Dantza

Otsagabiako Dantzak

Aldaketen funtsezko eta adierazgarri diren xehetasunak biltzen dituen prozesio eta erlijio jatorria duen dantza sorta: bere partaideen gizonezko izaera, dantzarien zenbaki bikoitia (8), makilen erabilera dantza egiterakoan eta iraileko hilabete guztietako 8an, errituzko eran, Otsagabiako Muskildako Amari, mendi horretako Amari lagun egiteari buruzko jatorrizko xededun dantza-sorta.

Egun koreografiatzen den dantza multzoa hurrengoez osatzen da: lau makil dantzaz (Enperadorea, Katxutxa, Dantza eta Modorro), zapi dantza batez (Zapia) eta orripekoz (Orripekoa). Dantzariek egiten dituzten joan-etorrietarako zortzi dantzariek Biribilketa dantzatzen dute.

Dantzak egiten dituen gizon taldea zortzi dantzarik osatzen du, boboak gidatu eta lagun eginez. Boboa pertsonaia berezia da, taldean betekizun jakin batzuk berreskuratzen dituena -antolaketa, dantzariei makilak eman, dantzatokia garbitu, musikariekin jardun, toki aldaketen buru izan eta, dantzariekin batera dantzetariko bi ere dantzatzen ditu: Zapi dantza eta Orripekoa.

Muskildako Gure Amarenohorezko Dantzak, dokumentatuta azaltzen diren lehendabiziko unetik piriniar bailaran Muskildako Basilikak eta izen bereko Patronatuak ordezkatutako otsagabiar Elizarena besterik ez den patentepean azaltzen dira. Patronatua izango da dantzak hezurmamitzerakoan itxura eta edukia emango diena, dantzari direnei beharrezkoak dituzten tresneria eta jantziak XVII. Mendearen amaieratik gaur arte emanez.



"Makil dantzaren jatorri birtuala, gaian aditu diren ikerlariek aho batez Neolitikoan dela aitortzen dute. Makil dantzek nekazaritzaren garapenarekin batera azaltzen dira eta bere garaiko labar-margoetan islatutako betekizun jakin batzuen arabera. Erritu magiko profilaktiko edo lagungarriekin batera larreen ugalkortasunarekiko nekazal errituei eta lurraren emankortasunari buruzkoei lotzen zaizkie (...). Makilak objektu sakratu bihurtzen dira, ama lurraren barne zakila sartzea irudikatzera etorriz. Makilak elkarren artean joz Lurraren espirituen atentzioa erakartzeko zarata sortzen dute eta, horrela, espiritu horiek haziaren ernetzea dakarte."

Aranburu (Aldaia eta Villafranca: Otsagabiako Dantzak. 300 urte historia. Hitzaurrea, 17. Orr.)

Dantza horien izaera sinbolikoari dagokionez Aranburuk "dantzei dagokien jatorrizko ildoan, unibertsala" dela dio "eta horren ondorioz edozein motako kulturen mitologiekin forma eta betekizun lotura-guneak agertzeko gai".

Euskal herri-kulturaren ikerlari asko eta ospetsuk dantza horiek duten izaera sinboliko, zahar eta antzinakoagatik euskal herri-folklorearen bitxi bezala aintzat hartu izan dituzte.

Otsagabiako sorgin eta belagileek egindako jai-ekitaldiak; Behe Nafarroako auzoek eta Sola izeneko lurraldeko biztanleek euren ogasunentzako oinordekoen ugaltzean bizkortasuna eskatuz Muskildako Amari egindako deboziozko bisitaldiak (bakoitzak bere danbolin eta tuntuna ekarriz jaiok apaintzen zituzten bisitaldiak izanez) ; edota otsagabiarrek eurak abuztu-iraileko hilabeteetan dantzariak, bertsolariak eta alarde eta arma erakustaldiak izaten ziren Ama Birjinari eskainitako era askotako erlijio ospakizunak bezalako zio desberdinengatik Otsagabiako hiribilduan dantzari eta bertsolarien parte hartzea izandako jaialdien ospakizunei buruzko aipamenak egiten dituzten data ugari (1539, 1634 eta 1666) dira.

Hala ere, 1695a izango da Otsagabiako dantzarien, boboaren, danbolinteroaren eta bertsolariaren -dantzen maisu bezala- izenak eta ekitaldiaren egun zehatza -irailaren 8a- berariazkotasunez idatzizko lehen datua eskainiko digun urtea.

