Kontzeptua

Bertsolaritza

Bertsolariak botatzen zituzten ahapaldien bitartez jendearen oroimenean geratzeko kideen bertso-lanei zuzenean erasotzeko zaleak ez zirenean ere, iraganeko garaietako herriaren inprobisazio peripezia batzuk nahiko zuzenean islatzen dituzten ahapaldiak ez dira falta. Horren adibide borrokaldietarako prestatzen zituzten desafio bertsoak eta horien ondorioz sortzen ziren sententziak ditugu, eta, horrela, hauetariko bertso asko kuriositate bezala herriaren oroimenean denbora luzean zehar mantendu dira. Orain aipatuko ditugun bertsoak horren adibide argiak dira. Adibide hauek aipatzen ditugu bertsolaritzaren historiarako daukaten balio dokumental zuzenagatik eta herriak ahazteko zorian dituen bertsolarien izenei aipamena egiten dietelako. Bertso berrien autoreei dagokienez, bertsolaritzaren mutur honen historia kontsultatzeko lekuetako bat izan dadin, autorearen azken ahapaldiak idatziko ditugu, zeinetan batzuetan autoreak bere izena idazten duen, batez ere bertsoak satirikoak edo beste arrazoi batzuengatik autorea konprometitzen dutenak ez badira. Desafioekin lotuta, genero honetako ereduak diren bertso batzuk ezagutzen ditugu eta idatzita utziko ditugu. Hona hemen Oiartzungo Ardotxek Berako Ezkerrari zuzendutako desafioaren testua:

Exkerra Bera'tarra
zuretzat goraintzi:
lengo kostumbre
etzaizkizu antzi.
Zakelak utsak eta
poltsan diru gutxi,
inbusteriz mantendu,
bertsuetan jantzi...
Orla bizi denak eztik
iltzia merezi.

Exkerra, nai ba-dezu
nerekin jarduna,
zarrak señalatu itzazu
illa ta eguna;
erritikan artzazu
nai dezun laguna,
bertsutan jokatzeta
atoz Oyartzun'a;
etzaizu paltatuko
zeñek erantzuna.

"Exkerra beratarra, goraintziak zuretzat: ez zaizkizu lehengo ohiturak ahaztu. Zakelak hutsik eta poltsan diru gutxi daukazu, enbusteriaz bizi zara eta bertsoz janzten zara... Horrela bizi denak ez du hiltzea merezi". "Exkerra, nirekin lehiatu nahi baduzu, jarrri hila eta eguna; zure herriko nahi duzun kidea hartu, eta Oiartzunera etorri bertsotan jarduteko; erantzungo dizunik ez da faltako".

Hona hemen Hernaniko Bakallok, Astigarragako bizilagunak, Xenpelarri -garai hartako Oiartzungo Egurrolan hazi zena- zuzendutako bi desafio ahapaldi eta jaso zuen erantzuna:

Bakallo:

"Iñork ba-dakizute
Oyartzun'go berri,
eskumuñak Ardotxi
eta Xenpelar'i.
Libertsiyo polit bat
nai ba-dute jarri,
bidez erdi bezela
dago Bentaberri;
gonbidatutzen ditut
nai ba-dute etorri."
"Desapiyo ori da
Bencaberri'rako,
konpormatzen ba-dira
bidez erdirako.
Ezpazaye egiten
gogorik arako,
lagun bat artuko det
nere guardirako,
berdin prestatuko naiz
Errenteri'rako."

Xenpelar:

"Pazkubigarren-goizez
artu nuen karta;
bestek firmatua da,
ez da zure palta.
Suma ederra dezu,
eztarriya alta,
abiyatuko nauzu
itz oyek esan-ta:
gizona gonbitzia
libertsiyo bat da."
"Xenpelar probatzeko
egin dute faza,
gizon baten itzari
eman diyot traza.
Ez Astigarra`tikan
onuntzago pasa;
bertara juango naz,
egon zaite lasa;
nai dezun ordurako
eska zazu plaza."

"Zuetariko inork Oiartzungo berririk badauka, (eman) goraintziak Arditxi eta Xenpelarri, dibertimendu polita jarri nahi badute, gutxi gorabehera bide erdian Bentaberri dago; gonbitea luzatzen dizuet etorri nahi baduzue". "Desafio hori Bentaberrirentzat da, bide erdiarekin konformatzen badira. Hara joateko gogorik ez badute, nire guardiarako lagun bat hartuko dut, eta agian Errenteriarako (joateko) prestatuko naiz". -"Pazkoako bigarren goizean zure eskutitza jaso nuen; beste batek sinatzen du; ez da zure hutsa. Asmamen ederra daukazu, eztarri zorrotza; -abiatuko naiz hitz hauek bukatzerakoan: gizon bati gonbitea luzatzea dibertimendu bat da". "Xenpelar probatzeko plana egin dute; gizon baten hitzari traza eman diot. Ez zaitez Astigarragatik pasa! ni joango naiz, Egon zaitez lasai; nahi duzun ordurako eskatu plaza".

Hernaniko hiribilduan -Iturriaga euskal alegilaria bertako epaile ospetsua izan zela esaten dutelarik- izandako lehia bat eta horretan parte hartu zuten bertsolariak hurrengo bertsoetan ageri dira:

-Lagunduko al-digu
guziyon Jabiak;
Berak eman dizkigu
abillidadiak.
Asitzera dijuaz
Predikadoriak
sekula ixtudíatzen
ibilli gabiak.

Asiera eman du
Pello Errotaríyak;
errespuesta orain
Juan Joxe Uarregiyak.
Batek ainbat deretxo
daukagu guk biyak;
gure kolejiyuak
sagardotegiyak.

