Abeslariak

Zubiri, Serafín

Serafin Lizoain Vidondo abeslari, aktore eta kirolari nafarraren izen artistikoa da. Iruñean jaio zen 1964ko apirilaren 20an.

"Equus" izeneko dantza orkestrarekin egin zuen debuta. Ondorengo disken egilea da: Inténtalo (1987), Pedaleando (1988), Detrás del viento (1991), Te veo en el corazón (1992) eta Un hombre nuevo (1995). 1992ko Eurovision Jaialdian Espainia ordezkatu zuen Todo esto es la música abestiarekin eta 2000. urtean aldiz, Colgado de un sueño konposizioarekin. Telebistan, "Todos los hombres sois iguales" (1997) telesailean antzeztu du eta irratian aldiz, "Onda 10" nafar irratiko "Dos en la 10" irrati-programaren partaidea da. Itsua, errekordun minusbaliatu espainiarra da 800 eta 1.500 m. lauetan. Aconcagua, Mont Blanc eta Kilimanjaro mendiak igo ditu Mari Abrego mendizalearen laguntzarekin.

AMA

Irratsaio ezberdinetan partehartu du eta Marta Sanchezekin batera, La magia de Broadway musikalaren protagonista izan da, telebistako show ezberdinetan aritzeaz gain. 2007an Itsuen Kiroletako Nazioareko Federazioaren lehendakariordea izendatu zuten. Web orria du: Serafin Zubiri.

KSE