Konposatzaileak

Beobide Udaquiola, Feliciano

Vicente Beobide Udaquiolaren musikariaren anaia. Tolosan jaio zen 1888ko ekainaren 9an eta Lesakan hil zen 1956ko uztailaren 24n.

Lexaka goitizena erabiliz zenbait konposizio sinatu zituen. Zuzendari bezala aritu zen Tolosako Bandan, Elizondoko Bandan eta Bidasoako Akordeoilarien Elkartean.

Azpimarratzekoak dira bandarako egin zituen konposizioak, horietako batzuk Euskal Musikaren Argitaletxeak argitaratu zituelarik. Horietaz gain, "Colección de aires populares armonizados y arreglados por F. Beobide" bilduman ageri diren piano eta akordeoirako bertsioak ere azpimarratzekoak dira. Gora Uzkudun, Altza Gaztiak, Zortziko popular del Corpus, Ia Zarrak edo La hinchada de Oronoz, musika bandarako konposatu zituen lanetako batzuk dira.

  • ZUDAIRE, C.: Beobide Udaquiola, Feliciano Juan María in Casares, E. (zuz.), Diccionario de la Música Española e Hispanoamericana (2. alea, 373-374 or.). [Madril]: Sociedad General de Autores y Editores, 1999.
  • ERESBIL: Partituras de música vasca: catálogo. Kontsulta Eresbilen.