Matematikariak

Balzola, Policarpo de

Asmatzailea eta matematikari irundarra. Irun, 1813-01-26 - Irun, 1879-02-01.

Policarpo de Balzola XIX. mendeko euskal asmatzaile bikainenetariko bat izan zen, baina aldi berean, garaiko zientzia-eliteak gutxien aitortu izandakoa ere. Izatez, zientziaren historiari buruzko ikerketa edota liburuetan ea ez da bere aipamen modurik egiten.

Orain interesatzen zaiguna bere asmakizun batzuek garatu izan zitueneko modu eta ahazte horren zioak dira hain zuzen ere; indarrean zegoen era akademikoarekin -matematika praktiko eta akademikoaren arteko elkargune- nolabait talka egin zuen matematikak ulertzeko tankera bat nabarmen adierazten digulako.

Ikasketarako gaituta zegoen arren (berezitasunez, matematiketarako) bere ikasketa aroa lehen mailako eskolatzearekin amaitu zen, bere jaioterrian, bertan oinarrizko aritmetika eta geometria ezagutzak ikasiaz. Umezurtz eta baliabide urriz, lan egin beharra izan zuen eta, bere lehen diru-sarrerez, agian hiribilduaren muga-gotorlekuak konpontzera etorritako ingeniari militar batek emandako ikasgai batzuk ordaindu ahal izan zituen. Antza, berarekin, militar horiek hainbeste menderatzen zuten geometria, marrazki eta trigonometria apur bat ikasi zituen eta ezagutzokin Eskribau (1837. inguruan) eta Lur-neurtzaile Aditu (1847tik 1850era) tituluak lortu izan zituen.

Lur-neurketa profesionalizatu egin zeneko garai baten, lur-neurtzailearen ikasketek matematika heziketa sendoa izan beharra zeukaten une hartan, zegokien gazteek oro har Madrileko eta Valentziako Nobleen seminarioetara edota horrelakorik ezean Bergarakora (1849an sortutako Matematiketarako Eskola Berezira) joaten ziren garaian -Zientzia Fakultateak ez ziren 1857. urtera arte sortu-, Balzolari dagokion kasua nahikoa berezia dugu. Bere ikasketei jarraipena emateko baliabiderik gabe -bai Madrilen bai atzerrian- Policarpo gazteak Irungo Udaletxeko Udal-Idazkari lana bereganatu besterik ez zuen izan, bere heziketa autodidaktari esker Aditu Agronomoarengatik ordeztuz.

Bertan izan zen, lurzoruen salerosketetarako neurketak egiten zituen bitartean, Balzolak bere asmatzaile sena garatu zuen tokia. 1847 inguruan, bere lau asmakizunetatik lehena eraikiko du: teklatu aritmetikoa, -Pascalek 1643an fabrikatutako tankera berekoa- lau aritmetika eragiketara arte egiteko gai zena. Agian, Erresuman egindako lehena izango zen eta, zalantzarik gabe Leonardo Torres Quevedoren kalkuluak egiteko makinen aurrendari. Hala ere, asmakizuna erregeei erakutsia izan zen eta, euron eskariz, Arteen Kontserbatorioak eta Zientzia-Ademiak egindako txosten bi jasan zituen; erakundeok bere originaltasuna goretsi zuten, baina bete ezergatik baino arrazoi subjektiboengatik gehiago, prototipoaren baliagarritasuna baztertu egin zuten. Eta Balzola -Madriletik ikusita- zientzia tradiziorik gabeko kanpoaldeko hirigune baten bizi zen, eta gainera ez zegoen hiriburuko matematikoekin ondo erlazionatuta (horrek ez zuen, hala ere, erregeek Isabel la Catolica enkomienda ematea eragotzi).

Eragozpenik gabe ez baina, Irungo udal-bulego haietan zegoenak goragoko instantzien arreta erakartzea lortu zuen. Bidasoatar toki hartan, hain zuzen ere, 1847an komertzializatutako (baina ez horregatik aipagarriena) bere asmakizun bakarra iritsi zen: edozein urtetako datak jakin ahal izateko taula batzuen, Calendario perpetuo mecánico izenekoa, gauzatzea. Ea berehala, Balzolak ale bat -aparatuak maleta txiki baten tamaina eta itxura zuen- Gipuzkoako Aldundira igorri zuen, asmatzailearentzako ondorio onuratsuak izango zituen irabazitako konfiantzagatiko adierazgarri bezala ulertu beharra dagoen hamabost urtetarako salmenta-eskubidea eskuratuz.

