Ikertzaileak

Orcolaga Legarra, Juan Miguel

Meteorologoa eta jesulagun gipuzkoarra. Hernani, 1863-10-13 - Igeldo, 1914-09-22.

Euskal Herriaren historia amateurs-ek proposatutako asmatze nabarmendun meteorologia iragarpen edo teorietan ez da adibidetan laburra, baina agian ez zuen inork lortu guztien artetik adierazgarriena -eta, zalantzarik gabe, ezagunena- zen Orkolaga jesulagunak, lortutakoa: -bere kontrakoek zihoen bezala- gehiegizko enpirismo bat erabiliz toki-eremua baino askoz haratago zihoan denboraren aurreikuspenerako sistema bat asmatu zuen.

Egurats-presioaren aldaketek dena iragartzen zutena edota aire-korronteek iragarpenaren oinarri zirena bezalako bururakizunak: eta sinesmen horiek baliogarri izatean, iragarpenaren artea ez zegoela zientzia-tresnak menderatu eta erabiltzen jakitean, ezagutza eta intuizioa uztartzean baino ondorioztatu beharra izan zen. Agian zientzialari askorentzako bere metodoa "azientifikoa" izan zitekeen, baina horretan ez da ezer txarrik, "degenerazio" horren ondorioetako bat "meteorologiaren zientzia"ren jatorria hobeto ezagutzea izan baita; meteorologo zaletuengana hurbiltzean, zalantzarik gabe, gure herrian -behatzekoak ziren zientzia guztien artean- zudu eta sustrairik handiena izan zuen zientzia hobeto ezagutu ahal izango dugu.

Hernaniarra, Orkolaga barnerakoia izateaz gain gorpuzkera ahul eta gaixotia zuen mutikoa zen, bere adineko umeenak ziren ekintza eta jokoak baino behaketen begiratze jasankor eta erregistrorako joera nabarmenagoa zuena. Gaztetan, Buenos Aires-era eraman zuten abadetzan hasteko helburuz, eta, bide batez bere osasun kaskarra zaintzeko. Ostera, hobera ez egitean, 1880an itzuli egin zen, Gasteizko seminarioan bere ikasketak jarraitzeko aukerak, gainera, erakartzen baitzuen. Behin graduatu ondoren, 1888an, presbitero ordenatu zuten, Beizamako parrokiara abade-ekonomo bezala igorriz.

Hurrengo erakargarri egin zitzaion aukera, inguruko katedralen baten kalonje plaza jabetzea izan zen. Nahiz eta 1893an Gasteizko katedralean lanpostu baterako oposaketetara aurkeztu izan zen, azkenean Zarauzko bikariotzara igorri zuten. Bertan, bete zituen bere dotrina eta parrokia-zereginak baina behatze-zientzietan ere sakontzerik izan zuen: behatoki apal bat egin zuen eta bere lagunei hainbat toki-iragarpen ere egin zizkien. Euretariko asko alderdikidea izan zen Circulo Integristako -espainiar tradizioaren aldeko alderdi politiko kontserbadorea- organoa zen La Constancia egunkarian argitaratu zituen. Agian oihartzunik handiena izan zuen iragarpena 1900eko azaroaren 15eko ekaitzaren ingurukoa izan zen, behin Aldundiari eta portuei jakinarazi ostean bizitza asko salbatzea ekarriz.

1901eko maiatzaren 6an, Orkolagak, "para anunciar las alteraciones atmosféricas y prevenir desgracias entre la gente del mar" helburu lukeen behatoki bat sortzeko laguntza eskatuz Gipuzkoako Aldundiari eskabidea aurkeztu zion. Lehendabiziko zalantzez geroztik, Jose Peña Borreguero fisika katedraduna eta Gipuzkoako Probintzia-Institutuan meteorologia-tokiaren arduradun zenak, besteak beste, eratutako batzorde bat sortu zen, behingoan zientzia ikuspegitik Orkolagaren akademia-prestaketa eta bere iragarpenak fidagarriak liratekeenari buruzko eztabaida ugari batzuetan jardunaz. Gainera, beste eragozpen bat zegoen: Bizkaiko Aldundiko arduradunek Matxitxako lurmuturrean eraiki nahi zuten, horren aurrean Zarauzko Bikarioak bere ezetza adieraziz; hori gutxi balitz, ahaldun batzuk titulatutako zientzialari baten alde ekin zioten. Hainbesteko administrazio-eragozpenen artean, urteroko 5000 pezetako aurrekontua zuen (1905ean) Igeldoko Meteorologia Behatokia eraiki egin ahal izan zen, tartean ziren Aldundi bien artean erdibana ordaindua izanez.

