Konposatzaileak

Oloriz Gorraiz, Maximo

1952an Atarrabian jaiotako konpositore eta musika-zuzendaria.

Konposizio ikasketak Fernando Remacha, Rodolfo Halffter, Anton Garcia Abril eta Roman Alisekin egin zituen eta Koruen zuzendaritza eta orkestra zuzendaritzako ikasketak Enrique Garcia Asensio eta Isidoro Garcia Polorekin.

Nafarroako Gobernuaren Vianako Printzea instituzioaren beka jaso zuen eta orkestra zuzendaritzako ikasketak Salzburgoko "Mozarteum"-en osatu zituen Gary Bertini eta Noam Sheriffekin.

Konpositore bezala Madrileko Udaletxearen 1983ko konposizioko lehen saria eskuratu zuen. Antzerki eta zinemarako ere konposatu du musika.

Iruñeko Santa Zezilia Orkestrako eta hiriko Ganberako Koruaren alboko zuzendaria izan da. Azken honekin zenbait tokitan aritu izan da, hala nola, Madrileko Auditorio Nazionalean, Santanderko Nazioarteko Jaialdian, Donostiako Musika Hamabostaldian, Venezian, Buenos Airesen, Mar de Platan, eta baita Espainia eta Frantziako zenbait hiritan ere.

Musikaren irakaskuntzarako zenbait liburu idatzi ditu. Nafarroako Kultura Kontseiluaren kide izan da, bertako musika batzordearen buru izan zelarik; Iruñeko "Pablo Sarasate" Goi-mailako kontserbatorioko eta Pablo Sarasate Gazte Orkestraren zuzendari izan zen.