Zuzendariak

Urbizu Jauregi, Enrique

Bilbon 1962an jaiotako zine zuzendari bilbotarra.

La Salle ikastetxean ikasi zuen. Bertan hasi zen bere zinearekiko zaletasuna eta gerora bere ibilbide artistikoan kolaboratzaile izango zena ezagutu zuen, Luis Marías. Eskola egun horietan grabatu zituzten euren lehenengo film laburrak super 8 formatuan. Garai horretakoak dira: Secuencia, El lado salvaje, Encrucijada, La noche eterna edo Con las horas contadas. Informazio-zientzietan lizentziatu zen, Publizitate atalean Euskal Herriko Unibertsitatean. Luis Marías, Joaquín Trincado eta Ana Murugarrenekin batera Creativideo izeneko ekoizpen-etxe bilbotarra sortu zuen.

Ekoizpen-etxe horretarako publizitate lan batzuk egin zituen. Adibidez, El Correo egunkariak enkargatutako Edición especial (1988) film laburra filmatu zuen. CEOEk urtero antolatzen duen Enpresa-Zinema eta Bideo Erakustaldian saritua izan zen. Gasteizko Enpresa Zinema eta Bideo Erakustaldian Grupo SPRI (1989) publizitate-erreportajea zuzenduz lehen saria lortu zuen. 1987an, Creativideoren eskutik ere, bere, Tu novia está loca lehen-film luzea estreinatu zuen. Endredozko maitasun komedia honetan, publizitate-arloko emakume exekutibo bat gizon biren artean zalantzati dabil, amodiozko harremana duen konponbiderik gabeko kasuak daramatzan abokatu baten eta bat batean emakumearen bizitzan sartzen den aktore baten artean alegia. Film honek leku askotako eragina du. Lubitsch, Wilder,Hawks, Cukor edo Minnelliren amerikar komedia klasikokotik, zinema mutura arte, komikien mundua edo madrildar komedia-filmekoak barne.

Gidoi une oso originalduna barreari ez eusteko bigarren mailakoez, Tu novia está loca filmak Urbizuren ofizio urria nabarmentzen du.. Raccord eta enkoadratze akatsek filmaren alderdi teknikoan esperientziarik eza argia nabarmentzen dute. Nolanahi ere, film hori jada Euskadiko zinemaren historiaren parte da, laurogeiko hamarkadako euskal zinemaren lehenengo komedia izan baitzen. Izatez, proposamen puskatzaile berri honek iritzi publikoaren zati handi baten aurkakotasuna eta diru-laguntzarik eman ez zioten erkidegoko erakundeena eurena ere jaso zuen. Baliteke, Euskal Herriak bizi zuen egoera kontuan hartuta, pelikula hau azalekoegia bide zen. Hala ere, publikoak gustura onartu zuen Urbizuren film ausart hau eta horrek bide berriak ireki zituen euskal zinema garaikidearen gai sortan. Bere bigarren film luzea, Todo por la pasta (1991), euskal herriko zinemak laurogeiko bigarren erdialdetik aurrerako sormen krisialdi baten errotutako euskal zinearen ikuspegi iluna irauli zuen polizia-film hunkigarria izan zen. Egia esan, filmak bete betean asmatzen du.

Besteak beste nabarmentzekoak dira bere maisutasun tekniko bikaina, biolentzia eszena sinesgarri eraginkorrak eraikitzeko trebetasuna, bilbe konplexuaren indarra baina argumentua argi uzten zuen berezko izaera duten bigarren mailako paper sorta zoragarria. Todo por la pasta filmarekin Urbizuk Cartagena de Indiako Zinemaldian zuzendari onenaren saria lortu zuen. Lan aparta horren ostean, Urbizuri Carmen Rico Godoyren eleberrietan oinarritutako Andrés Vicente Gómez ekoizleak hainbat enkargu egiteko eman zizkion; baina lan horietan alderdi teknikoa hobe ezina zen arren, edukia ez zegoen zuzendari bilbotarraren talentuaren parean. Horren adibide dira Cómo ser inféliz y disfrutarlo (1994) eta Cuernos de mujer (1995). 1996an, Arturo Pérez Reverteren Un asunto de honor eleberrian oinarritutako, Cachito pelikula filmatu zuen. Todo por la pasta filmaren maila berean ez bazegoen ere, Andrés Vicenterentzat egindako lanen artean zalantzarik gabe, onena zen.

Nolanahi ere, Cachito filmak txartel-leihatilan ez zuen arrakastarik izan eta Urbizu krisialdi batean amildu zen eta kameretatik aldenduz, gidoigintza garaiari hasiera eman zion. Adibidez, John Brownjohn eta Roman Polanskirekin batera, Arturo Pérez Reverteren El club Dumas eleberria La novena puerta (1999).izenburuz Roman Polanskik zinera eramandako gidoi baten moldatu zuen. Bernardo Atxagaren Zeru Horiek eleberriaren zinemarako moldaketa prestatu zuen baina proiektuak ez zuen aurrera egin. arrakastarik gehien izandako polizia-generoaren esparruari helduz 2001ean indarberrituta zinemara itzuli zen. Orduan, La caja 507 estreinatu zuen, Todo por la pastako Urbizu berpizten zuen talentuz beteriko thrillerra. Bi filmen artean ezberdintasun nabarmenak badira ere -La caja 507 filmean biolentzia ez da horren esplizitua eta bere kokapen argitsu eta irekiak ez dauka Todo por la pastako Bilbo zikin eta ilunarekin zerikusirik- bi pelikuletako bilbea zorigaitza dakarren diruan ardazturik dago.

