Udalak

Osakar

Lugar del municipio de Juslapeña, partido judicial de Pamplona, Navarra.

Está enclavado a los 1º 57' 20" y 42º 54' 49", hacia el noroeste del término y de la capital del mismo, Marcalain, al pie del monte San Bartolomé (923 m.), ambas orillas de un pequeño afluente del río Juslapeña.



Ver mapa más grande

En 1800 57 personas habitaban en 7 casas útiles; 1960: 39 h.; 1970: 23; 1981: 24; 1986: 23.

AAA

Castellano y euskera. En el primer tercio del siglo XIX Añibarro la incluye, a efectos de predicación, en una lista de localidades cerradamente vascoparlantes (Varios: "Diccionario Geográfico-Histórico de la Lengua Vasca", Auñam., 1960, t. I, pp. 44-60). En 1869, L. L. Bonaparte clasificó a su euskera en el dialecto alto-navarro meridional y, dentro del mismo, en el subdialecto ultrapamplonés y variedad de Gulina. En 1970 el número de vascófonos se reducía a 3 personas (Pedro de Yrizar: "Los Dialectos y Variedades de la lengua vasca", sep. "Boletín de la Real Sociedad Vascongada de Amigos del País", 1973, p. 53).

AAA

Lugar del valle de Juslapeña, del 5.º partido de la merindad de Pamplona en el reino de Navarra.

AAA

Elizaren ondoan garai bateko parrokia-etxea dago, gaur egun etxebizitza arrunta bezala erabiltzeko egokitua eta burdin langa batekin itxia. Luzitu gabeko murruak ditu, hiru solairu eta bao zuzenak. Herriaren sarreran bi etxe atxikiak daude "L" formako disposizioan, kalearen ibilbideari egokitzeko. Bi solairu eta ganbara dute, eta murruak luzituak doaz, harlanduzko kateekin hormataletako izkinetan eta baoetan. Bietako nabarmenenak, "Petxirena" izenekoak, hari molduratuko hamahiru dobela dituen erdi puntuko arkua du, harlanduz eginiko hormatal triangeluar batean irekia. Gainontzeko baoak zuzenak dira, eta solairu noblean harrizko karel molduratuak daramatza, bertan Caro Barojak aipatutako giza aurpegi sinpleak eta deabru-aurpegi eskematiko eta herrikoiak landuta daudelarik.

Geroxeago eraldatu gabeko etxetzar tradizional bat ikus daiteke, errepidearen ondoan. Inguruko lurrari egokitutako oinplanoa du, errektangeluarra eta hiru solairurekin, gehi ganbara eta hegal luzeko bi isurialdeko teilatuarekin. Murruak harlankaitzaz egina doaz, harlanduzko kateekin ohiko tokietan, eta garai bateko luzituaren aztarnak nabaritu daitezke. Bao gutxi eta txikiak ditu. Beheko solairuan erdi puntuko arkua dago, harlanduz eginiko hormatal triangeluarrean irekia. Solairu noblean leiho bat dago erdian, gehi ate jaso bat, gaur egun nekazal funtzioetarako erabiltzeko handitutako leiho zahar bat. Gainean tamaina ezberdineko hiru leiho zuzen daude, eta ganbaran argizulo bat. Parean eraikin tradizional bat ikus daiteke, "Loperena" izenekoa. Oinplano karratua du, hiru solairurekin eta lau isurialdeko hegal bikoitzeko teilatu bat. Murruek garai bateko luzitua galdu dute, harlankaitza itunduaz eginiko hormak agerian utziz, harlanduzko kateekin. Beheko solairuan sarrera dago, erdi puntuko arku batekin, eta tamaina txikiko bi leiho. Solairu noblean karel molduratuak dituzten hiru leiho zuzen daude, eta ganbaran hiru argizulo. Aipatutako sarreran ikus daiteke, giltzarrian landuta, IHS Jesusen anagrama, gehi 1655. urteko data. Eraikin honen aurrean oso eraldatua dagoen iturri zahar bat ere ikus daiteke, eta bertan erliebe batzuk, hala nola zirkulu batean inskribatutako gurutze bat, bigarren gurutze batekin gainean, eta giza aurpegi bat, oso eskematikoa eta estilo herrikoian egina, fruitu ezberdinen artean.

