Udalak

Urdanotz

Concejo del municipio de Goñi, partido judicial de Estella, Navarra.

Se encuentra a los 1º 48' 10'' este y 42º 49' 31'' norte, hacia el centro del término y suroeste de su capital, Aizpún, bajo el monte Garindo (1.006 m.) en la orilla derecha del barranco Lebrón.



Ver mapa más grande

1800: 143 h.; 1960: 107 h.; 1970: 57; 1981: 28; 1986: 38; 1990: 35; 1995: 32.

AAA

Castellano. A mediados del s. XVII (1643) se hablaba el euskera, siendo la lengua única de muchos de sus vecinos (Varios: Diccionario Geográfico-Histórico de la lengua vasca, Auñamendi, 1960, t. I, pp. 107-125). A finales del s. XVIII (1778) los "receptores romanzados" solicitaron que fuese declarada "romanzada" (Varios: op. cit., pp. 67-102). En el primer tercio del s. XIX Añibarro la incluye, a efectos de predicación, en una lista de localidades cerradamente vascoparlantes (Varios: op. cit., pp. 44-60). En el mapa ligüístico de L. L. Bonaparte (1863) figura en la zona euskérica. En 1935 había desaparecido ya dicho idioma.

AAA

Fue Urdánoz villa de realengo. En 1462 la corona dio las rentas y jurisdicción, junto con las de Goñi y Aizpún, a Juan de Bearin; en 1443 los vecinos compraron las pechas a sus herederos.

Lugar del valle de Goñi, primer partido de la merindad de Estella, Reino de Navarra.

AAA

Herriaren sarreran, hirigunearen zonalde baxuan, etxe moderno batzuk ikus daitezke, baita oso eraldatuak dauden etxe zaharrak ere. Hala ere, ohiko arkitektura tradizionalaren hizkuntza formala jarraitzen dutela onartu behar dugu. Gauza bera gertatzen da bi etxetzar dotoreekin, oso oinplano garatuekin, luzitutako murruekin eta adreiluz eginiko baoen markoekin. Horietako batek berrerabilitako armarri errokoko bat du, bertan jabeen abizena dagoelarik: ANDUEZA. Beste eraikin batek, gaur egun hondatua, "L" formako oinplanoa du, hiru solairuekin, eta erreforma handirik ez duela izan ematen du. Murruak harlankaitza itunduaz egina doaz, harlanduzko kateekin hormataletako izkinetan eta baoen markoetan. Beheko solairuan dobela motzez osatutako erdi puntuko arkua du, molduratu gabeko hariarekin, eta bi argizulo. Solairu noblean hiru leiho zuzen daude, horietako bi harrizko karel molduratuekin, eta ganbaran hiru argizulo ireki zituzten. Tamaina handiko beste etxe batek aipatutako ezaugarriak errepikatzen ditu, murruak luzituak dituen arren, harlanduzko kateekin ohiko tokietan. Arkuaren giltzarrian armarri txiki bat dago, bertan palma bat eta gurutze bat landu dutelarik. Parrokia-etxea, elizaren oinetan atxikia, eraikin xumea da, luzitutako murruekin eta hiru solairuekin, bi isurialdeko teilatuaren azpian. Sarrera arku zorrotz estua da, gainontzeko baoak zuzenak diren bitartean.

  • Baselizak

Pérez Ollok San Gregorio eta San Migel aipatu zituen, biak desagertu diren arren, San Gregorioren kasuan toponimoa soilik geratu delarik. Igual de Soria gotzain ikuskariak bi baseliza hauek bisitatu zituen 1797. urtean, bertako gurtza debekatuz, baselizak konpontzen ez ziren bitartean. Konpondu ezean, gainera, bi eraikinak lurrera botatzeko agindu zuen.

  • San Romanen Parrokia

Tenplu erromanikoa da, XII. mendean eraikia, arte zistertarraren ekarpenen bat ere sumatu daitekeen arren. Hurrengo mendeetan, gainera, munta txikiko eraldaketak jasan zituen. Oinplanoa antzeko tamaina duten lau tarteuneez osatutako habearte bakarrekoa da, eta bost aldeko burualde poligonala du. Sarrera Epistolaren aldeko murruan dago, hirugarren tarteunean. Parean dagoen murruan, bestalde, horma-barruko bataio-kapera txikia dago, baita koru jasora eta dorrera igotzeko eskailera ere. Laugarren tarteuneari atxiki zitzaizkion alboko bi kapera, transeptu motz baten modura, Ebanjelioaren aldekoa bigarren gela batekin luzatzen delarik. Sakristia, azkenik, burualdearen Ebanjelioaren aldeko murruari itsatsitako oinplano errektangeluarreko gela da.