Hiribilduko Udaletxeko Kontuen Liburuak, data zehatz horretatik aurrera Udaletxeak, -Muskildako Patronatuko partaide bezala- XVIII eta XIX. mendeetan zehar, irailaren 8ko jaiegunaz aurretik dantzei buruz dantzariak eskainitako "heziketagatik" ardoa, haragia edo beste edozein sukaldaritzako elementuz ordaintzen zizkietela adieraztera ematen digute.

Era berean, Muskildako Kontuen Liburuak Ama Birjinaren egunean dantzarien dantzetarako musikariak bilatzeko misioetan egiten ziren ordainketak eta dantzarientzako eurentzako ordaina ere, janzkera, kaskabiloak, konponketak eta era askotako josketa eta atonketei dagozkien atal ezberdinetan xehatuta, agertzen ditu.

Aipatutako kontuen liburuetan dokumentatutakoaren eduki eta hizkeragatik, XVII. mende amaieratik (1695) aurrera jaialdiaz aurretiko saio-egunaz gain Otsagabiako erritualizazioa, dantzarien lanbidea eta Natibitate eguna, saihestu egiten dira.

Otsagabiako dantzarien janzkerak, bere dantza eta musikak bezala, dokumentatutako hiru mendetan zehar bilakaera jakin bat garatzen du. Daturik zaharrenak dantzari urriak (kotoidun alkandora eta prakak) eta aldi berean zaratatsuak (kaskabiloak) azaltzen dizkigute. Urteak joan ala, janzkera aberastu egiten da eta dantzariaren jantzia parpailaz eta koloredun zeta eta zintaz, kerpaz, axubetaz, etab.-z apainduz. Kaskabiloak xafletan biltzen dira eta kasketentzako (egun katxutxa izenez ezagutzen dira) larrua, ardi-larrua eta forrua behar izango dira.

Boboak beti merezi izan du aipamen berezia. Beste gainerako dantzarienekin batera egindako erosketa-sorta bera osatzen zuten bere abarketak ezik, arropa, zakutoa, galtzak eta kasketa goi erosketak izaten ziren, XIX. mendean hiribilduko kontu liburuen arabera. Soinekoaren materiala ez zen perkala, bere lankideena bezalakoa, baieta eta oihala baizik. Soinekoa dantzariak ez zituzten botoi eta galoiz jantzita zegoen. Boboaren arropak gorriz eta urdinez koloreztatzen ziren. Dantzariak zuriz janzten dira.

Egun, bai dantzariak bai boboak ere, dantzatzen duten abagune eta egunaren arabera, jantzi ezberdinak erabiltzen dituzte: salazeno jantzia, dantzariaren beraren elementuz hornitua eta dantzariaren beraren jantzia, alkandora zuri eta galtzaz osatutakoa; xala, lepoaren inguruan eusten diren eta dantzarien paparra eta lepoa estaltzen dituzten kolore bizidun zintak; gerrira lotutako zapi zuria; galtza zuriak; berna bakoitzean kokatutako hamabi kaskabilodun xaflak; zinta gorridun abarketak eta katxutxa (borla batez bukatzen den irudi konikodun eta tamaina txikiko damasko-erako txapela). Dantzari bakoitzak ezpelezko makila bi erabiltzen ditu makil dantza dantzan egiteko eta Biribilketa egiterakoan lagun egiten dioten kriskitin pare bat.

Boboak jantzi birekin gidatu eta dantzatzen du, dantzariak bezala: salazeno jantzia, garrantzi gutxieneko abaguneetarako eta boboarena berarena, margo bitako (gorria eta berdea) oihalezko jaka bat eta praka batzuk zehaztua, arlekindar estetikaz, koloredun galtzaz, zinta gorridun abarketaz, kaskabilodun xaflak, katxutxa eta maskara (Zapidantzarako besterik ez darabilena). Boboak euren dantzetan dantzariak erabiliko dituzten ezpelezko makilak daramatzan zakutoa darama. Boboak, gainera, Zapi dantzan zeharka-meharka bere atzetik ibili daitezen dantzariei zigorra ezarriko dien zahato antzerako bati lotuta dagoen metro bat inguruko taketa darama.



Dantzei bizia ematen dieten musika, Euskal Herrian beste edozein herri musikak izan dituen gorabehera logikoetatik igaro da. Denboraren joanak, modak, eta Auñamendiko toki horretan musikariak aurkitzerakoan izandako eragozpenak, Otsagabiako hiribildutik zehar igaro diren musikari ezberdinen ekarpenek musikarik zaharrenak (laurogeiko hamarkadan XIX. mendekotzat joa) lau dantzaz (Enperadorea-2/4-, Katxutxa-3/4-, Dantza-3/4- eta Zapia-6/8) osatutako antolaketa koreografikorik antzinakoenari, XX. mendean jaialdi eta txapelketak ugari izatearen ondorioz Muskildako dantzariak euren jatorrizko esparrutik urrun ziren tokietara euren kultura-altxorra erakusteko kanporatzea ekarri izanak, Kalejira eta Orripekoa erantsi izatea eragin izan du.

