Eleberria

Baroja y Nessi, Pio

Gipuzkoar eleberrigile ospetsua, mundu osoan barrena ezaguna, Donostia hirian 1872ko abenduaren 28an jaio zen eta Madrilen hil zen 1956ko urriaren 30ean.

Madrilen eta Valencian Medikuntza ikasketak ikasi zituen, 1893an doktoretza eginez. Pio Baroja Meatze-Ingeniaria zen Serafin Barojaren semea zen. Aitak nolabaiteko arima buhame eta inozoa zeukan eta honen zaletasun nagusia ere literatura izan zen, berau second métier bezala landuz, batez ere euskaraz.

Serafin Jna., euskarazko operaren baten liburuxka ere berari zor diogu, nagusiki, Zezen-Susko eta Sarriegi maisuak geroago musika jarri zion Marcha de San Sebastián, bezalako denborarekin entzutetsuak egitera iritsiko ziren abestiak idazteari ekin zion. Horrela, bada, Piok bere aitarengandik literaturarekiko joera nabarmena jaso izanak ez du inor harritu behar.

Egia esan, sendi guztiak, antzinatetik, liburuen eta letrengatiko zaletasun berbera izan duela esan dezakegu. Bere Rafael Martínez de Baroja berraitonak Oiartzunen irarkola bat ezarri zuen, XIX. mendearen hasieran jada, "La Papeleta de Oyarzun" izeneko kazeta edo orria bertan argitaratua izanez. Eleberrigileak berak bere Memorias izenekoan bere amonari zion sinpatiaren arrazoietariko bat amonak zeukan irakurzaletasuna zela aitortzen zuen. Dena delakoa dela, kasua da ze ikasketak burutu ondoren Baroja gaztea mediku titular bezala Zestoara igorri zuten. Eta balneariodun hiribildu hartan kokatu izatetik gutxira, hiru adierazpen garrantzitsu izan zituen. Hain izan ziren garrantzitsuak ze bere bizitzaren etorkizuna erabaki zuten. Euretatik lehena zaletasunik ez zuen ikasketa batzuk egin eta, jakina, gaitasunik ere ez zuenaz, ohartzea izan zen. "Yo casi siempre empleaba los medicamentos a pequeñas dosis -porrot egindako mediku baten zintzotasun eta eszeptizismoz urte batzuk geroago aitortuko zuen bezala-, muchas veces no producían efecto; pero al menos, no corría el peligro de una torpeza. No dejaba de tener éxitos; pero me confesaba ingenuamente a mí mismo que, a pesar de mis éxitos, no hacía casi nunca un diagnóstico bien, un diagnóstico perfilado de buen médico". Bere bigarren oharpidea bere benetako zaletasuna aurkitzea izan zen. "Tenía allá -azaltzen du Barojak Zestoan egon zeneko hogeita bost urtegarrenean- un cuaderno grande que compré para poner la lista de las igualas, y como sobraban muchas hojas me puse a llenarlo de cuentos". Horrela sortu zen bere lehenbiziko Vidas sombrías liburua. Hirugarren oharpidea herriarekiko bere "berrelkartzea" izan zen. Berriz ere euskal-seme sentitzen zen. Bederatzi urterekin bere Donostiako jaioterria utziz, hemendik hara -Donostiatik Iruñera; Iruñetik Madrilera; Madrildik Valenciara; Valenciatik berriz Madrilera...-gaztaro eta nerabezaro guztia igaro ondoren, ezezaguna, arrotza eta berria egiten zitzaion herri baten izaera eta ohiturengatik ez erdi ahaztutako euskaragatik ere inolako gogo bizirik erakutsi gabe eta, jakina, sustraigabetuta, Gipuzkoara dator. Baina, bat batean bere euskaltzaletasunaren indargabetu ezineko muina agerian ezarriko duen trauma psikikoa gertatuko da.

Bere liburu esanguratsu, zintzo eta garratzenetariko -eta baita ospetsuenetariko bat ere- baten, Juventud, egolatría, ikaragarrian, 1917an argitaratua, Barojak "berrelkartze" garrantzitsu haren behin betiko eta zorrotza baina berea zen ikuspegi oso zehatza adierazten digu. "En Cestona empecé yo a sentirme vasco, y recogí este hilo de la raza, que ya para mí estaba perdido". Eta etnia élan ilun eta bat bateko horren haritik, bertan, auzo-medikuaren bere koaderno hartan Mari Belcha, Angelus, Noche de médico, etab. bezalako euskaltzaletasun goratu eta bihotzekoaren orriak idatzi zituen. Oraindik ahaztu ez gainditu ezin izan diren orriak hain zuzen.

