Historialariak

Garmendia Urdangarin, Jose Maria

Historialari eta kazetari gipuzkoarra. Legorretan jaio zen 1952an eta 2007ko apirilean hil zen.

Kazetaritza-lanak eta irakaskuntza uztartu zituen eta 1997tik Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta katedradun izan zen historia garaikidearen arloan.

Frankismo garaiko Euskal Herriko historiaren eta ETAri buruzko analisi historikoaren inguruan egin zituen ikerlanak. Luze eta zabal jorratu zituen gai horiek liburuetan eta aldizkari espezializatuetako artikuluetan. Hona hemen bere lan historiografiko batzuk:

  1. "Corrupción y mercado negro: nuevas formas de acumulación capitalista" (Manuel Gonzalez Portillarekin batera), hemen: Los empresarios de Franco: política y economía en España, 1936-1957 (koordinatzaileak Glicerio Sanchez Recio eta Luis Julio Tascon Fernandez), 2003, 237-260 or.
  2. "Las huelgas de 1962 en el País Vasco", hemen: Las huelgas de 1962 en España y su repercusión internacional: el camino que marcaba Asturias (koordinatzailea Ruben Vega Garcia), 2002, 161-176 or.
  3. La historia de ETA (Gurutz Jauregui, Florencio Dominguez Iribarren eta Patxo Unzuetarekin batera. Koordinatzailea Antonio Elorza), Temas de Hoy, Madril, 2000.
  4. "La reconstrucción del movimiento obrero en el País Vasco tras la autarquía franquista", hemen: Historia contemporánea, 13-14 zk., 1996, 391-412 or.
  5. "Un siglo de nacionalismo vasco" (Jose Luis de la Granja Sainz eta Antonio Elorza Dominguezekin batera), hemen: Historia 16, 235 zk., 1995, 43-74 or.
  6. "Crecimiento económico y actitudes políticas de la burguesía vasca, en la posguerra" (Manuel Gonzalez Portillarekin batera), hemen: España franquista: causa general y actitudes sociales ante la dictadura (koordinatzaileak Manuel Ortiz Heras, David Ruiz Gonzalez eta Isidro Sanchez Sanchez), 1993, 179-195 or.
  7. "El Pacto de Santoña" eta "Inventario de los Archivos del Gobierno de Euskadi", hemen: La guerra civil en el País Vasco: 50 años después (koordinatzaileak Jose Luis de la Granja Sainz, Carmelo Garitaonandia), 1987, 157-190 eta 412-418 or.
  8. La resistencia vasca (Alberto Elordirekin batera), Haranburu, Donostia, 1982.
  9. Historia de ETA, Luis Haranburu, Donostia, 1980.

Historialari eta kazetari lanez gain, diktadura frankistaren aurka modu aktiboan borrokatu zen ETAren baitan jarrera nazionalista erradikala hartuta. Laster utzi zuen ETA eta, trantsizio urteetan, Espainiako alderdi komunistako zuzendaritza batzordeko kide izan zen.