XX. mendea da, Otsagabiako dantzak hurrengo aipatzen den eran antolatu eta ezarrita gelditzen direnen aldia: Kalejira-2/4-, lau makil dantza (Enperadorea-2/4-, Katxutxa-3/8-, Dantza-3/8-, Modorroa-2/4-), eta Zapi-dantza bat-2/4 y una Jota-3/4-.

1830. urteaz aurretiko datuak garbi erakusten digute Otsagabiako Udalak dantzak jo izan zitezen izan zituen eragozpenak. Musikariari, XX. mendea neurri handi baten igaro arte, jular, danbolin, gayta, tanborari, musikari edo gaitero -datua erregistratuta dagoen liburuaren arabera- deitzen zaio. Otsagabiak beti izan zuen musikaria aurkitzera joan beharra eta, sarritan, Frantziako lurraldea izango da musikariaren etorrera lekua.

Musikaria ezagutzen den izendapen desberdinak ez dute dantzak jotzerakoan zein tresna musikaz jotzen zuen jakite biderik ematen, otsagabiar makil dantzaren ibilbidearen lehendabiziko ehun eta berrogeita hamar urteetan zehar behintzat. Hala ere, agiri batzuetan oinarritutako hipotesien eta, batez ere, Behe Nafarroako euskaldunek Otsagabiako hiribilduarekin zuten harreman estuaren arabera, dantza horien aldirik zaharrenean ttunttunlaria aurkezten da protagonista eta musikari bezala.

XIX. mendetik aurrera, otsagabiar dantzen interpretari musikaria izen, abizen eta jatorriz azaltzen zaigu. Lizarra aldeak (Morentin, Oteiza de la Solana, Dicastillo, Lizarra) XX. mendearen amaierara arte piriniar hiribildua musikariz hornituko du.

Musika lehian garaile irtengo den musika tresna nafar dultzaina izango da eta dultzaineroak izango dira, era berean, jaiaren dantzak, plazakoa, beste musika tresna mota batzuekin gauzatuko dituztenak.

XX. mendean zehar Otsagabiak herriko bertako dultzainerorik ezagatik lehorte aroak izango dituen arren, hiribilduko bertako musikari klarinete-jotzaileei eta, bestalde, Lunbiertik etorritako musika-talde txiki bati eskerrak ere gabezia horiek guztiak bete egin ahal izan zituzten.

Egun, Iruñako bertako dultzaineroekin batera Otsagabiako bertako dultzaineroak dira nafar Pirinioetan aintzatetsiena den makila dantza dantzatzea ahalbidetzen dutenak.

Irailaren 6an, Otsagabiako dantzariak, Muskildako Seroraren etxean, bezperan eta Natibitate egunez, hiribilduan dantzatuko dituzten dantzetarako erabiliko dituzten jantziak bereganatzen dituzte.

Zortzi dantzariak eta boboa, dantzatzeko berariazko elementuz hornitutako Salatzarreko bertako jakaz jantzita, 7ko arrats erdian, Etxezainaren etxean merienda hartzeko biltzen dira. Merienda ostean, eta Etxezainari opari bezala, dantzariak makil dantzetariko bat (edozein) eta Orripekoa dantzatzen dituzte. Etxezainaren agurra ahoz eta osasun ona opatuz egiten da.

XX. mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadaz aurretik, dantzari taldeak beste egoitza batzuk ere (erretore-etxea, apaiz lagunkideen etxea) bisitatzen zituen; egun, herri agintariak dira, Erdiko Zubian, dantzariengana hurbiltzen direnak, bertatik prozesioan hiribilduko elizan izango den Meza Nagusian parte hartzera joateko.

Behin Meza Nagusia amaitu ondoren, eliztarrek elizatik irten ondoren, boboak esaldi bi oihukatzen ditu: ¡Gora Muskildako Amaren Patronatua! eta ¡Gora Muskildako Amaren dantzariak!, eta ondoren dantzariak ozen honako hau oihukatzen dute: ¡Gora!

Elizaratzerakoan izandako eraketa berberaz, jarraigoa enparantzara iristen da. Bertan dantza guztiak dantzatzen dira (Enperadorea, Katxutxa, Dantza, Modorroa, Zapia eta Orripekoa). Ekitaldi horretarako, agintariek enparantzan jesarleku eta lehentasunezko tokiak dituzte. Enparantzan dantzak amaitu ondoren, jarraigoak Patronatuari (alkateak ordezkatuta) eta Etxezainari euren etxebizitzetara arte lagun egiten die. Alkatearen etxeak dantzarientzako etxeratze-agindua dakar. Hurrengo egunera arte koreografia laukia eten egiten da.