Kalea norabidez aldatzen den puntuan oso etxe dotore bat dago, nahiko eraldatua. Erreformetan adreiluzko hormatal batzuk txertatu dituzte, baita bi solairuzko galeria bat, zurezko egitura ikusgarriarekin eta akristalatua. Honen atzean, zapore tradizionaleko etxe bat dago. Murruak luzituak doaz, harlanduzko kateekin hormoinean, baoetan eta hormataletako izkinetan. Atea erdi puntukoa da, eta gainontzeko baoak zuzenak, solairu nagusian dauden lau balkoi modernoak barne. Bi isurialdeko teilatuarekin estalita doa. Gertu XVIII. mendeko etxetzar dotore bat ikus daiteke. Oinplano errektangeluar garatua du, eta aurrealdea alde luze batean dago. Garai bateko luzitua kendu dute, harlankaitza itunduaz eginiko hormak agerian utziz, ongi eskuairatutako harlanduekin ohiko tokietan. Hiru solairu ditu, perimetro-hormetan txertatutako inposta lau batzuekin bereizirik. Atea, berriro ere, erdi puntuko arku sinplea da, eta leihoak zuzenak, harrizko karel molduratuekin solairu noblean.

  • Baselizak

Pérez Ollo jaunak San Antonioren baseliza aipatu zuen, beste batzuetan Gurutze Santua izenarekin aipatzen den arren. Gaur egun toponimoa besterik ez da geratu. Autore berak aipatzen du "batere hagiografikoa ez den" agerpen bati buruzko ipuin bat.

  • San Kristobalen Parrokia

Nafarroako landako tenpluetan maiz agertzen den bezala, honako eliza hau 1200. urte inguruan eraiki zen, estilo gotiko goiztiarrean, garai hartako aztarna nabarmenak gelditu direlarik. Geroago, XVIII. mendean hain zuzen ere, eraldaketa handiak burutu zituzten, batez ere fabrikaren estalki-sisteman. Oinplanoa sinplea du, jatorrizko diseinua oso gutxi aldatu dutelako. Luzera berdineko lau tarteune dituen habearte bakarrekoa da, azken tarteuneak burualde zuzena bezala funtzionatzen duelarik. Sarrera Epistolaren aldeko murruan ireki zuten, bigarren tarteunean, eta aterpe batekin babestua doa. Sakristiari dagokionez, burualdearen Ebanjelioaren aldeko murruan atxikia doa, eta oinplano karratuko gela modernoa da.

Murruak formatu irregularreko harlanduez egina daude, eta bi leiho dituzte, barruko argiztapena bermatzeko, oinetako murruan eta burualdean. Lehenengoa bao moderno eta zuzena da, bigarrena erdi puntuko arku erromaniko batekin doan bitartean. Abozinatua da, baketonekin, eta euri-babes moduko moldura bat du kanpotik. Arkiboltak zutabetxoen gainean doaz, landare-dekorazioa eta giza buru txikiren bat daramaten kapitelekin. Habeartearen oinetan, azkenik, zurezko koru jaso moderno bat dago.

Habeartea tradizio barrokoko lunetazko gangekin estalita dago, eta burualdean garai bereko lunetak ere dituzten tertzeletezko ganga ikus daiteke. Giltzarrian lore handi barroko bat dago. Tarteuneak erdi puntuko arku fajoiekin antolatuak doaz, eta bultzadak perimetro-hormetara transmititzen dira, txertatutako mentsula batzuen bitartez.

