Literatoak

Zumalabe Mendiburu, Agustin

1914ko apirilaren 28an Donostian jaiotako pertsonaia gipuzkoarra. 1981eko martxoaren 8an zendu zen.

Eusko Ikaskuntzako administratzaile eta Merkataritza Ikasketen Estornes Akademian irakasle (1935) izan zen eta Cases Carbo-ren (1934) poemak, Bernardo Estornes-en Sabin Euskalduna, Verne-ren La Vuelta al mundo en 80 días eta Campion-en zenbait narrazio euskarara itzultzen nabarmendu zen. Era berean, euskal jolasei eta kirolei buruzko Libro de Oro de la Patria liburuan lagundu zuen. Mendigoizale talde nazionalistako kide izan zen eta Jagi-Jagi astekariko editorea. 1935ean EAJtik baja eman zuen. 1936an erbesteratu egin zen eta Donibane Lohizunen bizitu zen 1940ko abenduaren 28a arte. Bueltatu zenean, Miranda Ebroko kontzentrazio-esparruan sartu zuten eta Madrilgo Miguel de Unamunon ondoren. Handik irten zenean, Gasteizko Sagrado Corazón ikastetxeko irakasle izan zen eta, ondoren, bere batxilergoko eta merkataritzako akademia sortu zuen. 1958tik aurrera berriro ere Donibane Lohizunen bizi izan zen eta 1964an, berriz, Marsellan. 1965ean Tunisiara joan zen. Herrialde hartan LANEko funtzionario izatera iritsi zen 1977 arte eta urte horretan behin betiko itzuli zen Euskal Herrira.

Zumalaberen kudeaketei esker eta Aingeru Irigaray eta Imanol Olaizolaren laguntzarekin, Eusko Ikaskuntza berpiztea lortu zuen 1978an eta erakundeko idazkari nagusi izendatu zuten hil zen arte. EI/SEV erakundeko ikerketa-beka batek bere izena darama 1983az geroztik.