semiesferikoa. Atearen ondoan ur bedeinkatuko ponte bat dago, molduratua eta XVIII. mendekoa.

Ebanjelioaren aldeko murruan irekitako kaperan Arrosarioko erretaula txikia aurki daiteke, XVII. mende erditsukoa eta estilo barroko goiztiarrean egina. Trazak bankua du, hiru kaleko atal bakarra eta aletoien arteko atikoa, frontoi makur hautsiarekin. bankuan dagoen kartela batetan honako hau irakur daiteke: EL AÑO 1654 SE ACABO ESTA OBRA A 14 DE AGOSTO. Ikonografiari dagokionez, eskultura modernoak ditu, Arrosarioko Ama Birjina titularra eta Santa Barbara izan ezik, bi hauek trazaren garaikideak dira eta. Sakristian, azkenik, zilargintza-lan batzuk daude.

  • ASIRON, J. El palacio señorial gótico en la Navarra rural. Palacios de cabo de armería, torres de linaje, casas fuertes. Argitaratu gabeko doktoretza-tesia.
  • CARO BAROJA, J.: La casa en Navarra, Pamplona, II. tomoa, N.A.K. 1982, 432 orr.
  • GARCÍA GAÍNZA, M.C.: La escultura romanista en Navarra, Iruñea, Nafarroako Gobernua, 1986, 27, 53, 57 orr.
  • GARCÍA GAÍNZA, M.C. (et. alt.): Catálogo Monumental de Navarra, V** tomoa, Merindad de Pamplona, Imoz-Zugarramurdi, Iruñea, Nafarroako Gobernua, Iruñeko Artzapezpikutegia, Nafarroako Unibertsitatea, 1996, 420-426 orr.
  • PÉREZ OLLO, Fernando: Ermitas de Navarra, Iruñea, N.A.K, 1983, 44 orr.
  • LACARRA DUCAY, Mª Carmen (et. alt.): Navarra, guía y mapa, Lizarra, N.A.K. 1983, 218-219 orr.
  • MENÉNDEZ PIDAL, Faustino; MARTIENA, Juan José: Libro de Armería del Reino de Navarra, Iruñea, Nafarroako Gobernua, 2001, 32. zk.

JAS 2009

Celebra ferias mensuales todos los días 7 y fiestas el día 15 de agosto.

IEZ

Parroquia dedicada a San Andrés, arciprestazgo de Olza, diócesis de Pamplona. Debido a la lejanía de la iglesia parroquial, se comenzó a construir en 1966 una capilla accesoria para efectuar el culto durante el invierno.

IEZ