Kanpoaldean, dorrea da aipatu behar dugun lehenengo osagaia. Habeartearen lehen tarteunearen gainean doa, Nafarroako garai honetako landako tenplu mota honetan normala den bezala. Fustea motza eta trinkoa da, eta goialdean kanpaiak kokatzeko bi arku beheratu ditu. Lehen aipatu bezala, sarrera aterpe itxi batekin babestua doa, erdi puntuko arku molduratu batekin soilik irekia, gehi sinpleago eta txikiagoa den beste batekin albo batean. Elizaren atea fabrikaren eraiketaren garaikidea da, arku zorrotz abozinatu batekin, eta baketonak dituzten dekoraziorik gabeko profil bereko lau arkiboltekin. Lehenengo giltzarrian krismoi hirukoiztar bat dago, eta tinpanoa apaingarririk gabekoa da, arku beheratu baten forma eman zitzaiolarik. Arkiboltak zutabetxoen gainean doaz, bolekin apaindutako harroinekin, fuste luze lauak, landare-dekorazioarekin doazen kapitel indibidualizatuekin, eta sare-itxurako motibo geometrikoekin apaindutako zimazioekin.

Elizaren barnealdean, presbiterioan erretaula nagusia barrokoa da, San Kristobali dedikatua, eta ziur aski XVIII. mendeko eraldaketekin batera eraikia. Bere arkitekturari dagokionez, bankua du, hiru kaleko atal bakarra, gehi frontoi hautsi kiribildua daraman atikoarekin. Zutabe eta pilastrak ditu, baita XVII. mendeko berrerabilitako sagrario bat ere. Irudigintzari dagokionez, atalean San Pedro, San Kristobal titularra, San Antonio txiki bat eta Santa Barbara daude, mukulu biribilekoak eta barrokoak guztiak. Atikoan Kalbarioa dago, garai berekoa. Erretaula honetatik gertu bi nitxo ikus daitezke, San Joseren eskultura moderno batekin eta Ama Birjina eta Haurraren irudi gotiko batekin. Clara Fernández-Ladredaren ustez XV. mendekoa da, eta Mariaren irudia Orreagako Ama Birjinaren ereduaren eratorria da, eta Olatz-Zubitzakoen taldekoa izango litzateke, Arraitza, Besolla, Gaintza, Eneritz, Egulbati eta Unxeko Ama Birjinekin batera.

Ebanjelioaren aldeko murruan Gurutziltzatu gotiko bat dago. Tamaina normala baino txikiagoa du (140 x 125), eta XV. mendekoa dirudi. Korupean erdi-aroko bataio-ponte bat ikus daiteke, elizaren fabrikaren garaikidea. Fuste motz trinkoa du, molduratua, gehi katilu semiesferikoa, erdi puntuko arkutxoez osatutako zerrenda batekin apaindua. Sakristian, azkenik, hornidura liturgikoko pieza batzuk daude, baita XVI. mendeko Gurutziltzatu bat eta mende bereko tiradera-altzari bat ere.

  • CARO BAROJA, J.: La casa en Navarra, Pamplona, II. tomoa, N.A.K. 1982, 418 orr.
  • FERNÁNDEZ-LADREDA, Clara: Imaginería medieval mariana, Iruñea, Nafarroako Gobernua, 1988, 247-256 orr.
  • GARCÍA GAÍNZA, M.C. (et. alt.): Catálogo Monumental de Navarra, V** tomoa, Merindad de Pamplona, Imoz-Zugarramurdi, Iruñea, Nafarroako Gobernua, Iruñeko Artzapezpikutegia, Nafarroako Unibertsitatea, 1996, 157-160 orr.
  • PÉREZ OLLO, Fernando: Ermitas de Navarra, Iruñea, N.A.K, 1983, 192 orr.
  • LACARRA DUCAY, Mª Carmen (et. alt.): Navarra, guía y mapa, Lizarra, N.A.K. 1983, 134 orr.

JAS 2009

Ingurutxo de Osácar. Danza tradicional de Osácar, de carácter social y mixto, continuación de la "Pañuelo Dantza". Coreografía compuesta por ocho compases bailados en tomo a la plaza donde se desarrolla la danza y ocho compases "in situ", alternativamente. Ref. Arrarás Soto, F.: Danzas e indumentaria de Navarra. Merindad de Pamplona, I. Pamplona, 1987.

AAA

Celebra fiestas el 14 de setiembre, Santa Cruz.

AAA