Politikariak eta Kargu publikoak

Sagasta, Praxedes Mateo

Euskal jatorria zuen politikari espainiarra. Torrecilla de Camerosen (Logroño) jaio zen 1827an eta 1903ko urtarrilaren 5ean hil zen Madrilen.

Ingeniaritza ikasketak burutu zituen. 1856an diputatu izendatu zuten Zamoran. Urte hartan O'Donellek Gorteak desegin zituen eta Sagasta Frantzian ezkutatu zen. 1868ko urriaren 8tik hurrengo urteko ekainaren 8ra bitartean Gobernazio Ministro izan zen Serranoren kabinetean, alderdi aurrerakoiko buruzagi gisa. Alderdia 1863an erositako La Iberia izeneko egunkaritik zuzentzen zuen. 1869. urtean diputatu izendatu zuten Zamora, Madril eta Logroñon. 1869ko abenduaren 27tik 1871ko urtarrilaren 4ra bitartean Gobernazioko saila hartu zuen berriz ere eta 1871ko abenduaren 21etik 1872ko otsailaren 20ra bitartean Gobernuko Presidente izan zen. 1874an Estatuko ministro izendatu zuten eta hurrengo urtean alderdi konstituzionala antolatu zuen. Alfontso XII.aren erregealdian gobernuburu izan zen 1885-1890 eta 1892-1894 bitartean. Azken epealdi horretan, 1893ko abuztuaren 27an, Donostian gertakari ilunak utzi zituzten manifestazio foruzaleak egin ziren.

1859an Efemérides políticas. Convenio de Vergara. La Guerra Civil contada a grandes rasgos argitaratu zuen Madrilen...