Enpresariak

Echeverria Orbea, Julian

Enpresaria armagilea eta eibartar irakaslea. Eibar, 1875-01-09 - Eibar, 1948-06-08.

Julian Etxeberria Eibarko Armategiko Eskolako lehendabiziko zuzendari eta bertako irakasle ospetsuenetako bat izan zen. Horrela aitortu duten kronistagile eta historialari guztiek. Baina ez da hemen bere irakaskuntza mailako jardueretan izan zuen bere zereginagatik aipatzen, bere erabaki ea guztien atzean zegoen filosofiagatik baino: egun oraindik gori-gori dagoen gaietariko baten muinari bete betean helduz lan-heziketa ulertzeko era ezin hobez azaltzera ematen duelako, alegia: industriaren eta eskolaren arteko harremana.

Armaginen seme eta anaia, Julianek sendi-ohiturari gazte gaztetatik heldu zion. Merkataritza ikasi zuen arren, laster hartu zuen mekanikaren bidea. 16 urte zituela Soraluzeko kanoi-fabrikan bere lehen lanpostua lortu zuen. Gerora, etengabe, Zornotzan, Eibarren (GAC bizikleta eta motozikleta fabrikan) eta Donostian lanpostu gehiago izango ditu, azken hau bere "campo giro" izeneko pistolaren garapena burutuz bere lehen berrikuntza-saiakera egingo duen tokia izanez.

Arma laburren arloan, hain zuzen ere, 1909ko ekainean iritsi zen bere berrikuntza-lanik handiena izango zen lana (mundu-mailan ere erabat ospetsua izan zena): kainoi finko eta biltegia kirtenean zeukan pistola bat: STAR pistola automatikoa [patentea 1909-06-26]. Egia esan, patente horretan Julian eta bere anaia ere azaltzen dira, biak sortu zuten STAR. Bonifacio Etxeberria S.A., bereziki Estatu Batuetan eta Kanadan merkatu handi eta erabat zintzoa izatera iritsiko zen enpresa, alegia. Bere nolakotasun bereziak -eraginkorra, sinplea, arina, errez erabilgarria-STAR Espainian, baina baita Europan eta Amerikan ere gudaroste eta polizia askoren armamentuaren oinarrizko elementua izatera eraman dute.

Industria-berrikuntzaren esparruan Julianek arrakasta lortu zuen bezala, beste hainbeste gertatu zen hezkuntza mailari (armagintza) dagokionez. 1912ko ekainean, Pedro Goenaga industrialari eta zinegotzia zenak urte bete arinago bisitatu zuen Liejako l?Ecole d?Armerie Leon Mignonen irudi eta antzera armagintzarako heziketa-egoitza bat sortzeko Udaletxeari egitasmo bat aurkeztu zion. Emaitza, Eibarko Armategiko Eskola izan zen, Estatuan bere arloan aitzindari eta bakarra, 1914ko ekainean ofizialtasunez zabaldu zen. Egoitza honek, funtsean, gelak (marraketa, arteak eta ofizioa irasten ziren) gelak eta teoria eta praktika bat egin zitzan arma-museo bat zeuzkan. Ez zen aukera posible bakarra, baina toki-industriaren ikuspegitik beharbada hoberena bai, ordura arte gazteek hiru urtez fabriketan arituz ofizioaz jabetzen baitziren.

Jakina, puntu honetan eibartar industria armagilea, ea guztia tradizioaren indarrez eta praktikaz osatua, XX. mendera sartu arte inoiz kapital handirik bildu gabekoa, sekretismo eta dispertsioarengatik bereizten zenaz ohartu beharra dugu, arma eta osagarri mota bakoitzerako (pistola automatikoa, errebolberra, karabina, fusila...) hainbat tailer baitzeuden. Helburua, dinamika hori apurtzea zen. "Eskolaren helburua, Liejakoarena bezala, langile trebeak prestatzea da -zioen hasierako urte haietako lekuko batek-, ezagutza teoriko eta praktikoen jabe direnak eta armagintzan lan egitera bideratuak. Lehen mailako eskola da, lanaren soldaduentzat, gure armagintzako tailerretan orain arte erabilitako jarduera enpiriko zaharren ordez metodo berriak ezarri ditzaten. Ez doa urrunago". Hemen atzerriko ereduaren inportazioaren kasu interesgarriarekin topo egiten dugu eta baita -Julianen eskutik- bere egokitzapen-mugimendu berritzaileetan zabalduko zituen bideak ere.

