Irakasleak

ZABALETA ARETA, Gemma

Irakaslea eta Gipuzkoako politikaria. Filologia Hispanikoan lizentziatua, Donostian 1957an jaioa; Hizkuntza eta Literatura Institutuko katedraduna, Tolosan eta Donostian aritu da irakaskuntzan. 1987an, politikan sartu zen, PSEren barruan, Hezkuntza Sailaren Gipuzkoako Ordezkaritzako Baliabideen lurralde-buru gisa. Ondoren, Jose Ramon Recalde Hezkuntza sailburuaren kabinete teknikoko aholkularia izan zen. 1990ean Pedagogia Antolamenduko zuzendari nagusi izendatu zuten. Gipuzkoako foru diputatua, 1991n hautatua, Osasun eta Gizarte Ongizateko foru diputatua izan da. 1993ko ekaineko hauteskundeetan Gipuzkoako senatari aukeratu zuten. 1998ko urriaren 25eko hauteskundeetan Eusko Legebiltzarreko kide aukeratu zuten Gipuzkoan, eta 2001eko maiatzaren 13ko hauteskundeetan PSE-EEk berriro hautatu zuen.

Ainhoa AROZAMENA AYALA