Konposatzaileak

Serrano Ruiz, Emilio

850eko martxoaren 13an Gasteizen jaiotako konpositore arabarra. Madrilen hil zen 1939ko apirilaren 10ean.

Musika ikasketak zortzi urterekin hasi zituen Madrileko Kontserbatorioan. Aranguren, Zabalza, Eslava eta Arrietaren ikasle begikoena izan zen eta pianoa eta harmoniako lehen sariak irabazi zituen. 1870eko konposizio lehiaketako lehen saria eskuratu zuen eta hori ikusirik Mariano Capdepon libretistak (garai hartan Estatu Nagusiko kapitaina zena), Mitrídates operaren libreto bati musika jartzeko eskatu zion, nahiz eta, jakin Mozartek Pontoko erregearen ekintzak opera batean goraipatu zituela eta atzerrian gai horren inguruan hamabost opera baino gehiago zeudela jakin.

Konpositore bezala zarzuelak idazten hasi zen eta El Juicio de Friné delakoak arrakasta eman zion. Baina bere benetazko opera, ganbera eta sinfoniko obren autore karrera Mitrídates lanarekin hasi zuen. 1882ko urtarrilaren 14 arte itxaron behar izan zuten Serrano eta Capdeponek obra hau Errege Antzokian eman zezaten. Garai hartan ain ezaguna zen Josefina de Reszke sopranoak abestu zuen beste abeslari batzuekin batera, musikoak esan zuenez "estaban a salario, eran artistas que cantaban donde podían"; Celestini izeneko tenorea zulora erori zen bakarlarientzako pieza bukaera batean "si" bemola eman nahi izan zuenean, kibo batekin bukatuz. Serranok idatzi zuenez izugarritazko arrakasta eduki zuen horrek. Goulak zuzenduriko (La maja de rumbo obra idatziko zuen egilea) eta Isabel infantari eskeiniriko entzunaldi batetara joan zen. Bost errepresentazio egin zituen.

Erroman ikasketak sakontzeko beka bat jaso zuen eta han zegoela bere bigarren opera izango zena idatzi zuen, Doña Juana la Loca. Liburua Tamayo eta Bausen "Locura de amor" lanean dago oinarritua eta italieraz Ernesto Palermi abeslari ohiak idatzi zuen. Garai hartan Serrano Wagner, Tannhüuser eta Lohengrin bezalako autoreen obrekin hunkituta zegoen, berak idatzi zuenez "y a ellas acudí buscando la originalidad externa, ya que no el espíritu ideológico, pues siempre me han seducido los giros propios de la música hispánica". Doña Juanaren eszena batzuk, Burgosko Plaza Nagusian gertatzen direnak, herri-abesti batzuetan oinarrituak daude "gaztelako dantzagarria", "Asturiasko dantzagarria", "euskal dantzagarria" bezalakoetan. Lehenengo emanaldia Errege Antzokian izan zen 1890eko martxoaren 2an, gero beste lau emanaldi etorriko ziren. Piano eta kanturako partitura Milanen argitaratu zen eskeintza honekin: "All'Augusta Memoria del Re di Spagna Alfonso XII".

Urtebete geroago, 1891ko otsailaren 17an, ikusle eta kritikariei aurrekoaren eszenatoki berean beste opera bat eskeini zien; Irene de Otranto, bere hirugarren opera. Argumentua Jose Echegarayren La peste de Otranto draman dago oinarritua. Bere laugarren operarako iburua idaztea erabaki zuenean, Manuel Jose Quintanaren. Vidas de españoles ilustres liburua irakurri zuen, Gonzalo de Cordobaren bizitza, El Gran Capitan, hautatuz. Gero aitortu zuenez, "Quintana me proporcionó temas para el asunto y el Romancero motivos de inspiración lírica". Gonzalo de Cordoba, Oriente plazako koliseoan entzungai egon zen lehen aldiz 1898ko abenduaren 6an. Serranok arrakasta izan zuen; zortzi aldiz jarraian abestu zen bere opera eta konpainia berak, autorearen zuzendaritzapean, Bilbon aurketu zuen oso harrera ona edukiaz. 1910ean, Gasteizko maisua, Buenos Airesera joan zen Goula, Pedrell eta Breton maisuekin,, musika dramatikari buruzko ihardunaldi eta kontzertu batzuen kanpaina betetzeko asmoz. Bidai hartan, 1910eko irailaren 24ean, Carlos Fernández Shawren gaia zeraman La maja de rumbo musika komedia estreinatu zuen.

Serranok, besteak beste, honako opera orriak konposatu zituen: Sinfonía en "Mi" bemol; Concierto en "Sol" piano eta orkestrarako; Una copla de jota herri-ikasketa instrumentala; La primera salida de don Quijote, Los molinos de viento eta. Elegía a la memoria del marino Fernando Villamil poema sinfonikoak (lehenengoa audizioa Madrilgo Orkestra Filarmonikoaren eskutik 1915eko abenduaren 15ean); Canciones de hogar, kantu eta orkestrarako, Ardavinen testuarekin eta Cuarteto en "Re" arkuzko instrumentuentzat, 1909an Laukote Frantsesak jo zuena. Francisco Alonsoren lankidetzarekin La Bejarana zarzuelaren egilea da.

Emilio Serranok Madrileko Kontserbatorioko konposizio katedraduna izan da (Arrieta ordezkatu zuen) eta bere ikaslean izan ziren Ricardo Villa, Emilio Vega, Conrado del Campo, Julio Gomez, Garcia de la Parra, Maria Rodrigo, Francisco Alonso, Cayo Vela eta Francisco Cales bezalako maisuak. 1901eko azaroaren 3an San Fernando Arte Ederretako Errege Akademian sartu zen; bere hitzaldia "Estado actual de la música en el teatro"-ri buruz egin zuen. Isabel Katolikoaren Errege Ordenako Komendadorea zen, Carlos III.a Ordenako zalduna, Frantziako Akademiako Ofiziala eta Italiako Koroako komendadorea.

AS

Espainiako musikan, konpositore arloak baino gehiago bere pedagogia jarduerak izan du eragina; arlo honetan Wagner eta musika garaikideko korronte berrien miresle bezala azaldu zen. Hala eman dute aditzera Serranoren ikasle izan ziren Conrado del Campo edo Julio Gomez bezalakoek. Gasteizen bizi zen Mariano San Miguel musiko gipuzkoarraren irakalea ere izan zen.

MSA

  • SALABERRI, Sabin et al.: La Música en Álava. Caja Vital Kutxa Fundazioa, Gasteiz, 1997.
  • CASARES RODICIO, Emilio (zuz.): Diccionario de la Música Española e Hispanoamericana. Egile eta Editoreen Elkartea, Madril, 2000

MSA