Oso goiz, dantzariek eta dultzaineroek Etxezainaren etxean biltzen dira egunari armosu bikain batez hasiera emateko. Dantzariek elkargune horretara festa-jantziz doaz, jaka zuria. Boboa, bere janzkerarik bereizgarrienarekin.

Etxezainaren etxetik, eta Biribilketaren soinuz, jarraigoa Larranbe Etxera (Muskildarako bidean hiribilduaren azken etxea) abiatzen da. Dantzariak Basilikara arteko bidea oinez egingo dute.



Behin jarraigo guztia mendian dela, eta Muskildako Amaren irudiari eusten dion zutabetik hasita, dantzariek herri agintariei, Biribilketaren soinuarekin batera, Basilikaren sarrerara arte lagun egiten die. Elizaren atean bertan, eta boboak ¡Gora Serora eta bere sendia! oihukatu ondoren, dantzarien ¡Gora! oihuz erantzuna izanik, bi makil dantza eta Orripekoa dantzatzeari ekiten die.

Hiru dantzak dantzatu eta berehala, dantzariek dantzan egin gabe elizan sartzen dira eta, Ama Birjinaren irudiarekin prozesio egiten da. Urruneko Biribilketa-soinuz Ama Birjina, baselizaren inguruan, eszena-ordena zorrotza izanez, lepo gainean eramaten da: dantzariak, lehen tokian, Ama Birjinari laguntzen die; atzean Etxezainak daraman Muskildako ikurrina, apaiza eta berarekin batera diren elizgizonak eta, azkenik, baselizako Patronatua.

Prozesioaren ostean, eta Ama Birjinaren irudia bere gotorlekuan berriz ipini -boboak egiten duen lana da- aurretik , dantzariak eta bere buruzagiak Muskildaren ohorez orripeko bi dantzatzen dituzte: bat, boboak berak bakarrik: bestea berriz, dantzari guztiak batera.

Prozesioa amaitzerakoan, meza hasten da. Denbora horretan da dantzari eta dultzaineroek Seroraren etxera bazkaltzen joaten diren garaia.

Meza bukatzerakoan, dantzariak herri agintariei baselizaren inguruan Ama Birjinaren irudiari eusten dion zutabera arte lagun egiten die. Behin herrian, jarraigoak berriz ere bat egiten du Etxezainaren etxera arte joateko eta bertan dantzaren bat oparitzen zaio. Bertotik Alkatearen etxera, eta beronek Etxezainak bezala, dantzariei gosegarria oparitzen die. Dantzariek, esker ona orripeko bi dantzan eginez adierazten diote. Goizeko errituala Alkatearen etxean bukatzen da, arratsaldeko lehen ordura arte.

Arratsaldeko lehen orduan, eta jarraigoaren bilgune bezala Etxezainaren etxetik elizarat prozesioan irteten du jarraigoak Meza Bezperetara joateko. Behin elizkizuna bukatutakoan, eta Biribilketaren doinuz, jaiaren protagonistak Blankoaren enparantzara abiatzen dira. Herri agintariek lehentasunezko eremuak kokatzen dira eta dantzariak, jendez gainezka dagoen enparantzan, dantza sorta guztia dantzatzen dute, horrekin Otsagabiako dantzarien jardun ofizial eta tradiziozkoari amaiera emanez.

  • ARANBURU URTASUN M.: Danzas y bailes de Navarra. Colección Temas de Navarra, nº 15. Pamplona: Gobierno de Navarra, 2000.
  • BARBER ARREGUI F.: Muskilda y sus danzas. Temas de cultura popular, 384. Pamplona: D. F. N., 1981.
  • MARIN, Felipe. Danzas de Ochagavía. 2016ko irailak 8 [Bideo artxiboa].
  • JIMENO JURÍO J.M.: Ochagavía. Temas de cultura popular, 148. Pamplona: D. F. N., 1972.
  • NAPAL S.: Historia y novena de Nuestra Señora de Muskilda. Pamplona: Thomas. Episcopus Pampilonensis, 1932.
  • URBELTZ J. A.: Dantzak. Bilbao: Caja Laboral Popular, 1978.
  • VILLAFRANCA R.; ALDAIA A. M.: Danzas de Ochagavía. 300 años de historia. Pamplona: Ed. Mintzoa, 1996.
  • VIOLANT I SIMORRA R.: El Pirineo español. Barcelona: Alta Fulla, 1989.