Literatoak

Belapeire, Athanase (16..-1698)

Idazle zuberotarra. Apaiza izan zen, batxiler teologian, Sohütako apaiza eta Oloroeko ofiziala.

Jacques de Bela idazle kalbinistaren semea zen. Catechima laburra (Paue, 1699) Zuberoako euskalkian idatzitako lanaren egilea da; bi zati ditu: lehenengoa 176 orrialdetakoa eta bigarrena 134 orrialdetakoa. Kristau-ikasbide hori Pierre de Chamalbide Onizegaineko apaizak aginduta idatzi zuen. Belapeyre-ren iritziak ez ziren artzapezpikuaren berdinak izaten, eta liskar gogorrak izaten zituen harekin. Zuberoako Bikario Nagusi izatera iritsi zen.

Erref. Dubarat, V.: "Origine protestante d'Athanase de Belapeyre, vicaire général de Soule au XVIIº siécle". Etudes Historiques et Réligieux de la ville de Bayonne, 1903; Michel, F.: Le Pays Basque, 495 or.