1906ko maiatzaren 19an Gipuzkoako Aldundiko Sustapen-Batzordeari aurkeztutako txosten baten Orkolagan jakintza-maila handiz, bere promoziotik salbuetsita ez zegoena, berak egindako neurgailuen azalpena eman zuen, eta baita nola ziren bizi izatea egokitu zitzaizkion larrialdi ekonomikoak eragindako heziketa autodidakta baten emaitza. Merezi du neurgailuon izen eta betekizunak aipatzea:

Anemo-zinemografoa, haizearen abiadura neurtzeko balio duen gailua; anemokopografoa, orduko haizearen norabidea adierazten duen gailua; euri-neurgailugrafoa, eroritako euriarentzako; euri-neurgailua, eroritako uraren zenbatekoa eta haizearen norabidea zehazten dituena; higrometrografo bi hezetasun erlatiboarentzako (batek heliografo bezala jardunaz, eguzki eta gerizarentzako, eta beste bat beti gerizan egonaz); eta, azkenez, anemoskopo bat, 12 edo 24 ordutan zehar dauden haizealdien balorea adierazten duena. Horri guztiari, Alfontso XIII erregearen (Donostian zituen bere udaldiko joan-etorrietan aholkua ematen baitzion) oparia zuen Richard ereduko barografoa gehitu behar zitzaion; Richard zinemo-zinemografo bat; Aldundiak emandako barometro bat; gehienezko eta gutxienezko tenperaturadun termometro batzuk; lenteak; eta beste neurgailu batzuk ere.

Behatokiaren oraindik urria zen tresneria teknikoaren instalazioaren ondorengo urteetan, Orkolagak meteorologia-iragarpen eta behaketarekiko eten gabeko jarduna hasi zuen, lehendabizi Aldundiak horretarako ezarritako etxean eta 1905etik aurrera Mendizorrotzen (Igeldon baita), batzuetan bere Pedro anaiaren laguntza izanez, hilero (1903tik 1904ra, guztira 11 ale) Boletín Meteorológico apal bat argitaratzen zuten, tokiko prentsara eta frantziar hego-ekialdekora ere ea egunero iragarpenak igorri eta batzorde eta hitzaldietan etengabe parte hartuz. Urte horietan bere atentzioa gai errepikari jakin batzuetan jarri zuen: geruzaren goreneko korronteak, zikloien zurrunbiloa, lainoen mota eta itxurak (nefologia, Orkolagaren iritziz zientzialariek "artzain-enpirikotasuna" izatearren albora egindako jakite-esparrua). Horiek guztiak, iragarkizunerako, bakoitzak bereak zituen metodoekin, Kantauri itsasora euriteen etorrerak iragartzeko ezinbestekoak ziren. Jakin-nahi horiek biltzen dituzten lanen artean, hauek dira: Vórtices ciclónicos. Sus trayectorias en Europa y en el Atlántico considerada con relación a los temporales del Cantábrico (1902) y Consideraciones acerca de la meteorología dinámica con algunas bases para la previsión del tiempo (1906).

Gaiok aztertzerakoan, gizarte mailakoaz gain humanitario garbia zuen eraginduna, Orkolaga aire-korronteen eta geruzaren presioaren ezagutza erabat zehatzean oinarritutako "intuizio-zientifikoa" zeritzan (Orkolagaren iragarkiak aintzat hartuz askok matematikoa baino intuizio eta herri-jakintzazkoa gehiago zela adierazi zuten) metodo barometrikoaren garapenean lagungarri izan zen. Enpirismo intuizio-muturreko honi "Sistema barométrico operado por el meteorólogo local e independiente" deitu zion.

Beste testu bat, hau ere geruzaren dinamikari buruzkoa eta Orkolagak meteorologia-zientzia nolatan ulertzera iritsi zenaren ispilu dugun bere Leyes de la circulación atmosférica en el Cantábrico, Boletín de la Sociedad Oceanográfica de Guipúzcoan argitaratutako (eguraldiaren aipamena eginez egun oro lankide izanik) izenburua zuen artikulua izan zen. Artikulu horretan eguraldia iragartzeko zientzia araurik gabeko metodo berezi baina eraginkor baten azalpena egiten du, neurgailu bakar bezala darabilen barometroaren esperientzian oinarrituta:

"La lectura vertical de los fenómenos atmosféricos verificada por medio de globos cautivos, nada o muy pocos servicios presta a la meteorología dinámica. La temperatura, la presión atmosférica, la humedad, etc., tal como son apreciadas por ese medio, son una distracción "científica", pero "distracción". El secreto está en conocer las corrientes atmosféricas a diferentes y conocidas alturas, y la tendencia de éstas, y en conocer todo esto sin necesidad de aparatos. Además de esto, se puede conocer hasta la temperatura de ciertas regiones, sin aparato ninguno. Todo el secreto, por fin, está en hacer esas observaciones con suma prontitud y todas las veces que sean necesarias; en combinar los resultados con la presión barométrica considerada en su altura..., y en la comparación de los movimientos barométricos entre sí."

Bere gogoz bestera, zientzia-oharkabetasun honek meteorologia dinamikoan aurrerapen esanguratsuak lortuko zituen, eta, berezitasunez, aerologian (edo zunda-puxika bitartezko eguratsaren goi mailako geruzen ikerketa). Are gehiago, bere hitzek gutxienez gauza bi nabarmentzen dituzte: mende hasieran meteorologia dinamikoaren egoeraz zuen ezjakintasuna; eta teknologiarekiko bere konfiantzarik eza, bestalde, zeharka, eguratsaren izaera argitzen lagungarri izango zena.