Futbola

ITURRINO ZENEKORTA, Luciano

1963ko azaroaren 4an Mutrikun (Gipuzkoa) jaiotako futbolaria. Erdilaria. Realeko beheko mailetan aritu ostean, 1984ko urriaren 2an egin zuen debuta lehen taldearekin, Durangoko Culturalaren aurka. Donostian bost denboraldi egin ondoren, non 52 partida ofizial jokatu zituen (50 ligan eta 2 Kopan) eta 5 gol sartu zituen, Athleticek fitxatu zuen 1989an, eta bi urtetan 30 konpromisotan defendatu zuen (24 ligan eta 6 Kopan), 4 gol sartuz. Handik Logroñesera joan zen eta bere hiru kanpaina onei esker -107 partida, 7 gol- aurten ere Realera itzultzeko aukera izan zuen -17 partida, gol bat-. 1995ean Salamancan aritu zen eta hiru denboraldiren ostean, Bermeon, Eibarren (bi urte) eta Ondarroako Aurreran jokatu zuen, eta bertan eman zion amaiera bere ibilbideari. Euskadiko selekzioarekin bi konpromezutan hartu zuen parte.

Eneko De la Cuesta Olaizola (2007)