Bi urte iraun zuen bere Zestoako egotaldiak, eta, jakina, txarto hautatutako lanbide batera egokitu ezinaz jabetuz, Donostian ezartzeko ahalegin hutsalen bat egin ondoren, Madrilera joate erabaki zuen eta bertan bere izeko baten jabegopeko ogitegi batez kargutu zen. Ogitegi hau, ordura arte, bere Rikardo anaiaren esku zegoen, baina honek, antza denez, etorkizunik ikusten ez zuen negozio batez nekatuta beste edozertaz jarduteko negozioa utzi egin nahi izan zuen. Bokazioa berriz gaindik jarri zen eta hastapenetan zen ogigileak heldugabeko idazleari bidea utzi behar izan zion. Baroja, jada Zestoan bere lehenbiziko literatura-ekimenak idazterakoan igualetarako koadernoa erabili izana, oraingoan ere bere gauzetan zebilen. Utzi diezaiogun bada Barojari berari esaten: "Este libro -se refería a La casa de Aizgorri- pensado en San Sebastián, lo escribí en Madrid, en un despacho húmedo y negro de la panadería donde estaba, mientras hacía cartuchos de perras grandes y chicas y tomaba la cuenta a los repartidores". Bere Paradox zati handi bat ere bulego zahar hartan idatzi zuen. Erabaki bat hartu beharra iritsi zen unera arte. Patuarekin bere solasaldia. "Había sido -azaltzen du Barojak bere Memorias lanean- médico de pueblo, industrial, bolsista y aficionado a la literatura. Había conocido bastante gente. El ir a América no me seducía. Llegar a tener dinero a los cincuenta años no valía la pena para mí. Quería ensayar la literatura. Ya comprendía que ensayar la literatura daría poco resultado pecuniario, pero mientras tanto podía vivir pobremente, pero con ilusión. Y me decidí a ello". Hastapenak esan dezagun ez zirela oso itxaropentsuak izan. Orduan ez zeuden, ezezaguna den eleberrigile bat gauetik goizera ospearen esparrura jaurti eta bertan ezartzeko gai ziren literatura lehiaketen plataforma berri horiek. Ondorioz, mailarik-maila, astiro, gorantz jo beharra zegoen.

Horrela, bere lehenbiziko lanak irakurlegoarentzako oharkabean igaro ziren. Baina bere lanbideko batzuk han zerbait ohizkanpokoa zegoenaz ohartu ziren. Eta Unamuno, Azorin, Valle-Inclán eta Markina bezalako idazleak gure inor ez zen gazteaz interesez aritu ziren. Geroago Camino de perfección (1902) agertu zen eta eleberri honek jada nolabaiteko jakin-mina sortarazi zuen. Egia esan, bere lehenbiziko arrakasta izan zen eta Azorinek eta Rodriguez Serra argitaratzaileak antolatu eta Galdos, Ortega eta Munilla eta Cavia bezalako ospetsuekin batera ikonoklasta eta zalapartatsu gazte-aldra bat zegoen idazle eta artista-talde heterogeneo bat madrildar hostatu zahar baten bildu zituen oturuntza-omenaldirako joana ekarri zion. Gero El mayorazgo de Labraz eta La lucha por la vida. trilogiako hiru eleberriak argitaratu ziren. Baina egunen joanean, osperik handiena eman beharra zion liburuetariko bat euskal girodun eleberri bat izan zen: Zalacaín el aventurero, paristar Sorbonan gaztelera-ikasgelan irakurkizun-liburu izatera iritsi zela.