1849. urtean, Gipuzkoako Aldundiak -Espainian sistema metrikoa ezartzearen betebeharraz legeek esandakoa betez-, antzinako pisu eta neurrien sistema nagusi korapilatsu eta ugaria ordeztera zetorren sistema metrikoa ezartzeko unitate-aldaketa sustatzearen aldeko erabakia hartu zuen. Aldundiak 1849ko uztailaren 19ko legeak ezarriaren arabera, eskola guztietan sistema hori irakatsi eta administrazio publikoetan derrigorrezko egiteko konpromisoa hartu zuenean, Balzola funtsezko pertsona izatera bihurtu zen.

Bokaziozko asmatzailea, gehien maite zuen erakundeak neurri-baliokidetasunaren taula batzuk egitea agindu ziola ikusi zuen. Bere jeinu eta matematika heziketak bakarrik ez eze garai hartan zeukan ospe ikaragarriak ere benetan laguntza asko eskaini zien, jarraian Aldundiak unitate-metrikoen erabilera hedatzeko liburu bat argitaratzea (liburua, hala ere, 1853an argitaratu zen eta bi aldetan banatuta zegoen; esanguratsua da Aldundiak udalei eta baita maisuei ere, pulgada-kana bat eta zatikatutako metro bat zekartzan bitan tolesten zen egurrean egindako metroaz batera) agindu zion unean.

Tablas izenekoaren aurretik zetorren Aritmetika deritzon zatiak hamarreko kalkuluaren eta sistema metrikoaren azalpenen muina azaltzen du. Zoritxarrez egilearentzako, liburua ez zen 1856an Gobernuak irakaskuntza ofizialerako (Juan Navarrok Balzolaren lana zerrenda horretan azaltzen diren euskal matematikari biren lanarekin erkatu du: Juan Cortázar-en Tratado de Aritmética eta Antonio Irivertegui-ren Aritmética decimal izenekoekin erkatu ditu biak kalitate urriagokoak izanik). onartutako testuen artean sartu izan. Berriz ere, antza denez, zientzia-mailakoak izan ez ziren -Madrilekin harremanik ezak, heziketa autodidakta, udal-lana, bizilekua- beste edozein gogoeta bere aurka izan ziren .

Hala ere, Balzolaren las Tablas de correspondencia-rena askoz aldekoagoa izan zen. Gipuzkoan erabilitako unitate ezberdinen zazpi sistemak aipatzeaz gain, udalerriak eta bakoitzean erabiltzen ziren unitateak aipatzen zituen, antzinako sistemen baliokidetzak hamarrekoari zegozkionekin eta atzerriko garrantzitsuenekin ere batera azalduz; honek guztiak -eta egun ere- bere Tablas izenekoek Gipuzkoako antzinako metrologia ulertzeko abiapuntu hobezina izatea erakarri zuen.

Bere azken egunera arte, Balzolak Euskal Herrian hamarreko sistemaren sarrerara bideratutako ekarpenekin jarraitu zuen, sistema berriaren araberako tresnen erabilerarako arauak argitaratuz. Aitorpen akademikoak behintzat ez zion lagun egin. Egia da kalkulu diferentziala eta integrala edo geometria euklideoen garapena bezalako jakite-esparruak ea ezezagunak zituela, baina bere eremua matematika praktikoa, kalkulua eta bere ezarpena izan ziren. Denborak, izatez, bere hainbat alditako jeinu zorrotzari -kalkulatzeko makina, egutegia, taulak eta bihurketak- aritmetika eta geometria ezagutza sendoak gehitu zizkiola erakutsi digula ematen du.

  • Teclado aritmético presentado por D. Policarpo de Balzola (Donostia, 1850);
  • Aritmética con la explicación del Sistema métrico escrita por encargo de la Diputación de la M. N. y M. L. provincia de Guipúzcoa por Policarpo de Balzola (Donostia, 1853);
  • Tablas de correspondencia de todas las pesas y medidas de Guipúzcoa y las principales del estrangero con las del sistema métrico (Donostia, 1853, 1917. urtean berrargitaratua).
  • Juan Navarro Loidi, 'Don Policarpo de Balzola y las matemáticas', Bidasoako Ikaskuntzen Aldizkaria, 2001, 21:101-133;
  • Ignacio M. Carrión Arregui, 'Los antiguos pesos y medidas guipuzcoanos', Vasconia: Cuadernos de Historia-Geografía, 1996, 24:59-79;
  • Elías Amézaga, Autores vascos (Algorta: Hilargi, 1987), II, 162;
  • Serapio Múgica, 'Euskaros ilustres D. Policarpio de Balzola', Euskal Erria, 1899, 41:17-24, 37-42;
  • 'Polikarpo Balzola Jauna', Euskal Erria, 1913, 68:97-98.