1874ko abenduaren 25ean Leintz-Gatzagan jaiotako historialari, organista eta konpositorea. Sevillan hil zen 1923ko apirilaren 5ean.
Bergarako Seminarioan egin zituen lehen musika ikasketak. 1890ean Erroldako Predikarien Ordenako Nobiziatuan sartu zen (A Coruña), Salamancan eliza-ikasketak jarraitzeko eta Jerez de la Fronterako (Cadiz) Santo Domingo komentuan amaitzeko. Apaiz ordenatu ondoren, Jerez, Cadiz, Kordoba eta Sevillako komentuetan predikazio zuzenaren apostolutza, ikerketa historikoarekin eta musika konposizioarekin batera egin zuen. 1915eko apirilaren 23an, Andaluziako Dominikar Probintziako Kronikari Ofizial izendatu zuten. Bere musika ekoizpenak moteteak, salveak, letaniak, ereserkiak eta mezak biltzen ditu.
- ANSORENA J.L. : Sagredo Zuloaga, Jesus Jose. In Casares E. (zuz. ), Diccionario de la música española e hispanoamericana (vol. 9, orr. 537). Madril: SGAE, 2002.
- MATELLANES, A. Sagredo, Jesus Jose. In Aldea, Q., Marín, T., Vives, J. (zuz. ), Diccionario de historia eclesiástica de España (tomo IV, p. 2134). Madril: Enrique Flórez Institutua (CSIC), 1975.
- ERESBIL: Dokumentu-saila, D1/SAG-08. URRUTIA, Eduardo: "Biografia: Jesus Jose Sagredo".