Geroztik, bere liburu batzuk era berdinean ipar ameriketako ikastetxe eta institutu desberdinetan irakurketa liburu bezala onartuak izan ziren. Barojak, arima apal eta baserritardun euskal-semea, ez zuen bere gizarte-harremanak larregi zaintzen jakin edo nahi izan. Egun public relations izendatzen dugun atal hori -artistarentzako bezain industrialari eta politikoarentzako geroago eta garrantzitsuagoa dena- erabat baztertuta zeukan. Egun baten, eta nolabait aizuna zen literatura arloko solasaldi eta bilerekiko bizitza aztoratu eta bohemioaz nekatuta eta bere herrira itzultzeko erabakia hartuta, Vera de Bidasoako etxea, Itzea deritzon etxe eder eta entzutetsua, egun barojatar erromesen Meka bihurtu dena erosi zuen, Bidasoadi euskal izen alaitsuz berak bataiatutako eskualde xamur eta aldendu hartan sartuz. Bere nafar bakarleku horretako bere goi-aroko aldikoak dira hurrengo lanak: Juventud, egolatría, Las agonías de nuestro tiempo, César o nada, El mundo es ansí izeneko trilogia eta, Shanti Andía, Chimista, Embil, Juan de Aguirre, Galardi, etab. dagozkien pertsonaiadun euskal marinelen eleberriak.

Itzean idatzi zituen munta handiko historia-enpresa osatzen zuten eta, egokitzapen eta zori gehiago edo gutxiagoz, Galdosen Episodios Nacionales-ekin erkatu izan den Memoria de un hombre de acción serieko eleberrietariko asko. Historia-eleberri serie hau idaztearen burutasunaren jatorria XIX. mende hasieran espainiar politikan intrigarik gehien eta nabarmena sortu zuen Eugenio de Aviraneta bere urruneko ahaidearen nolabaiteko nortasun misteriotsu, arrotz eta lausoagatiko eleberrigilearen interesean datza. Leyenda de Jaun Alzate euskal poema kutuna, bere burua "Bidasoaren herriko, herri apal bateko, olerkari xume, olerkari baserritartzat" bere burua jotzeko sentiberatasun airosa zuen egile batek egindakoa ere Itzean sortu zen. 1934an, Baroja Hizkuntzen Espainiar Akademiako kide hautatua izan zen.

Guda zibila hastetik gutxira eta gertaera larriren bat sorteatu ondoren, Baroja Frantzian ostendu beharrean izan zen, eta bertatik, Europaren gainera zetorren guda-kataklismoaren hurbiltasuna aurreikusiz, arrakastarik gabe Amerikara enbarkatzeko ahalegina egin zuen. Bere eginahalean porrot eginaz, muga berriro gurutzatzean bere betidaniko bokazioa zenari buru-belarri ekin zion eta, batzuetan Itzeako bere liburutegiko bake narean murgilduta, eta beste batzuetan Alarcon kaleko madrildar bulegotxo alaian, hogeita hamar bat lan gehiago idazteko hatsa izan zuen oraindik, artean bere Memorias ospetsuak. Bere ekoizpena, heriotza orduan, ehun titulutik gorakoa zen. Zahartuta jada, bere hautagaitza, etekinik gabe baina, Nobel Sarirako aurkeztua izan zen. Baroja, frantsesera, ingelesera, alemanera, italiera, nederlandera, portugalera, errusierara, poloniera, suediera, norvegiera, txekera, japoniera eta hungariera eta baita euskarara ere itzuli da. Kolonbiako Errepublikak, eta Valparaisoko txiletar hiriak kale bat eskainita dio, oraindik bere herrian gertatu ez dena.

2005ean, Barojaren heriotzaren berrogeita hamargarren urteurrenean, Santiago de Compostelan, Camilo Jose Cela Fundazioan, Pio Baroja, amigo y maestro erakusketa ospatu zen, erakundeko bertako fondoetatik etorritako margo edo eskuizkribu eta liburuen bitartez idazle bien arteko mirespen- eta adiskidetasun-harremana erakutsi araziz.

Erakusketak, Pio Barojaren anai eta loba izan ziren Ricardo Baroja eta Julio Caro Barojaren bi oleo bezalako Barojaren aldikoak izanik Fundazioaren pinakotekarenak ziren margo jakin batzuk izan zituen; eta baita Isaac Díaz Pardo, Juan Esplandiú, Josep Guinovart, Eduardo Vicente, Rafael Zabaleta y Benjamín Palencia bezalako egileenak ere.

2005eko uztailean, Caro Raggio argitaletxeak bere "Memorias" (VII) bilduman, Aquí París (1998), Ayer y hoy (1998) y Desde el exilio (1999) bezalako beste arinagoko liburu batzuetan ezagututakoaren ondoren- 1936-1939ko norbere- eta gizarte-gatazken arloak azaltzen dituen eta eleberrigileak berak bere memorien jarraipen bezala zuen Pio Barojaren argitaragabeko La guerra civil en la frontera liburua argitaratu zuen.

