Literatoak

Beriain, Juan de

Idazlea. 1602an Utergako eta Olandaingo (egun, Nafarroako leku despopulatua) abadea izandako Nafarroako egile eta lizentziatu honen datuak urriak dira.

Interesgarria da adieraztea Uterga Iruñetik 17 kilometrora dagoela eta Beriainek Iruñeko euskara hitz egiten zuela eta euskalki horretan idatzi zituela bere bi liburuak, biak elebitan.

Tratado de cómo se ha de oyr Missa, escrito en Romance y Bascuence, lenguages de este Obispado de Pamplona. 1621ean inprimatuta dago. Doctrina christiana, Iruñean hau ere, 1626koa da. Egun, euskara itzalia dago Nafarroan, eta garai hartan gaztelania ia ez zuten ezagutu ere egiten. 1632ko Bisita dokumentu batean, Utergako abadeari behin eta berriro eskatu zitzaion Ebanjelioa eta kristau doktrina "euskaraz irakasteko, bereizmen handiarekin eta oso argi, ulertzeko moduan eta bataren eta bestearen kontzeptua egia bihur dezaten". Egile berberak azaltzen du zergatik erabaki zuen "Iruñean, Nafarroako erreinuaren buruan eta Nafarroako Artzapezpikutzan, hitz egiten zen euskaraz idaztea. Hizkuntza hori hitz egiten da ia lurralde osoan eta hori da ondoen ulertzen dena". Ikusten dugun moduan, elebitasunaren bultzatzailea izan zen. P. Legardaren ustez Utergan jaio zen eta 1638 inguruan hil zen.

  • Armiarma. Literaturaren zubitegia. "Juan Beriain" [Kontsulta data: 2001ko urriaren10].
  • ESTORNÉS LASA, Bernardo Literatura, San Sebastián, 1969, 206 or.
  • LEGARDA, A. "El Licenciado don Juan de Beriain". Boletín de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País, 1958, 16-17 or.
  • MICHEL, F. Le Pays Basque. París, 1857.