Kontzeptua

Deitura

Adibide modura 1053. urteko Varriako monasterioko (San Agustin de Echevarria, Elorrio) dohaintza-dokumentua baliatzen badugu, izenen atzetik jatorria adierazten zuen patronimiko eta deitura bat agertzen zela ikusiko dugu: Eneco Lupiç de Laçkanu, Gomiz fortuniç de formaiftegui, Nunuso NarriateF de Lohinaç, Gideri Momeç de Ankelo (et suo germano Acenari Momeç de Alubarro), Sancio Telluç de Olhabehe çahar, etab. Gutxi batzuek patronimikoa soilik erakusten dute: Senior lupe ahoftarrif, Urrana Uitacoç, etab.; eta bakarra agertzen zaigu patronimikorik gabe: Nunnuto Miotaco, "-ko" euskal atzizkia duena. Euskal deitura anitzak eta jatorriak hobeto ulertzeko egokiena izaera herrikoiagoa duten agirietara jotzea da: Libro Rubro edo Irantzuko monasteriokokontuen liburutik hartutako izen sorta, bakoitzaren koilazoa ere barneratzen duena. Liburu hori XIII. mendean idatzi zen gehienbat eta Jose Maria Lacarra jaunak argitaratu zuen.

Zerrenda horretan honakoak aurki ditzakegu:

  1. Aurrez aipatutako dokumentuan bezalaxe, jatorria (herria edo etxea) adierazten zuten deiturak; zalantzarik gabe ondorengo euskal deitura gehienen sorburu: Pero de Aytepuyn, Lop de Lauairia, Sancha de Larraiyça, Martin de Muru, etab. Alboan orokorrean mantendu ez diren izendapen ugari ageri da. Horiei ere, aurrez aipatutako Nunnuto Miotaco delakoari bezalaxe, "-ko" euskal atzizkia atxikitzen zaie, haren baliokide erromatarraren ordez: Domenga y Miquele Bassoco "basoko", Orti y Sancha Bassauilco, Miguel Baraceco "baratzeko", Sancha Bicuetaco "pikuetako", Garcia Etayuco "de Etaioko", Pedro laurico, acaso jauregiko "jauregiko", Pero Iturrietaco "iturrietako", Toda Larrayn eguico "Larrañeguiko", Toda munoco "muinoko", Maria Sarrico "sarriko", Garcia y Pero Urrutico "urrutiko", Maria Cubico e Peydro de la Puent su marido ("zubiko").
  2. Patronimikoak, bakarrean edo beste deitura batekin: Toda Açriz quel dezian ardan buru, Semen Barbaz (aipatutako top. Barbatain, lat. Barbatus, gen. Barbati), Garcia Carloyz, Orti Enecoyz, Lope Erascoyz, Uenega Martiniz, Pero Ochandyz, Lope Seiñez (agian euskarazko sei(n)"ume", (Akitaniako inskripzioen ildoan dagoeneko aipatua), etab.; Pero Arceyz de Vidaurre, Gonfaluo Garceiz de Odiaga, Ochoa Marcuiz de Ylardia, Remir Mochorroyz de Auarçuça, etab.
  3. Artikulua atxikita duten adjektiboak, ezizen edo goitizen batekin lotuta: Lope Andia "handia", Domenca Beguiurdiña "begi urdinak dituena", Johan Belça "beltza", Toda Çuria de Ayllo "zuria", Domingo Chipia "txikia", Sancha ederra "ederra", Garcia Ezquerra "ezkerra", Lope Gutia ("gutxi"), Domingo Landerra "landerra"("atzerritarra"), Domingo Latça "latza", Sancho Leuna "leuna", Orti y Sancho Ona "ona", Pedro Sendoa "sendoa" (1107an Nafarroan Urraca Sendoa agertzen da).
  4. Artikulua atxikita duten izenak, anitzak, goitizen modura edo jatorria adierazteko: Pero Buztaina (Landuchio vuztayña "buztana"), Domingo Echayuna (aipatutako erreferentzia. etxajaun "etxeko jauna" edo hobeki Landuchio esçajauna "etxejaun edo iratxoa", Refr. y Sentencias esa jaun "etxejaun"), Domingo Erlea "erlea", Gra (Gracia?) Sauela lit. "sabela". Horien artean animalia-izen bat topatzen dugu, garai horretan ponte-izen gisa erabiltzen zena: Sancho Ochoa.
  5. Azkenik izenaren ondoan kokatutako izen edo adjektiboak ditugu. Itxura batean pertsonen ezaugarriak baino, jaioterria edo bizilekua eta hartako ezaugarriak adierazten zituena: Miguel Goyena de Auiçu, Pero Larrea lit. "larrea", Sancho Mutio, Peydro Uurrena, etab. Mota horretakoa da egungo deituretan hainbeste agertzen dena.