Desde la última vuelta del camino izenburu nagusia zuen Barojaren lehendabiziko memoria, Manuel Aznar XX. mendeko berrogeikoaren hasieran Semana aldizkarian zatika argitaratzen hasi zen. Zentsuraren ebakuntza batzuekin, geroztik ondoz ondoko argitalpenetan argitaratuak izan ziren.

MPO


Zalacaín el aventurero, Francisco Camacho (1928, argumentua eta interpretatzailea); Las inquietudes de Santi Andía, Arturo Ruiz-Castillo (1946, argumentua); Zalacaín el aventurero, Juan de Orduña (1954, argumentua eta interpretatzailea); La muerte de Pío Baroja, Juan Antonio Bardem (1957, pertsonaiaz), film laburdun dokumentala; Estampas guipuzcoanas núm 2. Pío Baroja, Jesús Franco (pertsonaiaz), film laburdun dokumentala; Hemingway, Fausto Canel (1962, agerraldia), film ertaineko dokumentala; La última vuelta del camino, Pío Caro Baroja (1965, argumentua), film laburdun dokumentala; La busca, Angelino Fons (1966, argumentua); El País Vasco de Pío Baroja, Pío Caro Baroja (1967, pertsonaiaz), Televisión Españolarentzako film laburdun dokumentala; Ama Lur, Néstor Basterretxea, Fernando Larruquert (1968, aipamena), dokumentala; La sima, Pío Caro Baroja (1968, argumento), film laburra, Vidas sombrías-en egokitzapena Televisión Españolarentzako; La justicia del buen alcalde, Mario Camus (1972, argumentua) Televisión Españolarentzako; El mayorazgo de Labraz, Pío Caro Baroja (1983, argumentua), Televisión Españolarentzako lau atalburudun seriea; Baroja a través de Baroja, Pío Caro Baroja (1984, pertsonaiaz), film laburreko dokumentala.

  • Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (Las personas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia-Filmoteca Vasca, 1999.
  • Unsain, José María: El cine y los vascos, Donostia-San Sebastián, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Euskadiko Filmategia-Filmoteca Vasca, 1985.

