Biologoak

Unamuno e Irigoyen, Luis María

Naturalista eta perretxikozale bizkaitarra. Abadiño, 1873ko irailak 8 - Madril, 1943ko urriak 2.

Euskal Herrian zientziaren historia zalantza ezineko baliodun natura-katalogo eta ikusketak egin zituzten zaletu, ikertzaile eta ikastunez josita dago.

Hori bai, gutxi batzuk baino bestek ezin lortu izan zuten Luis Mª Unamuno agustindar bizkaitarrak egitea lortu zuena: penintsulako mikoflora zenaren esparrua zenari buruz zegoen jakintza-mailaren hedapenarekiko ekarpen handia ekarri zuen, 150 espezietik gora aurkituz (euren artean 20 onddo mikroskopiko berri baino gehiago eta genero berri bat, hau da: Rhynchoseptoria). Gainera, bere lurraldean, Bizkaian, onddo horien 109 espezie sailkatzera iritsi zen, euretariko asko erabat ezezagunak izanik.

Amateur zirenek gure herrian onddoekiko gogoa lantzea lortu bazuten, Unamunok -eta baita Telesforo Aranzadik ere (1860-1945), Jose Mª Lacoizquetaz gain (1831-1891)- mikologia euskal gizartean ordutik egun arte izan duen toki pribilegiatu baten ezarri zuten.

Abadiñon Jaioa, gazte-gaztetatik izan zuen erlijio-bokazioa, eta 1891ko abuztuan Valladolideko Agustindarren Seminario Ikastetxean sartu zen, lau urte geroago, agustino bezala, Viden (Burgos) zin-hitzak esanez.



Bere nagusiek ezarri zioten lehendabiziko tokia itsas haraindiko misioetan ebanjelizazioan jarduten joatea izan zen. Bere lanbide joerekiko zalantzak zeuzkan arren, Filipinasen (1896) eta Macaon (1898) misiolari lanetan jardun zuen; litekeena da Ekialde Urrunean izan zituen esperientziak bere pasioa izatera iritsi zenerako zaletasuna sortaraztea: mikologia, eta bereziki flora mikroskopikoa. Bere itzuleran, 1899an, eliza-ikasketak bukatu zituen eta apaiz ordenatua izan zen. Baina bere beste zaletasuna asetzekotan, espainiako unibertsitateren baten natur zientziak ikasteari ekin zion; Madril aukeratu zuen. Bertan lizentziadun eta doktore (1906) mailak lortu zituen, eta horiek irakaskuntzara bideratzea ahalbidetu zioten: 1908tik 1929ra arte Llanes eta Tapiako agustindarren ikastetxeetan (azken honetan, hain zuzen ere, zuzendaria izatera iritsi zen) natura-historia eta fisiologia eta garbiketa ikasgaiak irakatsi zituen.

Hogei urte baino gehiagotan zehar Unamuno irakaskuntzan aritu zen, baina natura ikerketetan ere sakontzerik izan zuen: Romualdo Gonzalez Fragoso, (1862-1928), Madrileko Lorategi Botanikoko mikologia laborategiko zuzendariarekin harremanak izan zituen eta bera izan zen, udaroko oporraldiez baliatuz, Madrilera liburuak eta herbarioak kontsultatzera etortzera animatzen zuena, horretara bere onddo mikroskopikoei buruzko jakintzan sakontzeko. Izatez, Unamunok aztertutako espezieetako asko Fragosori bidaltzen zizkion, beronek aztertzeari ekin eta gero argitaratzeko (artean, Puccinia Unamunori G. Frag.). 1927an, Fragosok, bere azkentzeaz jabetzean, bere karguan jarrai zezan naturalista bat bilatzen zebilen; Unamuno izan zen hautatutakoa.

1929an, eskarmentatutako Unamunok, bere ikerketa-aldirik emankorrena garatuko zuen laborategiaren zuzendaritza onartzearen ondorioz, Asturias utzi egin zuen. Bere azkentzera arte zuzendaritza lanari ekin zion [guda zibilean ezik, espetxeratuta izan baitzen], eta bitartean bere ikerketak bere irakaskuntza zereginarekin bateragarri egin zituen Madrilgo Buen Suceso Ikastetxean. 1942an hauxe idatzi zuen: "Lorategi Botaniko bakarti hartan, gogoetarako hain egokia izanik, nire erlijio-gelaren luzapena aurkitu nuen".

Mikologia-esparruan Unamunok italiar eskola sistematikoa, bai teknikotasunari zegokion arloan eta baita ikasbidearekikoan ere, jarraitu zuen. Italiar estiloari jarraiki, Madrilen lan bi, berezitasunez, -ikaragarriak, bai tamainan eta baita izenburuan ere- argitaratu zituen, gerora bere lan zabal guztiko ezagunenak izatera iritsitakoak alegia: Enumeración y distribución geográfica de los Esferopsidales conocidos de la Península Ibérica y de las Islas Baleares. Familia de los Esferioidáceos (1933); eta Enumeración y distribución geográfica de los Ascomicetos de la Península Ibérica y de las Islas Baleares (1942). Lan biok Madrileko Zientzia Akademiak saritutakoak izan ziren. Hain zuzen ere, bai Esferopsidalei buruzko lanean eta baita Ascomicetoenean ere frantziar eta portugaldar mikologoen laguntzaz baliatzen da; eta, egiatan, Unamunok (zientzia elkarte askotako kide bezala) atzerriko hainbat aditurekin gutun bidezko harremana izan zuen.

Beste testuetariko bat, hau ez da mikofloraz ari, Unamunok mikologia nola ulertzen zuen adieraztera datorkigun, Zientzia Akademiako Algunas aplicaciones de la Micología a diversos ramos de la Ciencia y de la Industria (1943ko martxoaren 24an irakurritakoa) sarrera-hitzaldia izan zen. Unamunok aldeztutako industria ezarpenerako erabilgarritasun kontzeptua beste europar herri batzuetan mikologia hartzen zihoan bilakaerarekin bat zetorren.

Ikuspegi hau besarkatzean, gizarte- eta zientzia-ondorio nabarmenak baitzituen, Unamunok natur zientzietan mikologiaren ezargarritasunaren betekizun onuragarria aldezten duen utilitarismoaren korrontearen eraketa (Zientzia Ikerketarako Kontseilu Gorenaren baitan, bere menpekoa baitzen Lorategi Botanikoa) bultzatu zuen. Emilio Guinea (1907-1985) botanikoa eta Florencio Bustinza (1902-1982) mikrobiologoa izan ziren bere izpirituaz bat egin zuten lehen bi ikasleetariko, aurreratuak, batzuk.

Amaitzeko, harrigarria dugu bere ikerketa-lana bereizten duten zorroztasun-maila eta baita lanerako zaletasuna ere. Bere kontura argitaratutako berrogeita hamarren bat artikulutan landara belarkaren onddo parasitoei buruzko beste 48 aldaerez gain, bi genero eta 23 espezie berri adieraztera eman zituen. Horrez gainera, berezitasunez, Bizkaian, Cantabrian eta Galizian, baina baita Burgosen, Madrilen, Leonen eta baita Marokon ere aztertzea lortu zituen herbarioen 14.000 aletik gorako xehetasun biogeografikoak handitu izateaz gain zuzentzeari ere ekin izan zion.