Erdi aroko zerrenda horren azterketa egiteko Fr. Ignacio Omaechevarriaren aipamenak hartu ditugu kontuan eta ondorengo deiturak eta bereziki egungoak sailkatzeko oinarri sendo bat topatu dugu; salbuespen gisa deitura multzo horien proportzioa ez dela berdina aipatu behar da. Jatorriari so, bi multzo topatzen ditugu argi eta garbi bereiziak:

  1. Izendapen pertsonaletatik eratortzen direnak: izen bereziak (Ochoa), ezizenak (Andia, Ederra, Beguieder, Sein), lanbide-izenak, etab.
  2. Jatorriz leku bat izendatzeko erabiltzen zirenak. Azken hori denez multzorik ugariena, Julio Caro Barojak (Los Vascos. Etnologia, 81) populatutako lekuen izenak hartuta taxutu zuen zerrenda ematen dut hemen:
  3. izendapen pertsonalekin zerikusia dutenak, antzina "fundi" eta "villae" delakoen jabe zirenak [-ain atzizkia daramaten asko, etab.]
  4. santuen izenak.
  5. bestelako izenak, deskribapenei edo aipamenei buruzkoak, egungo euskaran itzultzen errazak direnak. Azken multzo horretan sartzen dira , aldi berean, deitura ezagun ugarienak. Eta, deiturei gagozkiola, oso multzo ugari bat aipatu behar da, -(r)ena, -(r)enea atzizkiarekin amaitzen diren haiena; horiek etxeei egiten die erreferentzia eta ez herriei, eta nahikoa berriak dira; halaber, izendapen pertsonalekin zerikusia duten izenak dira.

Haien azkenaldiko historiari dagokionez, neurri handi batean aztertzeke dago oraindik eta hemen ohar bakan batzuk baino ez ditut emango. Herrialdetik kanpoko (ijitoek, agian moriskoek Ipar Euskal Herrian) taldeek erabiltzen zituzten deiturei erreparatzea komeniko litzateke apika; edo, herrialdean bazen ere aparte bizi ziren haiek (agotak) erabiltzen zituztenak. Omaechevarriak ongi adierazi duenez XVI. mendean oraindik deiturek ez zuten egun duten finkotasuna; aitzitik "deitura toponimikoak inor izen hori zuen etxe edo lekukoa zela besterik ez zuen adierazten". Gauza jakina da, halaber, erabilpen hori usu ibili izan dela egundaino, testuinguru ofizialetik at. Patronimikoak, bestalde, antzina aitaren izenaren arabera aldatu egiten ziren normala zen moduan. Azkenean, hauek ere finkatu egin ziren eta deituretako zati aldaezin bihurtu ziren, goitizenak edo lanbide-izenak finkatu ziren modu bertsuan. Ez dago gogorarazi beharrik (gauza jakina delako erabat) Araban deitura bikoitzak gordetzeko joera izan den moduan -eta, edozein kasutan ere, orain behinik behin, laburtzen direnean patronimikoa gordetzeko joera dago, eta ondoren dagokiona eransten zaio Lopez, Perez, etab.- Euskal Herriko gainerako lurraldetan patronimikoa alboratu egin dela orokorrean. Hauetan, azken zatia gorde da (toponimikoa), izan ere, berezkoago izatearen itxura du zati horrek. Bada hain ezaguna ez den beste joera bat, E. de Munarriz Ustasunek Nafarroako adibideak emanez erakutsi zuena (RIEV, XIV, 401-403), hots, euskal deiturak deitura erromanikoekin ordezkatzearena.

Hizkuntzaren joera orokorrari jarraiki, deitura asko eta asko eratorriak eta, batez ere, konposatuak dira. Beti izaten da lantegi nekeza bi multzoen arteko bereizketa argia egitea eta, guri dagokigunez, zailtasuna beste hizkuntzetan dagoena bezain handia da gutxienez. Hemen konposaketa jorratuko dugu batez ere. Deituren azterketa egiteko bi konposaketa mota interesatzen zaizkigu bereziki:

