Konposatzaileak

Mendizabal Álvarez de Arcaya, Bingen

Konpositorea. Gasteizen jaio zen, 1962ko abenduaren 5an.

Gasteizko kontserbatorioan egin zituen biolin ikasketak, gero hobekuntzarako ikasketekin jarraitu zuen: Juan Corderorekin kontrapuntukoa ikasi zuen Bilbon eta konposiziokoak Carmelo A. Berlaolarekin Gasteizen. Denboraldi batez Hertzainak rock taldeko kide izan zen, ondoren, zinemako musikaren bidea hartu zuelarik. Zenbait filmetako soinu banden egilea da: Juanma Bajo Ulloaren Alas de mariposa, La madre muerta eta Airbag, Mariano Barrosoren Mi hermano del alma eta Éxtasis, Enrique Urbizuren Cuernos de mujer eta Cachito, Montxo Armendarizen Secretos del corazón, Antonio Merceroren La hora de los valientes edo Manuel Gutierrez Aragonen Visionarios.

  • SALABERRI, Sabin et al.: La Música en Álava. Caja Vital Kutxa Fundazioa, Gasteiz, 1997.
  • CASARES RODICIO, Emilio (zuz.): Diccionario de la Música Española e Hispanoamericana. Egile eta Editoreen Elkartea, Madril, 2000.
  • SOJO, Kepa (ed.): Compositores vascos de cine. Gasteiz. NEFF, Zinemastea Bilduma 1. 2007.