Eta pertsonaien garapena ere berdina da. María Barrancok, Todo por la pasta filmean aktore porno gazte eta inozoa izatetik, dirua eraman nahi duen emakume doilorrerako bilakaera duen bezala, La caja 507an Antonio Resinesek film hasieran bere bankuan asaldatua den banka-langile gogaikarri eta grisarekin zerikusi gutxi du amaierako handinahi eta zinikoak. Kritikak Urbizuk erakutsitako talentu berri hori laudatu egin zuen. Ondas zuzendari onenaren saria lortu zuen, Sain Jordi sarien 47. edizioan (2003) Espainiar Filmik Hoberenari Saria, bi Goya sari (ekoizpen-zuzendari onena eta muntaketa onena) lortu zituen XVII.edizioan (2003), Euskal Zinemako El Mundo sarien XI.edizioan (2003) Gidoi eta Zuzendari Onenaren sariak irabazi zituen eta lau gehiago Cognac-eko Zinemaldian (2003). Handik gutxira, Urbizuk, aurreko lanaren oihartzunak oraindik zirela, film luze berri bat plazaratuz publikoa aho zabalik utzi zuen.

Gainera bere proposamen berriak, zantzu intimistaduna, ordura arte garatu zituen generoetatik urrutikoa zenak, agian harridura sentiberatasuna ugaritu egin zuen. La vida mancha (2003) izeneko filmaz dihardugu Michel Gaztambideren gidoi batean oinarritua. Urbizuk proiektu berria "emoziodun western" gisa aurkeztu zuen. Bilbeak, urrunaldi baten ondoren eta, atzean iragan iluna utziz bere jaioterrira itzultzen den gizon bakarti eta misteriotsu bati dagokionak, amerikar mendebaldeko klasikoek zerabiltzaten antzeko eskemekin paralelotasunik zuen. Raíces profundas edo Centauros del desierto-koek bezalako pertsonaia deserrotu eta ahaleginak egin arren inoiz errotzen ez direnek. Film luze ederra,emozioz betea eta zinema mutuaren omenetan bezala sarritan begirada esanguratsuz josia izanez,--Urbizuk bere garaian Amanecer de Murnau eta Polanskiren Pianojolearen azken ordua jarraigarritzat jotzeaz gain, zinema puruaren eredu jo zituen-- kritikaren oniritzi bateratua bereganatu zuen. Euskal zuzendariaren berpizkundea ukaezina zen eta Cachitoren porrotaren ondorengo krisialdi egunak erabat atzean ziren. 2006an telebistarako Adivina quién soy filma egin zuen Películas para no dormir seriearen baitan.

Horrelako ekimen artistikoez gain Enrike Urbizuk ikus-entzunezko eta zinemako ekoizpenen aldeko hainbat erakundetan esku hartu du. Arte eta Zientzia Zinematografikoetako Akademiako presidente ordea izan da eta Ikus-entzunezko Bitartekoetako Egile Eskubideak (IBEE / DAMA) kudeaketarako erakundeko presidentea.

2011an No habrá paz para los malvados pelikula burutu zuen, polizia-thrillerra. 2012ko Goya sarien ekitaldian guztira 6 sari eskuratu zituen beste hainbat sailetan: pelikula, zuzendaria, aktore nagusia (Jose Coronado), muntaketa, soinua eta jatorrizko gidoia (Urbizuk erak eta Michel Gaztanbidek egina).



  • Secuencia (film laburra súper-8 mm, hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran)
  • El lado salvaje (film laburra súper-8 mm, hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran)
  • Encrucijada (film laburra súper-8 mm, hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran)
  • La noche eterna (film laburra súper-8 mm, hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran)
  • Con las horas contadas (film laburra súper-8 mm, hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran)
  • Edición especial ( Fliragarkia, 1988)
  • Grupo SPRI (Fl, 1989)
  • Tu novia está loca (1987)
  • Todo por la pasta (1991)
  • Show in the Saloon (Fl, 1992)
  • Cómo ser infeliz y disfrutarlo (1994)
  • Cuernos de mujer (1995).
  • Cachito (1996)
  • El hermano pequeño (1998) (Pepe Carvalho serieko lehenengo atala )
  • La novena puerta (1999) Roman Polanskirena (gidoilaria)
  • La caja 507 (2002)
  • La vida mancha (2003)
  • Adivina quién soy (2006) telebistarako filma Películas para no dormir seriearen baitan.
  • Salvador Garcia Ruiz-en Castillos de cartón (2009) (gidoilaria)
  • No habrá paz para los malvados (2011)
  • ANGULO, Jesús; HEREDERO, Carlos F.; SANTAMARINA, Antonio. Enrique Urbizu, la imagen esencial, Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 2002, 358 orr.
  • LARRAÑAGA, Koldo; CALVO, Enrique. Lo vasco en el cine (las personas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1999, 579 orr.
  • LARRAÑAGA, Koldo; CALVO, Enrique. Lo vasco en el cine (las películas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1997, 583 orr.
  • ROLDÁN LARRETA, Carlos: El cine del País Vasco: de Ama Lur (1968) a Airbag (1997), Donostia, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Ikusgaiak-Cuadernos de Cinematografía, 3 zbk., 1999, 407 orr.
  • ROLDÁN LARRETA, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 orr.
  • ROLDÁN LARRETA, Carlos: Secundarios vascos de primera, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 272 or.
  • ROLDÁN LARRETA, Carlos: Secundarios vascos de primera 2, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 311 or.
  • ROLDÁN LARRETA, Carlos: Secundarios vascos de primera 3, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2009, 276 or.