  • bi izen erastearen ondorioz (substantibo + substantibo) sortzen direnak. Kasu horretan lehena bigarrenaren zehaztapena da (arta-buru "arto+buru", lit. "buru", etab.), horiek hizkuntza germanikoetan hain ugariak direnei jarraiki sortzen dira analogikoki
  • izenari adjektiboa eranstearen ondorioz (substantiboa + adjektiboa) sortzen direnak, hurrenkera horretan. Nomenklatura teknikorik erabili beharrik gabe erraza da azken horietan, bi esanahi antzematea: esate baterako egu-(b)erri hitzak literalki "egun berri" esanahi du eta egun jakin bat izendatzeko erabiltzen da; bestalde buru-arin (txepela) ez da buruaz hitz egiteko esaten, aitzitik, burua arina duen pertsona bati egiten dio erreferentzia. Konposatu bat osatzeko bi hitz elkartzen direnean (eta konposatuei buruz dioguna hitz eratorrietan ere aplika daiteke) hitz horiek aldaketaren izan dezakete; aldaketa horrek normalean lehen elementuari eragiten dio, nahiz eta zenbaitetan bigarrenari ere eragiten dion.

Aldaketa horiek zerk eragiten dituen ez dago argi, beraz, hemen aldaketak deskribatzera mugatuko naiz; horretako, deitzaileak erabiliko ditut adibide gisa, izan ere, haien etimologiak askoz gardenagoak dira izen berezienak baino. Hemen normaltzat jotzen dena konposatu kopuru handi bati dagokio, hain zuzen konposatu horiek dira euskal hizkuntzan ematen diren eraketen multzo ohikoena.

Euskal deiturak normalean guztiz egokiak ez diren grafiak erabiliz ematen dira. Horrek edozein ondorio etimologiko ateratzea eragozten du. Toponimoetan, egun euskaraz hitz egiten den zonaldean eta haren inguruetan behinik behin, kontrola egiteko aukera dago, izan ere, normalean bi forma izaten dituzte: ofiziala -idatzizko forma- eta herrikoia. Baina deiturei dagokienez, gure artean behintzat, ahoskera grafiaren araberakoa izaten da orokorrean: Arocena, esate baterako, Arozena ahoskatzen da, nahiz eta guztiok, gutxi-gehiago, dakigun (h)arotz hitzarekin zerikusia duela. Espainierazko transkripzio-sistema nahiko eskasa da alderdi bati erreparatzen badiogu. S eta z (c) esaterako, bai soinu afrikariak (ts, tz) eta bai espirakariak (s, z) ahoskatzeko erabiltzen dira. Hori dagoeneko Erdi Aroko dokumentuetan froga daiteke. Lasa deituran, s agertzen da ts agertu behar duen lekuan (euskaraz, latsa), eta Echenagusia deituran s agertzen da (euskaraz nagusi): bi mota horiek soilik Nafarroako agiri batzuetan bereizten dira. Ipar Euskal Herriko deituretan bereizketa hori argiago egiten da. Ohar gisa horietan x -ek normalean ts adierazten duela aipatu behar da eta soilik Zuberoako deituretan amaierako -ix irakurtzean ch ahoskatzen da (Samacoix, etab.). Aitzitik, euskal s eta z formak ez dira beti bereizten, eta ohikoa da azken hori transkribatzeko s erabiltzea (ss bokal artean). Horren arrazoia zera da: euskarazko s hori orokorrean espainierazko s formarekin bat datorren arren, euskarazko z nabarmen bereizten dela; azken hori, ordea, frantseszko s formarekin dator bat; euskarazko s forma, berriz, oso ezberdina da harekiko. Horren adibide dira Elissague edota Elissamburu grafiak. Azken bokalei dagokienez, Ipar Euskal Herriko formak eta euskarazkoak elkarrengandik urrun daude oso.

Euskal u transkribatzeko ou eta u formen arteko zalantzaren berezitasun grafikoa alde batera utziz, azken bokal ugari (a, o, u) e formarekin ordezkatu dira; hori, frantsesaren edo gaskoinaren (Gavelek, arlo horretako pertsonaia onenak nahi zuen moduan) eragina izanik ere: - boure - buru beharrean edo. ague - aga beharrean. Erdi Aroko formetan bokal arteko u ondorengo idazkietako v edo b da. Bada beste berezitasun bat, baina ez dakit zein neurritan duen grafiarekin lotura -neurri batean, zalantzarik gabe, ahoskera kontuekin lotuta dago-. Sarritan p, t, k aurrean gertatzen den z>s ordezkapenaz (beste kokapen batzuetan ere s>z ordezkapen hori ere maiz gertatzen da) eta bokal arteko i kontsonantearen desagertzeaz (Ibaeta, ibai-eta, etab.) ari naiz. Gauza jakina da askotan deitura horien espainierazko azentuazioa ez dela finkoa. Gipuzkoan eta Nafarroan paroxitono ahoskatzen diren deiturak (edo herrien izenak) proparoxitono ahozkatzeko joera hedatua dago Araban eta Bizkaian.