Udalak

Arteta

Concejo agregado al municipio de Ollo, partido judicial de Pamplona (Navarra).

Está situado al extremo oeste del valle de Ollo al pie del monte Txargein y limita al norte con Senosiain y Ollo, al este con Ilzarbe y al sur y oeste con las estribaciones de la sierra de Andía y Sarbil y tierras de Goñi. Altitud.: 503 m. Distancia a Ollo 1,5 kms.



Ver mapa más grande

1960: 105 h. con 24 casas. 1800: 182 h., 27 casas.

IEZ

Riqueza ganadera y maderera. Hay una salina. Montes poblados de hayas y robles.

IEZ

Lugar del valle de Ollo, merindad de Pamplona.

IEZ

Inguruko herriak ez bezala, Arteta zonalde baxuan dago, haranaren erdiko lautadan, eta Goñiko mendatearen oinetan. Hirigunearen sarreran XVIII. mendeko etxetzar dotore bat ikus daiteke, exentu eta isolatua. Oso oinplano garatua du, karratua, eta hiru solairu gehi hegal bikoitzeko lau isurialdeko teilatua. Murruak luzituak doaz, aurrealde nagusian izan ezik, hemen oso ongi eskuairatutako harlandua dagoelako, kareorerik gabe lotuta gainera. Beheko solairuan hari molduratuko hamabost dobela motzez osatutako erdi puntuko arkua dago, gehi distantzia erregularretan irekitako lau leiho zuzen. Solairu noblean harrizko karel molduratua daramaten bost leiho zuzen daude, eta ganbaran beste bost argizulo. Aurrealdearen erdian berrerabilitako armarri bikoitza dago, oso sinplea. Jarraian, garai bereko beste etxe bat dago, baina sinpleagoa eta ez hain ongi kontserbatua. Oinplano lauangeluarra du, bi solairu gehi ganbara, eta lau isurialdeko teilatua. Murruek ohiko trataera daramate, luzituak eta harlanduzko kateekin hormataletako izkinetan eta baoen markoetan. Atea erdi puntuko arkua da, eta leihoak zuzenak eta harrizko karel molduratuekin. Gertu, antzeko ezaugarriak dituen beste etxe bat hondatua dago.

Enparantza luze batetan lerrokatutako etxe batzuk daude, gehienak luziturik gabe gaur egun, eta bi edo hiru solairuekin. Nabarmendu dezakegu harlanduxkaz eginiko etxetzar bat, erdi puntuko atearekin, leiho lauangeluarrak eta bi armarriekin, altuera ezberdinetan jarrita. Lehenengoa barrokoa da, eta Ultzurrungo jauregiaren armak errepikatzen ditu, eta besteak 1818. urteko data du, eta honako inskripzio hau: ARMAS DE LOS LARUMBES. Parean, oso dobela handiak dituen arku zorrotz bat dago, XV. mendekoa ziur aski. Enparantzaren erdian ur-depositu prismatikoa duen iturri bat dago, molduratua eta piramideekin apaindutako frontoi triangeluarrarekin. Plaza honen beste fronte batetan eskolen eraikin zaharra dago, beste funtzioetarako berrerabilia gaur egun.

Elizaren parean erdi-aroko dorre bat dago. Nafarroako Mendebaldean, bereziki Etxauriren inguruetan, maiz agertzen den tipologia ezagun bat jarraitzen du. Oinplano errektangeluar luzea izaten dute, eta oso bao gutxi daramaten murruak, agertzen diren leihoak askotan modernoak direlarik. Goialdean tipologia honetako dorreek harrizko erlaitzak edota mentsulak izaten dituzte, bi isurialdeko teilatuen azpian. Erlaitza eta mentsula hauek usategien zerbitzurako erabili izan dira, jatorriz adarbeen zurezko egiturei eusteko erabili ahal izan bazituzten ere. Artetako dorre honi dagokionez, alde motz batean leiho bikoitz bat du, erdiko mainelarekin. Bi errezel-arkuez osatua dago, eta askotan arku mota hau arku konopialekin identifikatzen bada ere, oinarrizko ezberdintasuna dute, errezel-arkua bi zentroetatik trazatzen delako, arku konopialek lau zentro dituzten bitartean. Aurrerago etxe batzuk agertzen dira atxikita eta lerrokatuta. Horietako batek erdi puntuko sarrera du, harlandu onez eginiko hormatal baten erdian irekia, gainontzeko guztia luzitua eta harlanduzko kateekin doan bitartean. XIX. mendeko armarri batetan honako hau irakur daiteke: ARMAS DE LOS MUNARRIZES. Geroago garbitegi tradizional publiko bat dago. Herrian dauden beste eraikin batzuek dagoeneko aipatu ditugun ezaugarriak errepikatzen dituzte. Gehienak hiru solairu dituzte, hegal luzeko teilatuak eta harlankaitzaz eginiko murruak, askotan luzitua arestiko eraldaketetan kendu dutelarik. Ateak erdi puntukoak dira gehienetan, eta leihoak beti zuzenak. Guztien artean, aipatu dezakegu Joxe Ulibarrena eskultorearena, bertan oso interesgarria den Museo Etnografikoa dago eta.

