Aktoreak

Garcia Rodriguez, Saturnino

Bariones de la Vegan 1935eko otsailaren 5ean jaiotako aktore leondarra.

17 urte zituen bere sendia lan-etorkizun handiagoen bila Bilbora etorri zenean. Bere lehen lanak metalurgia-peoia eta komertziala izan ziren, baina beti agertu zuen kultura munduagatiko interes berezia. 1966an unibertsitate antzerki-talde baten parte hartu zuen. 1969an haur-antzerkirako konpainia sortu eta mimo, pailazo eta mago bezala dihardu.

Zineari dagokionez bere estreinaldia Fernando Fernán Gomezen El viaje a ninguna parte (1986) filmarekin iritsi zen. Paper horren ondoren Antonio Merceroren El tesoro (1988), Eduardo Campoyen A solas contigo (1990), Vicente Arandaren Amantes (1991) eta Ernesto del Ríoren No me compliques la vida (1991) bezalako filmak iritsi ziren.

Zine-aktore bezala bere jarduera ez da 90eko hamarkadara arte loratzen hasten, garaiko euskal zuzendari gazteen proposamen berritzaileetara erraztasunez egokitzean. Horrela, Alex de la Iglesiasen Mirindas asesinas (1990), Enrique Urbizuren Todo por la pasta (1991) edo Alex de la Iglesiaren Acción mutante (1993) bezalako filmetan bigarren mailako paper aipagarriak izan zituen. Fernando Fernán Gómezekin Siete mil días juntos (1994) filmean berriz lan egin ondoren Saturnino García goratu eta izar bihurtu zuen papera iritsi zen; Luís Guridiren eta Santiago Aguilaren Justino, un asesino de la tercera edad (1994). Alex de la Iglesiaren eta Enrique Urbizuren filmetan aldez aurretiko karakterizazio barregarriek, komikiaren eta espainiar komedia beltzaren bide erdian, oraingoan hegal guztietatik zehar humore beltza eta surrealismoa besterik isurtzen ez zituen paper protagonista baten bateratu ziren. Lan-bizitza amaitu ondoren gizarteak zakarrontzira bidali izanagatik mendekua hartu nahian erailketa ibilbide basatiari hasiera eman zion jubilatuaren bere karakterizazio bikain eta egokiak arrakasta eta ospea eman zizkion. Besteak beste Sitgesko Zinemaldiko Aktorerik Hoberena, Aktore Errebelazioari Goya Saria, Espainiako zine-zuzendarien Saria, Euskal Zineari sarien IV. Edizioan "El Mundo" Aktore Hoberenari Saria jaso zituen.



Bere fisiko bereziak eta erregistro komiko garbia zein ukitu goibel eta artegatsua azaltzeko zuen talentu berezi horrek euskal eta espainiar ekoizpen askotan nabarmentzen jarraitzeko balio izan zion. Horrela, hurrengoak bezalako izenburuak nabarmendu daitezke: Daniel Calparsororen Salto al vacío (1994), Joaquin Trincadoren Sálvate si puedes (1994), José Luís Cuerdaren Así en el cielo como en la tierra (1995), Manuel Gómez Pereiraren Boca a boca (1995), Ramón Barearen Adiós, Toby, adiós (1995) laburra, Agustín Díaz Yanesen Nadie hablará de nosotras cuando hayamos muerto (1995), Alex de la Iglesiaren El día de la bestia (1995), Santiago Aguilarren eta Luís Guridiren (La Cuadrilla) Matías, juez de línea (1996), Esteban Ibarretxeren Sólo se muere dos veces (1996), La raya (1997) film luzea - L'Alfàs del Pi-ko X. Zinemaldian Aktorerik Hoberenari Saria(1998)- Luís Guridiren eta Santiago Aguilarren Atilano, presidente (1998), Carlos Sauraren Goya en Burdeos (1999), Diego Arsuagaren El último tren (2002), José Miguel Juárezen Cosa de brujas (2003), Pedro Mari Santosen Agujeros en el cielo (2004), Javier Rebolloren Locos por el sexo (2006) edo Jordi Vidalen Road Spain (2008). 2006an bere bizitza aipatzen zuen Del dónde y cómo al porqué izeneko autobiografia argitaratzen du haurtzaroko eta nerabezaroko urteetan luze jardun ondoren bere lanbidearen amaiera dirdiratsua izan zen Justino paperagatik lortutako Goya sarian geldituz.

Zinean aktore gisa egin duen lanaz gain hainbat telebista-serie egin ditu: Fantasmas en herencia, Juntos y revueltos, Lleno por favor, ¡Ay Señor, Señor!, Villarriba y Villabajo, ¿Quién da la vez?, ¡Qué loca peluquería!, La noche de los castillos, Menudo es mi padre, ¡Oh España!, Este es mi barrio, Hermanas, Señor alcalde, Paraíso, A tortas con la vida edo Mi querido Klikowsky.

