Abeslariak

Ostolaza Zamora, Euken

Donostian 1961ean jaiotako tenore gipuzkoarra.

Donostiako Orfeoiaren kantu eskolan hasi zituen kantu ikasketak. Ondoren, Lyongo kontserbatoriora eta Versaillesko Centre de Musique Baroque zentrora joan zen, non Prix d 'Honneur saria lortu zuen.

Rhineko Operako (Estrasburgo), Parisko Bastillako Operako (non solista gisa ere parte hartu duen) eta Radio Franceko Koruko kide izan da. Era berean, Donostiako Musika Hamabostaldian eta La Bastilleko Anfiteatroan kantatzera gonbidatu dute.