Udalak

Ollakarizketa

Concejo del municipio de Juslapeña, partido judicial de Pamplona, Navarra.

Se encuentra a los 1º 59' 28" y 22º 53' 05", hacia el siglo del término y de la capital del mismo, bajo el monte Sollaondi (852 m.), a 501 m. de altura aproximadamente, en la orilla derecha del río Juslapeña.



Ver mapa más grande

1960: 50 h. En 1800, 35 habitantes habitan en 2 casas útiles; 1970: 73; 1981: 70; 1986: 69.

AAA

Castellano y euskera. A este último L. L. Bonaparte lo clasificó, en 1863, en el dialecto alto-navarro meridional y, dentro del mismo, en el subdialecto Ultrapamplonés y variedad de Gulina. En el primer tercio del siglo XIX Añibarro la incluye, a efectos de predicación, en una lista de localidades cerradamente vascoparlantes (Varios: "Diccionario Geográfico-Histórico de la Lengua Vasca", Auñamendi, 1960, t. I, pp. 44-60). En 1970 quedaban 2 vascófonos [Pedro de Yrizar: "Los Dialectos y Variedades de la lengua vasca", sep. "Boletín de la Real Sociedad Vascongada de Amigos del País", 1973, p. 53].

AAA

Tuvo un palacio de Cabo de Armería; desaparecido, existía en 1637. Las pechas de Ollakarizketa fueron dadas por el Príncipe de Viana, en 1449, a su tesorero Juan de Monreal en cambio de una casa en Pamplona.

Lugar del valle de Juslapeña, del 5.º partido de la merindad de Pamplona. Reino de Navarra.

AAA

Herria bi hirigunetan nabarmenki banatua dago. Bietako batek, muino batean eta elizaren inguruan, eraikin zaharrenak eta interesgarrienak ditu. Besteak, toki baxuagoan, errepidearen ibilbidea jarraitzen du, eta parrokia berriaren ondoan dago. Arestian, gainera, urbanizazio berri bat eraiki dute zonalde honetan, inguru honen jatorrizko itxura asko aldatuz. Gaur egun, bestalde, ez dira gelditzen Nafarroako Erresumako Armeria Liburuan aipatzen den Ollakarizketako "Cabo de armería" jauregi zaharra kokatzeko edota identifikatzeko osagairik. Bere armarria Erbitiko jauregiko armen eratorria zen, eta aipatutako zerrendan 593. zenbakiarekin dator, honako deskribapenarekin: "de oro, cuatro lobos de sable en pal, y un aspa de gules en jefe".

Garai bateko parrokia-etxe zaharrak zonalde honetako arkitektura tradizionalaren ezaugarriak ditu, eta XIX. mendean altxatutako eraikina da, inskripzio batek adierazten duenaren arabera: ESTA CASA SE FABRICÓ/ SIENDO ABAD DON JUAN/ IHS LARRAYOZ AÑO 1806. Elizaren gertu oraindik, Nafarroako iparraldeko arkitekturaren ereduak jarraitzen dituen etxetzar handi bat dago. Oinplano lauangeluarra du, aurrealdearekin alde luze batean, eta bi isurialdeko teilatu handi batekin estalia. Murruak luzituak doaz, harlanduzko kateekin hormataletako izkinetan eta baoetan, eta hiru solairu gehi atikoa du. Jatorrizko baoak zuzenak eta tamaina txikikoak dira, atea izan ezik, erdi puntuko arku bat delako. Arestiko eraldaketek bere jatorrizko itxura aldatu dute, batez ere bere teilatu propioa daraman balkoi akristalatua eraiki zutenean.

Elizatik bertatik, sigi-sagan jaisten den kale bat ateratzen da. Etxe batzuk agertzen dira atxikiak, bi edo hiru solairuekin, eta lehenago aipatutako murruen trataera berdinarekin. Leihoak zuzenak dira, harrizko karel molduratuekin solairu nobleetan, eta ateak erdi puntuko arkuekin irekitzen dira. Batzuetan, ezberdintasun nabarmenena da luzituen falta, arestiko interbentzioetan kendu dituztelako. Etxe guztien artean "Sastrerena" izenekoa nabarmendu behar dugu. Eraikin indibidualizatua da, aurrealdearekin alde motz batean, eta harlanduxkaz eginiko murruekin, hegal luzeko bi isurialdeko teilatu baten azpian. Atea erdi puntukoa da, eta dobelak hormetan txertatu dituzte estereotomia trebe eta ederrarekin, haria molduratua dutelarik. Giltzarrian 1749. urteko data dago, gurutze txiki baten eta lis-lore baten artean. Gainontzeko baoak zuzenak dira, eta goialdean zurezko egitura eta forjako balaustrada daraman balkoi batek aurrealdea alde batetik bestera zeharkatzen du. Xulapain haranetik iparraldean dauden Basaburua eta Imotzeko bailaratan maiz agertzen den aurrealde-klase bat da.

