Geografoak

Poza Yarza, Andrés de

Legelari, poligrafo y geografo bizkaitarra. Urduña, 1530 hamarkadaren hasiera - Madrid, 1595-10-18.

Flandesko tertzioetan bizibide bilakatu zuten euskal abenturazale ospetsu ugarien artean, Andres de Poza Lizentziatuak ohorezko tokia du. Berpizkunde garaiko gizona -poligrafoa, polifazetikoa, eleaniztuna-, Poza batez bere jurista, politiko, estratega zereginengatik eta baita hizkuntzalari (Iberiak hizkuntza eta ohitura berdinak partekatuko zituen eusko-iberiar teoriaren adierazle bezala) bezala ere, ezagutzen da.

Hala ere, bere kosmografo eta geografo arloak ez dira hain ezagunak, ez nahi liratekeen haina, nahiz eta bere alorrean bakarra izan zen Hydrografia izeneko nautika-idazlan bat idatzi zuen. Arloei buruz jardungo du biografia labur honek.

Familia ospetsu bateko kide (Pedro bere aita, Amberesen kokatutako merkatari aberats eta beso luzekoa izan zen), Urduñan jaio zela uste da -Flandesen ere izan zitekeen--, agian 1530eko hamarkadako lehen aldian. Hydrografia idazlanaren atarian, Pozak "fue criado con mucha largueza, cursando nueve años en la Universidad de Lovaina y habitando diez más en Salamanca, donde se graduó de licenciado en leyes, en 1570, para venir a ser abogado [del Señorío de] Vizcaya" baieztatzen du. Flandestik (ordurako Felipe II-aren Inperioaren zati) zazpi hizkuntzaz gain, euren artean euskara, hezkuntza humanista jaso zuen.

Flandesen, zergari lez izandako aldi arazotsuaren ondorengo hamarkadan zehar, abokatutza kosmografia-irakaskuntzarekin baterakide egin zuen, bai Donostian, bertako nautika-ikastetxeko katedraduna izanez (1513an), eta baita Bilbon ere, bertan urte asko bizi baizen. Bilbon, Hydrografia (itsaso, erreka, itsasertz eta haizeak nabigazioaren segurtasunerako ikuspegitik deskribatzen dituen zientzia) izenburuz 1585ean argitaratutako nabigazioaren arteaz erakusketa idatzi zuen. Lanak zati bi ditu: lehena nabigaziorako teoriaren ingurukoa, hizkuntza desberdinetan hitzen baliokidetasunak sartzen dituelako ez balitz nolabait konbentzionala dena; bigarrena Gibraltarretik abiatuz europar Atlantikoko nasa eta itsas ertzetatik zeharreko joana. Gainera, Txina eta Catayrako itsaso-ibilbide batzuk, korredera (funtsezko tresna, itsasontziak ibilitako distantzia neurtzeko gai zena) ezagutzera eman zuen William Bournek argitaratutako Regiment of the Sea (London, 1574) idazlanetik itzuliak, gehitzen ditu. Juan Bautista Antonelli (1550-1616) itsaso-ingeniari italiarrak lana onartzera eraman zuten arrazoiak era zehatzean adierazten ditu: "...por los documentos y reglas generales del arte de navegar, como por la particular noticia que da de las derrotas, travesías y entradas, sondas, posos y mareas de los puertos y costas del Océano Occidental de Europa".

Europako ipar-itsasbideak nasa eta itsasertzen xehetasun fisikoak (Europako hegoaldeko portulanoek, euren mediterraneo ibilbideetatik egiten zuten bezala) bakarrik ez eze, itsasoko hondoen izaera eta sakontasuna eta baita itsasaldien mugimendua ere deskribatzen zituzten. XV. mendearen hasieratik, Mundu Berriaren ustezko konkistak ematen zieten sinesgarritasunak lagunduta, ibilbide-liburuak (edo arrutak) nabarmen ugaritu ziren, berezitasunez Ameriketakoek eta baita ekialdekoek ere. Hala ere, batek ere ez zuen Espainiatik Flandeserako ibilbiderik jasotzen; Pozarena izan zen lehena. Bere lanari nolabaiteko xehetasuna ematen dion beste ezaugarri bat Amerikari zegokion guztiaz kudeatzeaz gain itsasoko tratatuak ere, bere kosmografia katedraren bitartez kudeatzen zituen Indietako Kontratazio Etxearekin inolako harremanik ez izana da. Bere lana berezitzat aintzat hartzeko beste egikari bat ere bada: Pozak itsasoarekin izan zuen harreman urria (izatez, hiru alditan besterik ez zuen nabigatu), gaiari buruzko ezagutza enpirikoa izan zuena erakusteko eragozpena ez izanez.

Flandesko ibilbidearen ostean, nabigazioko ibilbideen ezagutzak gogoan izanez flamenkoen lurraldeekin ziren merkataritza harremanak hobeto bideratuko zirenaren sinesmena zegoen. Hori bai, ezagutza horiek eztabaidagarriak ziren, Pozak zioen bezala, aldaketa magnetikoak ondo ulertzen ez zirelako edo baliabideen zorroztasunik ezagatik edota arezko orenak izanagatik oinarri makaletan zutabetzen zirelako, ezagutza horiek eztabaidagarriak ziren. Mapa planoen -orduan hain ohikoak zirenak bestalde- erabilera ezetsiz lanean agertu zuen jarrerak ematen du agertu zuen ikuspegi kritikoaren nondik norakoa; bere ordez, ilargitik izar zodiakarretarako distantziaren bitartez luzera kalkulatzea nahiago zuen.

Bere argitalpenen artean zientzia-izaera duen bakarra aipatuko dugu: Hidrografía, Sumario de la esfera, instrumentos de la navegación, mareas, latitud y longitud con índice de voces náuticas, la más curiosa que hasta aquí ha salido à luz, en que demás de un derrotero general, se enseña la navegación por altura y derrota y la del Este Oeste con la graduación de los puertos y la navegación al Catayo por cinco vías diferentes (Bilbao: Mathias Mares, 1585; berrargit. 1675, Donostian). Ikusi: Elías Amézaga, Autores vascos (Algorta: Hilargi, 1987), VII, 395-96, bibliografia osatuago baterako.

  • PAGOLA, Rosa Miren. El licenciado Andrés de Poza (Bilbao: BBK, 1996).
  • PICATOSTE, Felipe. Apuntes para una biblioteca científica española del siglo XVI (Madrid: Manuel Tello, 1891), 258-59.
  • LÓPEZ PIÑERO, J. M. ;Glick, T. F.;Navarro, V.;Portela, E. Diccionario Histórico de la Ciencia Moderna en España. Barcelona: Ediciones Península, 1983), v. 2, 198-99.
  • DELMAS, Juan E. Biografía universal de claros varones de Vizcaya. Bilbao: La Gran Enciclopedia Vasca, 1966, 169-70.
  • HERRÁEZ, Guillermo. "El derrotero de la Hydrografía (1585) de Andrés de Poza", in: Caminería Hispánica: Actas del VI Congreso Internacional Italia-España, 2002.
  • PARRY, J. H. La época de los descubrimientos geográficos (1450-1620). Madrid: Guadarrama, 1964.