"Guztion Jabeak lagunduko ahal digu; hark eman zigun trebetasun hau. Hasiko dira inoiz ikasi ez duten predikariak". "Pello errotariak hasiera eman du; orain Juan Jose Udarregiren erantzuna. Batak eta besteak eskubide berbera daukagu; gure ikastetxeak sagardotegiak dira".

Ahapaldi-dokumentu baten adibide bezala bi ahapaldi gehiago aipatu ahal ditugu baita ere, interesgarriak gainera bederatzi puntutakoak edo kontsonantekoak direlako, beraietan bertsolarien izenak ere idatzita jasotzen dira, eta beren gaitasun poetikoari buruzko irizpena ematen dute. Lehendabizi hurrengoa ikusi, ez dakigu noizkoa den baina aipatzen diren izenetariko batzuk oraindik herriaren oroitzapenean kontserbatzen dira:

Urrestil'go semea
Bautista Urribarren,
Martin Azkarate'ko
ba'dakit nor den;
Zabala Amezketarra
zerbait izan arren,
Pernando buruzagi

zuten erriyan len;
au Altamira'ren (?),
Beratar bat emen,
ta ni zazpigarren,
kabu Oiartzun'en...
Orain mundu guziyak
gaitik entzunen.

"Bautsita Uribarren Urrestillako semea da; Martin Azkarate ere badakit nor den; nahiz eta Zabala amezketarra izan, antzina herriko nagusitzat Fernando ezgutzen zuten denek: hura Altamirakoa da; hemen Berako bat; eta zazpigarrena (Ardotx) Oiartzunen kabu... Orain bai entzungo gaituela mundu guztiak".

Ondoren datorren alean ahapaldien triptiko bat ikus dezakegu, eta Xenpelarrek eta Larraburuk ahapaldietan aipatzen diren bederatzi bertsolariek parte hartu zuten bertso eztabaidaren (Oiartzungo Txiki-Erdin izan zela uste da) emaitzari buruz seriotasun ironikoarekin daukaten iritzia ematen dute:

Xenpelar:

Panderiyako onek
memoriya erne;
Lexotik jartzen digu
zenbait umore;
txarrik ezin bota du
Ibarre'k naitare;
-nik oyekin ezín det
luzitu batere-;
Xorrola dotore;
baita Bordondore;
Ardotx paregabe;
Arotxa kantore..
Larraburu jartzen det
gobernadore.

Larraburu'k Xenpelar
graziyaz ondratu;
errespuesta ordañez
diyot paratu.
Ni gobernadore, eta
ark juez lonbratu
okasiyorik gabe

Larraburu:

Ez det esan bearrik
ezer Xenpelar'ez;
Larraburu lonbratzen
gobernadorez.
Aspaldiyan or negon
enpliorik gabez;
zu ere ala zaude
aditzen dedanez;
tokatzen dan legez,
arrazoya-bidez,
ba-zaude aberets,
jarri zaite juez...
Orra libertadia
nere poderez.
Xenpelar:
gera konpormatu:
ori gogoratu
ni nola adoratu:
ezta deskuidatu,
nai nau anparatu...
Orrenbeste fabore
nola pagatu?

"Fanderiako honek buru argia dauka; Lexotik umorea jartzen du, Ibartek nahita ere ez daki (bertso) txarrak botatzen; -nik horiekin ezin dut arrakastarik izan-; Xarrola dotorea da; baita Bordondo ere; Ardotx paregabea; Arotxa abeslaria (ona)... Larraburu gobernadore izendatzen dut". "Xenpelarri buruz ez dut ezer esateko; Larraburu gobernadore izendatu du. Aspaldian lanik gabe nengoen... Zu ere horrela zaude entzun dudanaren arabera. Legez tokatzen den moduan aberatsa bazara, epaile egin zaitez... hori egiteko ahalmena daukazu nire botereagatik". "Larraburuk Xenpelar graziarekin ondratu du; gutunaren bitartez erantzuna eman diot. Nik gobernadoreari; hark epaile izendatu nau. Liskarrik gabe osatu gara. Hark goraipatu nahi nau; ez da deskuidatu: babestu nahi nau... Nola ordainduko dizkiot hainbeste fabore?"

Era berean, Usurbilgo Udarregik idatzitako bederatzi puntuko (21 ahapaldi) bertso berrien orria interesgarria da, bertan Mr. D'Abbadiek 1881. urtean Azpeitian egin zen bertsolaritza lehiaketarako emandako saria (urrezko ehun franko) Pello Errotak nola banandu zuen gaitzesten du autoreak. Gaiarekin harreman estuena daukana kopiatuko dugu, agertzen diren izenak kontuan izanda:

Sariya eman ziyoten
Pello Errota'ri
-ez dan gauzik esaten
ez gera ari tata
zerbait luzatutzeko
bere lagunari:
Juan Jose Alkain edo

Joxe Benardo'ri...
Triste Udarregi,
deskubritu bedi,
gezurra ugari
sakatu dit neri...
Asko partitu gabe
juana da ori.

"Pello Errotari saria eman zioten -gertatu ez den gauzik ez dugu esango- bere lagunei sariaren parte bat emateko: Juan Jose. Alkain edo Jose Bernardo... Udarregi gaixoa! ebidentzian gera bedi eta zenbat gezur leporatu dizkit... Baina azkenean ezer banatu gabe joan zen".

Udarregi Juan Joxe deitzen zen, Jose Bernardo Otaño, Pello Mari Otañoren osaba zen; Ahapaldi honetan agertzen den Alkain, Alkain "zaharra" da.

MLE