Pintoreak

Aponte, Pedro de

XVI. mendeko Aragoiko pintorea, Pedro del Ponte izenez ere ezaguna. Errenazimendu aurreplatereskoaren ordezkaria izan zen eta Fernando Katolikoaren zerbitzura egon zen.

Santiago de Grañeneko (1511-1513), Boleako kolegiatako (Huesca) eta Soriako San Miguel de Agredako (1523) erretaulak egin zituen.

Nafarroan egin zuen lan eta garrantzi handiko bi lan utzi zituen bertan: Erriberriko Andre Mariaren (1515) eta Cintruénigoko San Joan bataiatzailearen (1525-30) erretaula nagusiak; tailerreko lanak biak ere eta Dureroren eragin argia erakusten dutenak, bai konposizioari, bai gaiari dagokionez.

Erref. Morte Garcia, C.: "La obra del pintor Pedro de Aponte...", in Revista Príncipe de Viana, 3. eranskina (1986).