Bestalde, Luces de bohemia, Rómulo el Grande, Andorra, Peter Pan, Proceso a Jesús, La coartada, Papa Borgia, La taberna fantástica, Los palos del difunto, La chulapona, Entremeses edo Bazar bezalakoetan antzerki jarduera handia garatu du.

2008an Saturnino Garciak Peñiskolako Zinemaldian omenaldi beroa jaso zuen eta Jose Isbert Saria eman zioten. Guztiz merezitako errekonozimendua hain aktore handiari. Gezurra badirudi ere, bere ibilbide profesionalean zehar ia ez du aukerarik izan protagonista bezala lan egiteko, Justino, un asesino de la tercera edad pelikulan egindako lana apartekoa izan bazen ere. 2008an ere Euskal Filmategiak merezitako protagonismoa eman zion Carlos Roldan Larreta-ren Secundarios vascos de primera 2 liburuan bere ibilbide artistikoari kapitulu berezia eskainiz.

  • Fernando Fernán Gómezen El viaje a ninguna parte (1986)
  • Antonio Merceroren El tesoro (1988)
  • Eduardo Campoyen A solas contigo (1990)
  • Vicente Arandaren Amantes (1991)
  • Ernesto del Ríoren No me compliques la vida (1991)
  • Alex de la Iglesiaren Mirindas asesinas (CM, 1990)
  • Enrique Urbizuren Todo por la pasta (1991)
  • Alex de la Iglesiaren Acción mutante (1993)
  • Juan Gil Bengoaren Comarcal V (CM, 1993)
  • Enrique Urbizuren Cómo ser infeliz y disfrutarlo (1994)
  • Helena Tabernaren Alsasua 1936 (CM, 1994)
  • Fernando Fernán Gómezen Siete mil días juntos (1994)
  • Luís Guridiren eta Santiago Aguilarren Justino, un asesino de la tercera edad (1994) (La Cuadrilla) (Sitgesko Zinemaldiko Aktorerik Hoberena, Aktore Errebelazioari Goya Saria, Espainiako zine-zuzendarien Saria, Euskal Zineari sarien IV. Edizioan "El Mundo" Aktore Hoberenari Saria, etab.)
  • Daniel Calparsororen Salto al vacío (1994)
  • Joaquín Trincadoren Sálvate si puedes (1994)
  • Alvaro Fernandez Armero-ren Todo es mentira (1994)
  • Enrique Urbizuren Cuernos de mujer (1994)
  • Fernando Colomoren Eso (1995)
  • Julio Sánchez Valdésen Se alquila (FL, 1995)
  • José Luís Cuerdaren Así en el cielo como en la tierra (1995)
  • Manuel Gómez Pereiraren Boca a boca (1995)
  • Ramón Barearen Adiós, Toby, adiós (FL,1995)
  • Chus Gutiérrezen Alma gitana (1995)
  • Ernesto del Ríoren Hotel y domicilio (1995)
  • Agustín Díaz Yanesen Nadie hablará de nosotras cuando hayamos muerto (1995)
  • Pedro Costaren Una casa en las afueras (1995)
  • Alex de la Iglesiaren El día de la bestia (1995)
  • David Rodríguezen Junto al camino (FL, 1996)
  • Santiago Aguilarren eta Luís Guridiren (La Cuadrilla) Matías, juez de línea (1996)
  • Laura Bellosoren Blanca o la luna (FL, 1996)
  • Esteban Ibarretxeren Sólo se muere dos veces (1996)
  • A. M. Koppelen La raya (FL, 1997) -L'Alfàs del Pi-ko X. Zinemaldian Aktorerik Hoberenari Saria (1998)-
  • Juan Ortuosteren Entre todas las mujeres (1997)
  • Francesc Bellmunten Gracias por la propina (1997)
  • Chus Gutiérrezen Insomnio (1997)
  • Laura Bellosoren Destiempo (FL, 1997)
  • Luís Valeroren Imágenes (CM, 1997)
  • Francisco Rodríguez Fernándezen Quince (1997)
  • Luís Guridiren eta Santiago Aguilarren Atilano, presidente (1998)
  • Iñaki Elizalderen Lorca (metraje ertainekoa, 1998)
  • Pedro Mari Santosen El lanzador de martillo (CM, 1998)
  • Antonio Hernándezen Lisboa (1998)
  • Carlos Bernarren El tren de las tres (FL, 1998)
  • Angel Gonzalvo eta Julian Martin-en Calvos anónimos (CM, 1998)
  • Lluis María Guellen Pirata (1999)
  • Eva María Franco-ren Ayuda (CM, 1999)
  • Miguel Bardemen La mujer más fea del mundo (1999)
  • David Parages-en El retrato (CM, 1999)
