Sendagileak

Pou Camps, Juan Maria

XIX. mendeko mediku eta farmazialari katalana, Gironan 1801ean jaioa eta 1865ean koleraren eraginez hila.

Nafarroako Erreinuko Farmazia, Kirurgia eta Medikuntza Errege Bazkuneko eta Madrileko Medikuntza Fakultateko katedraduna izan zen. Hizlaria eta prentsa zientifikoarekin lankide, hainbat idazlan utzi zituen. Zientzia Akademiako Kidea (1862).