CIS

  • Acosta Montoro, José: Cinco escritores periodistas, San Sebastián, Caja de Ahorros P. de Guipúzcoa, 1973.
  • Alarcos Llorach, Emilio: Anatomía de "La lucha por la vida", Oviedo, 1973.
  • Alberich, José: Los ingleses y otros temas de Pío Baroja, Madril; Baracelona: Alfaguara, 1966.
  • Alonso, Cecilio: Intelectuales en crisis; Pío Baroja, militante radical: 1905-1911, Alicante: Instituto de Estudios Juan Gil-Albert, 1985.
  • Aviles Arroyo, Enrique: El hampa en las novelas de Galdós y Baroja, Madrilgo Complutense Univertsitatea, Filología Fakultatea, doktore tesia, 1988 ..
  • Baeza, Fernando (dir.): Baroja y su mundo, P. Laín Entralgo-ren Hitzaurrea, Madril, Arión, 1962.
  • Baroja, Carmen:Tres Barojas: poemas, Pío Caro Barojaren hitzaurrea eta oharrak, Iruña, Pamiela, 1995.
  • Baroja, Ricardo: Gente del 98, Barcelona, Juventud, 1952.
  • Bartres, J. Raimundo: Pío Baroja y "Azorín" (enemigos de Cataluña), Barcelona, Distribuciones Catalonia, 1981.
  • Basanta, Ángel: Baroja o la novela en libertad, Madril, Anaya, 1993.
  • Basanta, Ángel: La novela de Baroja; El esperpento de Valle-Inclán, Madril, Cincel, 1989.
  • Basañez, Jesús: Unamuno y Baroja, en estudio conjunto, Bilbao, Ekin, 1991.
  • Bello Vázquez, Félix: Lenguaje y estilo en la obra de Pío Baroja, Salamanca-ko Unibertsitatea, 1988.
  • Bello Vázquez, Félix: El pensamiento social y político de Pío Baroja, Salamanca-ko Unibertsitatea, 1990.
  • Benet, Juan: Otoño en Madril, hacia 1950, Madril, Alianza Ed., 1987.
  • Benet, Juan [et.al.]: Barojiana, Madril, Taurus, 1972.
  • Bergasa, Francisco: Baroja, las mujeres y el sexo, Madril, Editora Nacional, 1973.
  • Blanco Aguinaga, Carlos: Juventud del 98, Madril, siglo XXI, 1979.
  • Campoy, Antonio Manuel: Pío Baroja / estudio y antología, Madril, Compañía Bibliográfica Española, 1963.
  • Caro Baroja, Julio: Los Baroja: (memorias familiares), Madril, Taurus, 1972.
  • Caro Baroja, Julio: Pío Baroja, Bilbao, Mensajero, 1972.
  • Caro Baroja, Julio:Itinerario sentimental: (guía de Itzea), Iruña-Pamplona, Pamiela, 1996.
  • Caro Baroja, Pío: Guía de Pío Baroja: el mundo barojiano, Madril, Caro Raggio, Cátedra, 1987.
  • Cater, William: Visión de la sociedad española en las obras de Baroja, Madril, 1956.
  • Cela, Camilo José: Cuatro figuras del 98 y otros ensayos españoles, Barcelona, Destino, 1990.
  • Ciplijanskaite, Birute: Baroja, un estilo, Madril, Insula, 1972.
  • Corcóstegui, María Jesús: Baroja y la gramática, Deustuko Unibertsitatea, 1992.
  • Corrales Egea, José: Baroja y Francia, Madril, Taurus, 1969.
  • Criado Miguel, Isabel: Personalidad de Pío Baroja: trasfondo psicológico de un mundo literario, Baracelona , Planeta, 1974.
  • Elizalde, Ignacio: Personajes y temas barojianos, Bilbao, Deustuko Unibertsitatea, 1975.
  • Fagoaga, Isidoro de: Unamuno a orillas del Bidasoa y otros ensayos, San Sebastián, Auñamendi, 1964.
  • Fernández Urbina, José: Miguel Unamuno y Baroja frente a la cultura de masas:(actitudes, juicios, reflexiones y expectativas, 1898-1939), Haizegoa, 1990.
  • Flores Arroyuelo, Francisco J.: Pío Baroja y la historia, Julio Caro Barojaren Hitzaurrea, Madril, Helios, 1972.
  • Flores Arroyuelo, Francisco J.: Pío Baroja, Madril, Informazio eta Turismorako Ministeritza, 1973.
  • Galbis, Ignacio R. M.: Baroja, el lirismo de tono menor, New York, Elises Torres Sons, 1976.
  • García de Juan, Miguel Ángel (sarrera eta bilketa): Libertad contra sumisión, (Barojak aldizkari eta egunkari falangistetan 1938an argitaratutako 9 artikuluren bilketa), 2001.
  • García Gallarín, Consuelo: Vocabulario temático y característico de Pío Baroja, Madril, Verbum, 1991.
  • García-Sanchíz, F.: Pío Baroja, Valencia, Librería Serred, 1905.
  • Gómez-Santos, Marino: Baroja y su máscara: (diálogos y confidencias), Barcelona, AHR, cop. 1956.
  • Gónzalez López, Emilio: El arte narrativo de Pío Baroja: las trilogías, New York, Las Américas, 1971.
