Instrumentugilea

Zalba Ibañez, Martin

1958ko azaroaren 26an Iruñean jaiotako konpositore eta pianista nafarra.

Piano kontzertista ospetxua, Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioko maisua da; 1983tik pianokoa eta 1991tik Kontrapunto, Fuga eta Analisikoa.

Ahotserako lanen egilea da: Seis proverbios para Soprano, Cello y Piano eta Stabat Mater; bi kontzertu piano eta orkestrarako eta Concierto para dos Violoncellos y Orquesta. Aldi berean, pianorako preludioak, cellorako hainbat konposizio eta flauta, organu eta soinurako lanak egin ditu. Ganbera-musikarako hainbat konposizio ere egin ditu, hala nola, Suite para Flauta y Arpa, Nocturno para flauta y piano, Barcarola para Oboe y Clave eta Quinteto Ludovico.

AAA

Bere musika prestakuntza Iruñeko Loyola Eskolanian hasi zuen eta Espainia eta Frantziako ikastegietan hobetu zuen. Musikeneko irakaslea izan da. Bere ganbera-musikako produkzio osoa Telecinco kate espainiarreko Nocturnos programarako grabatua izan da.

KSE

  • ERESBIL: Autoritaten datu-basea.
  • Bere lan batzuk Eresbileko artxiboan daude.

KSE