Kontzeptua

Txirula

Txirula hiru zuloko flauta zuzena da eta hiru zuloak tutuaren behealdean ditu; bi aurrealdean eta bat atzealdean).

Euskal hiru zuloko flautak ez du beti itxura bera izan. XIX. mendera arte tutua egiteko bertako zur mota ezberdinak erabiltzen ziren, bereziki Europa alde honetan halako soinu-tresnak egiteko egokiena zen ezpela. Ezpelak ematen zion bere horixka kolorea eta hori izaten zen flauta ona izateko ezaugarrietako bat. XIX. mendean ahokoaren egituran aldaketak ematen ziren;

  • Bisela edo alaka egiteko batzuetan goialdeko azal gainean metalezko xafla bat jartzen zaio.
  • Putz egiterakoan airea bideratzeko kanala batzuetan metalezkoa egiten da.

Ikus daitekeenez Hegoaldeko txistu eta txilibitu batzuk txirularen antzeko egitura izaten zuten. Geroago estandarizatu da txistuaren itsura eta bereiztu da txirularekiko: metalezko ahokoa, ebanoaren kolore beltza eta metalezko eraztunak. Txirulak orokorrean mantendu du aurreko ezpelaren kolorea eta ahokoa lehengo moduan egiten da. Askotan goiko eta beheko muturrak adarrez sendotzen dira, hauek baitira kolpez puskatzeko arriskurik handiena duten zatiak.