Instrumentugilea

Zelaia, Enrike

Enrique Fernandez de Garaialde Lazkanoren izen artistikoa. 1939ko uztailak 13an Altsasun jaiotako soinujole nafarra.

Luis Tabernaren dizipulua. 1958an Espainiako Akordeoi Txapelduna izan zen eta hurrengo urtean, Vienako Munduko Txapelketa eta Paviako Nazioarteko Jaialdian bigarren postuak eskuratu zituen. 60. hamarkadan hainbat talderekin antzeztu zuen eta Espainiako Telebistan, La Gran Parada eta Club de los Martes bezelako telesailetan parte hartu zuen, Circo Price zirkoan eginiko partehartzeaz gain. Ehun eta hogeita hamaika izenburu konposatu ditu eta dozena bat diska grabatu ditu, hauen artean aipagarrienak, euskal lurraldeei eskeinitako Zazpiak Bat izenburupean grabaturiko zazpiak dira.



  • Ramos Martínez, Javier: Enrike Zelaia: Infernuko Hauspoa: Euskal Herriko trantsizio politikoaren musikazko ikurra=Símbolo musical de la transición política en Euskal Herria. Donostia: autorea, L.G. 2005.
  • Artxiboan bere lanak daude Eresbil.