Abeslariak

Tabuyo, Ignacio

Gipuzkoako baritono eta konpositorea. Errenterian jaio zen 1863an eta Donostia hil zen 1947an.

Bere oinarrizko ezagutza musikalak osabaren eskutik jaso zituen, Ignacio Tabuyo, Donostiako Easonense Orfeoiaren zuzendari izan zena. Geroago, Madrilera joan zen batxilergo ikasketak eta aurrerago arkitektura ikasketak egitera. Aldiz, Napoleone Verger baritonoa ezagutu zuenean bere etorkizun profesionala aldatu eta musika munduan murgiltzea erabaki zuen. Ondorioz, Padua eta Milanera bidaiatu zuen Antonio Selvarekin ikasi zuelarik.

Bere estreinaldi profesionala 1888an egin zuen La favorita de Donizetti obrarekin.

Baritono gisa Brescian, Veronan, Venezian, Erroman, Madrilgo Errege Antzokian, Bartzelonako Lizeoan eta Buenos Airesko Colon Antzokian abestu zuen, Aida, El trovador, Verdiren. Un ballo in maschera eta Bizeten Carmen moduko izenburuak.

Bere antzezlan aipagarrienen artean, Lohengrin go Errege Antzokian Julian Gayarrerekin izan zuen parte-hartzea, Buenos Airesko Colon Antzokian Carusorekin batera eginikoa eta Arrietaren Gloria a Gayarre Kantataren estreinaldia daude. Azken hau, abeslari nafarraren homenez eginiko 1890ko omenaldirako konposatu zen.

Eszenatokiak utzi zituenean, irakaskuntzari ekin zion eta kantu-irakasle izan zen Madrilgo Kontserbatiorioan.

  • En el casino
  • Marossia, Mon bijou
  • Ave María baritono eta organorako;
  • O salutaris ostia ahots eta organorako;
  • Mendiyan ahots eta pianorako;
  • Ala dira danak ahots eta pianorako;
  • Seis Canciones Españolas ahots eta pianorako;
  • El beso misterioso ahots eta pianorako;
  • Cuento de amor ahots eta pianorako;
  • La buenaventura ahots eta pianorako;
  • Mi pobre reja ahots eta pianorako;
  • Rayo de luna ahots eta pianorako;
  • D'aquí vexo os seus campos ahots eta pianorako,
  • Doce sono ahots eta pianorako.