Medikuntza

Goiriena de Gandarias y Gandarias, Juan José

Medikuntzako irakasle eta ikertzaile. Gasteizen jaio zen, 1948an.

Medikuntzako eta Kirurgiako lizentziatura (Salamanca); Doktorego-tesia (1973); Aparteko Saria.

Irakasle eta ikertzailea izan da Oviedoko, Murtziako eta Euskal Herriko (UPV/EHU) Unibertsitateetan. Gaur egun, fisiologia-katedraduna da UPV/EHUn, eta bi ikerkuntza-ildo jorratzen ditu nagusiki: esfortzuaren fisiologia kirol-medikuntzan eta gantz-ehunaren metabolismoa.

20 doktorego-tesi zuzendu ditu, eta horietako 5ek Aparteko Saria jaso dute. 80 komunikazio eta ikerkuntza-lan baino gehiago egin ditu, eta, besteak beste, British Journal of Pharmacology: Enzime; Med. Sci. Sports Exerc; J Appl. Physiol.... argitalpenetan kaleratutakoak nabarmendu behar dira. Gainera, liburu ugaritan parte hartu du.

Bere azken ikerkuntza-lanen artean, ziklismoaren fisiologiari buruzkoak azpimarratu behar dira, kirol-alorreko aldizkaririk garrantzitsuenetan (SPORT SCIENCES) argitaratu direnak.

1984tik 1987ra bitartean, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumoko sailburuordea izan zen, eta 1991-1996 urteetan, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea.

1996tik 2001era, Eusko Ikaskuntzako lehendakaria izan zen, eta 1997tik Basurtuko Unibertsitate Institutu Medikuko zuzendaria da, kirol-medikuntzan espezializatua. Eskuratutako sarietako bat UPV/EHUren Urrezko Domina izan da.

Europako Zientzia eta Arte Akademiako eta Medikuntzako Errege Akademiako kidea da.