Julianen figuraz, izatez Eskolako lehen zuzendaria (1913ko abuztua) izatera iritsi zen eta egitate horri "teoria eta praktika uztartzea" (1925ean Eibarko Mekanika eta Armagintzarako Eskola sortu izateaz burutua) deitu izan zaiona aurrerabide erabakigarria izan zen; azken baten, eskola profesional bat zen, industria-beharrizanei erantzutea, barneratutako eskakizuna baitzen. Armagintza-industriari buruzko garapenaren egokitzapena ahalbideratu zitzaten neurriak hartzeari dagokion meritu hau -partekatua, jakina-, neurri handi baten Juliani esker izan zen. Horrela,1920ko abuztuan, Liejako Mekanika eta Armagintzarako Eskolak in situ bisitatu zituen, itzultzerakoan, Belgikan hainbesteko arrakastaz jarduten zuten "espezialitate profesional" izeneko ikastaroekin gehitzea eskatuz.Hortik sortu zen hiru urte geroago "Makina-erremintak eta ebaki eta neurtzeko tresnak egin eta saltzeko tailer eredua" baterako egitasmoa; helburua ez zen tokiko enpresei, atzerritik prezio handiz ekartzera behartuta zeuden tresnak eginez, laguntzea baino besterik.

Jakina, lorpenon ostean Julianek bere herrikide zituenak arlo armagilearen krisialdiari bide egoki bat emateko prezisiozko mekanikaz konbentzitzearen arrakasta dago. Eta, egia esan, sektore honek bere ekoizpen historikorik handiena I Mundu Gudan lortu zuen (neurri baten bere lehiakiderik nagusiena, Lieja, Alemaniak indarrez hartu zuelako, Julianek hauxe baieztatzera eramanez: "gaizkia bera ongile ere izan zen" -paradoxa ikaragarria--, baina oparoaldiaren ostean ikaragarrizko krisialdia etorri zen, armagileak ekonomia-sukaldeak zabaldu behar izatera eramanez eta baita beste bide batzuk esploratzera ere: irudimenezko irtenbideak behar ziren. Inguru honetan kokatzen da Julianen proposamena; hori zen, adibidez, ehiza-armak prezio lehiatsuetan ekoiztea ahalbidetuko lukeen arma-fabrika handia sortu, eta, horretara, arma laburrez sektoreak zeukan menpekotasuna gutxitzeko bere egitasmoa. Azkenik, udalaren laguntza ere izan zuen egitasmo hori, ez zen burutu.

Edozein kasutan, Eskolaren aurrerabidea azaltzeko ez da testuinguru baldintzatzaile edo mugatzailearekin nahikoa. 1913tik 1938ra, Julian zuzendaria eta irakaslea (matematikak, mekanika aplikatua, ekonomia eta teknologia irakatsi zituen, beste hainbat gairen artean) izan zen; eta Mekanika eta Ajustajearekiko bokazioa -teorikoa eta praktikoa- erakutsi zuen. Hala ere, bere lorpen handia -Juan San Martin idazleak, zuzen bezain, zalantzarik gabe, adierazpen jakintsu batez baieztatu zuen bezala-, hauxe izan zen:

"doitasun-mekanikaren irakaspenak ekarri eta garai berria bultzatu zuen Eibarko industrian, era guztietako produktuak ekoizteko gaitu baitzuen. Haren ikuspegiagatik izan ez balitz, ez zen gauzatuko aurrerapen teknologikoa, josteko makinatik automobilaren piezarik zailenak ere egiteko bidea ekarri zuena. Urrats hori emateko artisau-tradizioa izan zuen oinarri, gainera. Gizon aditu eta sortzailearen eta lan fina egiteko prest dauden langileen arteko elkarketa ideala izan zen hura. Agian ez da hainbeste sortzaile egon, baina bai kopiatzaile trebe ugari" (1984).

  • CABALLER, Mª Cinta (1998) "Noticia de la creación y primeros años de funcionamiento de la Escuela de Armería de Eibar." In: GARCÍA HOURCADE, J. L., MORENO, J. M. y RUIZ HERNÁNDEZ, G. (koord.) Estudios de historia de las técnicas, la arqueología industrial y las ciencias: VI Congreso de la Sociedad Española de Historia de las Ciencias y de las Técnicas. Segovia, 1998, 595-608 orr.
  • ANTZINAKO IKASLE-ELKARTEA Escuela de Armería de Eibar: cincuentenario, 1912-1962. Eibar, 1962, 111-119 orr., 233-239 orr.
  • Escuela de Armería de Eibar: 1912-1987. 75 urteurrena. Eibar, 1989
  • MÚJICA, Gregorio de (1984) Monografía histórica de la villa de Eibar. Eibar: Eibako Udala, 1984.
  • PAUL ARZAC, J. I. Evolución de la industria armera eibarresa. San Sebastián, 1976.