Arkitektoak

Sobrini Marín, Carlos

1925eko maiatzaren 9an Donezteben jaiotako arkitektoa nafarra.

Madrileko Arkitekturako Goi-eskolan titulua eskuratu ostean, 1952. urtean Ikasketa Amaierako Sari Nazionala eskuratu zuen eta 1959. urtean Arkitektura Sari Nazionala. Proiektuetan katedraduna izaki, irakasle modura aritu da Madril, Sevilla eta Iruñeko Arkitektura Eskoletan, eta Ikasketa Amaierako Proiektuko Epaimahaiko Presidente izan zen Nafarroako Unibertsitatean.

Berak egina da unibertsitate horretako Campuseko Zientzia, Medikuntza eta Farmaziako eraikina (1967), eta baita Arkitektura Eskola ere (1975), Adreiluaren Arkitekturako Sari Nazionala eman ziona 1980an.

San Gregorio el Magno Ordena Pontifikaleko Komendadorearen titulua jaso zuen.