Estereotomia erregularreko harlanduxkaz eraiki zen, fabrikaren zati nabarmena elizaren oinetan dagoen parrokia-etxeak estali duen arren. Elizatik bertatik ateratzen dira eskailera batzuk, aipatutako parrokia-etxera igotzeko. Sakristian eta alboko kaperetan sartzeko erdi puntuko arkuak daude, eta behar bezalako argiztapena lortzeko leiho batzuk ireki zituzten. Epistolaren aldeko murruan idi-begi bat dago, eta arku konopial batez eginiko argizulo bat, eta habeartearen oinetan erdi puntuko arku abozinatu batez irekitzen den beste leiho bat. Eremu honetan bertan koru jasoa dago, arku beheratu baten gainean.

Estalki-sistemari dagokionez kanoi-ganga zorrotza jaso zuen, profil bereko arku fajoiekin antolatua, bultzadak perimetro-hormetara doazelarik, mentsula bikoitz bozelatuen bitartez. Mentsula hauek, gainera, elizaren barruko perimetro osoa zeharkatzen duen inposta batekin bateratuak daude. Burualdeak labe-ganga bat jaso zuen, kaperak kanoi-gangarekin doaz, eta sakristiak sabai lau sinple bat du.

Kanpoaldean, dorrea habeartearen lehen tarteunearen gainean altxatu zuten, Nafarroako erdi-aroko landako tenpluetan normala den bezala. Fuste motz trinkoa du, goialdean kanpaiak kokatzeko erdi puntuko bi bao dituen arren. Sarrera bi kontrahormen artean dagoen arku zorrotz batekin babestua doa, eta erdi puntuko arku erromanikoa da. Abozinatua dago, dekoraziorik gabeko hiru arkiboltekin, eta zutoinen gainean doa, kapitel bezala dekoraziorik gabe ere doan moldura jarraitu bat duelarik. Portadaren gainean gurutze baten erliebe bat ikus daiteke, eta aurrean dagoen lorategian hilarri tradizional batzuk aurkitu ditzakegu.

Presbiterioan erretaula nagusi platereskoa dago, San Romanen izenean eta Juan de Aizpúnek egina. Traza konplexu xamarra da, eta bankua du, bost kaleko hiru atal, eta atiko hirukoitza, frontoi triangeluar batekin eta piramide eskorialdarrekin apaindua. Muturretan, gainera, hauts-babesak ditu. Orden joniarreko eta korintoarreko zutabeekin antolatua dago, giza itxurako beste euskarri batzuk ere ikus daitezkeelarik. Solairuen arteko frisoetan filakteriak daramatzaten aingeruak daude, baita kerubinen burutxoak ere. Ikonografiari dagokionez, bankuak Kristoren Pasioaren sinboloak daramatzaten aingeruak daude, erliebez egina. Lehen atalean San Sebastian, Kristoren Atxiloketa, Jesus Anasen aurrean eta San Migel Goiaingerua daude. Bigarren atalean Santa Barbara, Deikundea, titularra den San Roman, Ama Birjinaren Ikustaldia eta Santa Ageda. Hirugarren atalean Ama Birjina eta Haurraren oso eskultura ederra dago, baita San Romanen martirioaren eszena batzuk ere, erliebez egina. Atikoan Kalbarioa dago, eta San Pedro, San Pablo, San Andres eta San Joan Bataiatzailea, binaka kokatuta. Hauts-babesetan, azkenik, Lau Ebanjelarien erliebeak daude, eta San Antonio Abadea eta San Martin eskalearekin.

Ebanjelioaren aldeko bataio-kaperan, bataio-ponte gotiko bat dago, arkutxo hiru gingildunak daramatzan harroin karratuarekin, eta katilu poligonala ildaskatua. Epistolaren aldeko kaperan XVII. mendeko Gurutziltzatu herrikoia dago, eta sakristian mende bereko beste Gurutziltzatu bat ikus daiteke, baita zilargintza-lan batzuk ere.

  • CARO BAROJA, J.: La casa en Navarra, Pamplona, II. tomoa, N.A.K. 1982, 382 orr.
  • GARCÍA GAÍNZA, M.C. (et. alt.): Catálogo Monumental de Navarra, II** tomoa, Merindad de Estella, Iruñea, Nafarroako Gobernua, Iruñeko Artzapezpikutegia, Nafarroako Unibertsitatea, 1983, 45-49 orr.
  • PÉREZ OLLO, Fernando: Ermitas de Navarra, Iruñea, N.A.K, 1983, 244 orr.
  • LACARRA DUCAY, Mª Carmen (et. alt.): Navarra, guía y mapa, Lizarra, N.A.K. 1983, 223 orr.

JAS 2009

Celebra fiestas el día de la Trinidad, el 15 de mayo, San Isidro (Boletín Oficial de Navarra).

AAA

Parroquia dedicada a San Román, arciprestazgo de Olza, obispado de Pamplona.

AAA