  • Ama Birjina Sortzez Garbiaren eliza zaharra

Eraikin gotiko goiztiarra da, 1200. urte inguruan altxatua, herriaren zonalde garaian. XX. mendeko 60. hamarkadan abandonatu zen arren, oraindik kontserbatzen du oinplano errektangeluarra, eta dorrea habeartearen lehen tarteunearen gainean eraikia. Sakristia Epistolaren aldeko murruan atxikia zihoan, pareko murruan kapera bat zegoen bitartean. Murruak harlanduxka txikiaz egina zeuden, hormatal gehienak luzituak daudelarik. Atea arku gotiko zorrotza da, elizaren jatorriaren garaikoak, ertz-biziko profil bereko bi arkiboltekin, zutoinen gainean. Gaur egun tenplu zahar hau etxebizitza bezala erabiltzeko egokitua izan da.

  • Ama Birjina Sortzez Garbiaren parrokia berria

Lehen esan bezala, XX. mendearen 60. hamarkadan eginiko eraikin berria da, Eugenio Arraiza arkitekto nafarraren proiektua jarraituz. Oinplanoa planteamendu historizistekin bat dator, zortzi tarteune dituen habearte bakarrarekin, gehi burualde zuzen bat. Sarrera elizaren oinetan dago, eskailera luze baten ondoren, eta sakristia atxikia dago burualdearen luzapen bat balitz bezala. Eliza hormigoiez egina dago, eta murruak luzituak doaz, material pobre hori estaltzeko. Hormigoiaren erabilerak, bestalde, beirateekin apainduak doazen lau leihate handien irekiera ahalbidetu zuen, Epistolaren aldeko murruan. Estalki bezala, tirantez finkatutako lau arku handiek sostengatutako ganga dago. Atea, azkenik, sinple eta dintelatua da.

Barnealdean, presbiterioan Gurutziltzatu erromanista bat dago, Iruñeko Apaizgaitegitik ekarrita. Gertu, XIV. mendeko Ama Birjina eta Haurraren mukulu biribileko eskultura dago, eliza zaharretik ekarria. Fernández-Ladredaren ustez Oloritzeko irudiaren talde berekoa da, honako hau kalitate hobeagoa delarik, bere polikromia onari esker. Bataio-pontea ere herrikoa da, erdi-arokoa gainera. Fuste oktogonala du, motza eta trinkoa, eta Gurutziltzatu bat du landua, estilo trakets eta herrikoian. Katilua semiesferikoa da, eta Euskal Herriko apaingarri tradizional herrikoiak ditu, hala nola zirkuluetan inskribatutako loreak eta eguzki-gurpilak. Garai bereko zurginek irudikatzen zituzten dekorazioen eragina erakusten dute. Sakristian, azkenik, hornidura liturgikoko pieza batzuk daude.

  • CARO BAROJA, J.: La casa en Navarra, Pamplona, II. tomoa, N.A.K. 1982, 415 orr.
  • FERNÁNDEZ-LADREDA, Clara: Imaginería medieval mariana, Iruñea, Nafarroako Gobernua, 1988, 373 orr.
  • GARCÍA GAÍNZA, M.C. (et. alt.): Catálogo Monumental de Navarra, V** tomoa, Merindad de Pamplona, Imoz-Zugarramurdi, Iruñea, Nafarroako Gobernua, Iruñeko Artzapezpikutegia, Nafarroako Unibertsitatea, 1996, 155-157 orr.
  • MENÉNDEZ PIDAL, Faustino; MARTINEA, Juan José: Libro de Armería del Reino de Navarra, Iruñea, Nafarroako Gobernua, 2001, 593.

JAS 2009

Celebra fiestas el 14 de setiembre. Celebra fiestas el 8 de setiembre, Natividad de Nuestra Señora (Boletín Oficial de Navarra).

AAA