  • Carlos Sauraren Goya en Burdeos (1999)
  • Aritz Lekuonaren Tuno; que la música te acompañe (CM, 1999)
  • Juan Carlos Tabíoren Lista de espera (2000)
  • Cesar Bosch-en Hay cosas que no sólo pasan en New York (2001)
  • Jesús del Cerroren La isla de la Tortuga (CM, 2000)
  • Belén Macíasen El puzzle (CM, 2000)
  • Iosu Soraluzeren Los amigos (CM, 2000)
  • Javier Rebolloren Marujas asesinas (2001)
  • Michel Gaztambideren Hombre sin hombre (CM, 2001)
  • Gerardo Fernández Llanaren Bilbao: 700 años de Arquitectura
  • Humberto Solásen Miel para Oshun (2001)
  • Ruben Coca-ren Aquí no hay playa (CM, 2001)
  • Manuel García Serranoren Se buscan abrazos (CM, 2002)
  • Jesus Manuel Montane-ren Los guerreros del Apocalipsis (2002) (ahotsa)
  • Jesus Solera-ren El Matutero (CM, 2002)
  • Diego Arsuagaren El último tren (2002)
  • Jose Amador Perez Andujar-en Vigilio (CM, 2002)
  • José Miguel Juárezen Cosa de brujas (2003)
  • Albert Boadellaren ¡Buen viaje, excelencia! (2003)
  • Vicente Sevaren La culpa, todita, del tío Esteban (CM, 2004)
  • María Rodríguez Rabadánen Héroes de verdad (CM, 2004)
  • Pedro Mari Santosen Agujeros en el cielo (2004)
  • Christian Molinaren Rojo sangre (2004)
  • Javier Cárdenasen F.B.I.: Frikis buscan incordiar (2004)
  • Miguel Courtoisen El lobo (2004)
  • Jaime Falero-ren El último negocio (CM, 2004)
  • Manuel Penaren La canción de Femerlin (CM, 2005)
  • Francesc Talaveraren Retruc (CM, 2005)
  • Antonio Gómez Olearen Contratiempos (CM, 2005)
  • José Luís de Damasen Sinfonía de ilegales (2005)
  • Álvaro Brechnerren Sofia (CM, 2005)
  • Jose Victor Fuentes-en Zacarías y el dragón de lluvia gris (CM, 2006), Javier Rebolloren Locos por el sexo (2006)
  • Pablo Palazónen Shevernatze, un ángel corrupto (2007)
  • Guillermo Luna-ren Cuando estés viejo (CM, 2007)
  • Jordi Vidalen Road Spain (2008). Jose Luis Garci-ren Sangre de mayo (2008)
  • Julio Diez-en Mañana (CM, 2008).
  • Fantasmas en herencia (1988)
  • Juntos y revueltos (ETB, 1989)
  • Farmacia de guardia (Antena 3, 1992)
  • Los ladrones van a la oficina (Antena 3, 1993)
  • Lleno por favor (Antena 3, 1993)
  • Villarriba y Villabajo (TVE, 1994)
  • ¡Qué loca peluquería! (Antena 3, 1994)
  • ¡Ay Señor, Señor! (Antena 3, 1994)
  • Quién da la vez (Antena 3, 1995)
  • La noche de los castillos (TVE-lehiaketa-ikuskizuna, 1995)
  • Oh Espanya (TVC, 1996)
  • Este es mi barrio (Antena 3, 1996-1997)
  • Señor alcalde (Tele 5, 1998)
  • Menudo es mi padre (Antena 3, 1997-1998)
  • Compañeros (Antena 3, 1999)
  • Hermanas (Tele 5, 1999)
  • Antivicio (Antena 3, 2000)
  • Paraíso (TVE, 2000)
  • Desenlace (Antena 3, 2001)
  • El inquilino (Antena 3, 2004)
  • A tortas con la vida (Antena 3, 2005)
  • Mi querido Klikowsky (ETB, 2006)
  • La mandrágora (TVE, 2008)
  • García, Saturnino: Del dónde y cómo al porqué (Autobiografía), Madril, Lumiére Fundazioa, 2006, 154 or.
  • Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (las personas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1999, 579 orr
  • Roldán Larreta, Carlos: El cine del País Vasco: de Ama Lur (1968) a Airbag (1997), Donostia, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Ikusgaiak-Cuadernos de Cinematografía, 3. Zkia., 1999, 407 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 272 or.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera 2, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 311 or.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera 3, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2009, 276 or.