  • Baselizak

Pérez Ollok aipatzen duen Gurutze Santuaren baseliza hondatua dago gaur egun, eta arrasto batzuk besterik ez dira gelditu. Artetatik ordu batetara dago, Goñira doan bide zahar baten ondoan. Igual de Soriak konponketa batzuk egiteko agindu zuen 1797. urtean, hala nola zorua, sabaia eta atea konpontzeko, eta sarraila berri bat paratzeko. Santiagoren ermita hilerriko kapera da gaur egun, eta oso oinplano sinplea du, errektangeluarra, sarrera Epistolaren aldeko murruan irekitako ate dintelatu xumea delarik. Zurezko egitura duen bi isurialdeko sabaiarekin estalita doa. Ugoko Andra Mariaren baseliza ere landako eraikin sinplea da. Oinplano errektangeluarra du, eta murruak harlanduxkaz egina doaz, sarrera Epistolaren aldeko murruan irekitako bao dintelatu sinplea den bitartean. Barnealdean hormak luzituak doaz, eta beharrezko argiztapena bi leihoetatik lortzen da, estalkia bi isurialdeko teilatua delarik. Presbiterioan erretaula barroko txikia dago, gaizki kontserbatua eta eskulturarik gabe gaur egun. Desagertu da hemengo Ama Birjina eta Haurraren irudia, XIII mende erditsukoa eta erromanikoaren eta gotikoaren arteko trantsiziozkoa.

  • Salbatzailearen Parrokia

Erdi-aroko tenplua da jatorriz, 1200. urte inguruan eta estilo gotiko goiztiarrean egina, beranduago eraldaketa batzuk izan zituen arren. Oinplanoa hiru tarteuneetan banatutako habearte bakarrekoa da. Lehen tarteunea modernoa da, luzera berdina duten beste biak erdi-arokoak diren bitartean. Transeptua nabarmena da oinplanoan, eta burualde erdizirkularra du. Sarrera Epistolaren aldeko murruan doa, hirugarren tarteunean, eta aterpe batekin babestua dago. Elizaren oinetan koru jasora eta dorrera igotzeko barne-eskaileraren bolumena sumatu daiteke. Sakristiari dagokionez, Ebanjelioaren aldeko murruan atxikia dagoen oinplano irregularreko gela handia da, burualdearen zati bat estaltzen duelarik.

Murruak harlanduxkaz egina daude, eta barnean pilastra eta zutabe adosatuen bitartez antolatua doa, habeartearen tarteuneak bereiziz. Kanpoko argia ahalik eta hobekien jasotzeko hiru leiho zuzen ditu Epistolaren aldeko murruan, eta fabrikaren oinetan zurezko koru jaso modernoa aurki daiteke.

Elizak estalki-sistema anitza du. Lehenengo tarteuneak, modernoa lehen aipatu den moduan, zurezko habeak eta igeltsuzko gangatilak dituen sabai laua jaso zuen. Beste bi tarteuneak, gurutzadura eta transeptuaren bi besoak kanoi-ganga zorrotzarekin doaz, profil bereko arku fajoiekin antolaturik, landare-dekorazioa daramaten kapitelak dituzten pilastren gainean. Arku toralek fajoi bikoitzak dituzte, eta pilastrak atxikitako zutabe erdiekin indartuak daude. Burualdeak, azkenik, labe-ganga jaso zuen, sakristiak kanoi-ganga beheratua daraman bitartean.

Kanpoaldean, dorrea habeartearen lehen tarteunearen gainean altxatu zuten, Nafarroako erdi-aroko landako tenpluetan ohi den bezala. Fuste motz trinkoa du, goialdean kanpaiak kokatzeko erdi puntuko bi bao dituen arren. Aterpea pilare lauangeluarren gaineko erdi puntuko bi arkuekin doa, eta teilatu sinple batekin estalita dago. Atea arku zorrotz abozinatua da, profil bereko ertz biziko hiru arkiboltekin. Apaindura bakarra giltzarrian dagoen krismoi hirukoiztarra da. Arkiboltak, bestalde, zutabetxoen gainean doaz, sagarrekin apaindutako kapitelekin.

Presbiterioan Gurutziltzatu gotikoa dago, XV. mendekoa eta tamaina naturala baino zertxobait txikiagoa. Kristo hilik irudikatu zuten, burua apur bat alboratua eta eite lasaiarekin. Konposizioa lerrozuzena da, gorputz-adar luze eta sendoekin, eta enbor zilindriko batekin, nahiko eskematikoa. Garbitasun-oihala gorputzari itsatsita dago, tolestura geometrikoekin. Ohi den bezala, sakristian zilargintza-lan batzuk aurki daitezke, eta esan ohi da Bartzelonako Museo de Arte de Catalunyan parrokia honetako eliza-frontal bat dagoela, gotikoa eta XIII. edota XIV. mendekoa.

  • CARO BAROJA, J.: La casa en Navarra, Pamplona, II. tomoa, N.A.K. 1982, 516 orr.
  • FERNÁNDEZ-LADREDA, Clara: Imaginería medieval mariana, Iruñea, Nafarroako Gobernua, 1988, 346 orr.
  • GARCÍA GAÍNZA, M.C. (et. alt.): Catálogo Monumental de Navarra, V** tomoa, Merindad de Pamplona, Imoz-Zugarramurdi, Iruñea, Nafarroako Gobernua, Iruñeko Artzapezpikutegia, Nafarroako Unibertsitatea, 1996, 469-473 orr.
  • PÉREZ OLLO, Fernando: Ermitas de Navarra, Iruñea, N.A.K, 1983, 41-42 orr.
  • LACARRA DUCAY, Mª Carmen (et. alt.): Navarra, guía y mapa, Lizarra, N.A.K. 1983, 221 orr.

JAS 2009

Celebra fiestas el día de la Ascensión.

IEZ

Iglesia dedicada a la Ascensión, diócesis de Pamplona. Ermita de Santiago y de la Virgen del Yugo.

IEZ