  • Guerra de Gloss, Teresa: Pío Baroja en sus memorias, Madril, Playor, 1974.
  • Iglesias, Carmen: El pensamiento de Pío Baroja: ideas centrales, México, Antigua Librería Robredo, 1963.
  • Juan Arbo, Sebastián: Pío Baroja y su tiempo, Barcelona, Planeta, 1963.
  • Korkostegi Aranguren, María Jesús: Pío Baroja y la gramática: estudio específico del leísmo, laísmo y loísmo y la duplicación de objetos, Donostia-San Sebastián, Filosofía y Letren Fakultatea, Deustuko Unibertsitatea, 1993.
  • Lasagabaster, Jesús María (ed.): Pío Baroja: [actas de las III Jornadas Internacionales de Literatura, 11-15 de abril de 1988], San Sebastián, Filosofía y Letren Fakultatea, Deustuko Unibertsitatea, D.L., 1989.
  • Lecuona Lerchundi, Lourdes: Presencia de lo inglés en Pío Baroja, Donostia-San Sebastián, Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1993.
  • Longhurst, Carlos: Las novelas históricas de Pío Baroja, Madril, Guadarrama, 1974.
  • Maraña, Félix (ed.): Reelección de Pío Baroja, San Sebastián, Bermingham edit., 1996; (Berbadun euskaldunak, 5) Pío Barojaren heriotzaren 40. urteurrena zela eta "Koldo Mitxelena Kulturunea"-rekin elkarlanean egindako lana.
  • Martínez Palacios, Javier: Pío Baroja, 2ª ed, Madril, Taurus, 1979.
  • Moral Ruiz, Carmen del: La sociedad madrileña fin de siglo y Baroja, Carlos Blanco Aguinagaren hitzaurrea, Madril, Turner, 1974.
  • Navajas, Gonzalo: Pío Baroja, Barcelona, Teide, 1990.
  • Odriozola, Antonio: Bibliografía de Pío Baroja, Vigo, 1972.
  • Ortega y Gasset, José: Ideas sobre Pío Baroja, en "Obras completas", Madril, Alianza Editorial, Revista de Occidente, 1983.
  • Ortega y Gasset, José:Una primera vista sobre Baroja, en "Obras completas", Madril, Alianza Editorial, Revista de Occidente, 1983.
  • Pelosio, Anselmo: Radiografía seriada de Pío Baroja, Buenos Aires, Compañía Impresora Argentina, cop. 1972.
  • Pérez Ferrero, Miguel: Vida de Pío Baroja: el hombre y el novelista, Barcelona, Destino, 1960.
  • Pérez Ferrero, Miguel: Vida de Pío Baroja. Novelas y cuentos, de Pío Baroja y Nestor Luján-en hitzaurreak, Azorín y Ramón Pérez de Ayala-ren amaiera hitzak,Madril, 1972.
  • Quiñonero, Juan Pedro: Baroja, surrealismo, terror y transgresión, Madril, Taller de Ediciones Josefina Betancor, 1974.
  • Quiñonero, Juan Pedro:Una lectura de Baroja: (del folletín al surrealismo), Madril, Cuadernos para el Diálogo, 1972.
  • Rivera, Haydée: Pío Baroja y las novelas del mar, New York, Anaya Book Company, 1972.
  • Rostaing, Mirella: Uno scrittore comptemporaneo spagnolo, Pío Baroja y Nessi / tesi di laurea di Mirella Rostaing; relatore Oreste Macri, Università degli Studi, Firenze, [1953?].
  • Sagaró Faci, Matilde: La busca, Pío Baroja, Madril, Ciclo, 1991.
  • Salaverría, José María: Retratos, Madril, Enciclopedia, cop. 1926.
  • Sánchez Granjel, Luis: Baroja y otras figuras del 98, Madril, Guadarrama, 1960.
  • Sánchez Granjel, Luis: Retrato de Pío Baroja, Barcelona, Barna, cop., 1953.
  • Sánchez Granjel, Luis:El último Baroja, Salamanca, Medikuntzaren Historiaren Euskal Elkartea, 1992.
  • Sender, Ramón J.: Unamuno, Valle-Inclán, Baroja y Santayana: ensayos críticos, México, Ediciones de Andrea, 1955.
  • Tijeras, Eduardo: Pío Baroja, Madril, Epesa, 1971.
  • Uribe Echevarría, Juan: Pío Baroja: técnica, estilo, personajes, [Santiago de Chile]: Ediciones de los Anales de la Universidad de Chile, 1957.
  • Urrutia Salaverri, Luis: Pío Baroja en quête d'un nouveau roman tesia Nizako Unibetsitatea 1978, apirila.
  • Vázquez, Bigi R.: Guía para acercarse a Pío Baroja y "El árbol de la ciencia", New York, Las Américas, 1968.
  • Vega, Luis Antonio: En torno a D. Pío Baroja y su obra: discurso leído ante la Real Academia Española el día 24 de abril de 1960 en su recepción pública, por el Excmo. Sr. D. Juan Antonio de Zunzunegui y contestación del Excmo. Sr. D Gerardo Diego, Bilbao, Bizkaiko Aldundia, 1960.
  • VV.AA.: Baroja en el banquillo: antología crítica, Zaragoza, Librería General, [194-?].

MPO