Amonarriz'tar Ander, Larraitz.
Euskarazko obra dramatikoen egilea. Tolosan jaio zen 1881eko azaroaren 30ean. Berrobin hil zen, 1952ko ekainaren 15ean.
1934an ospatutako Euskal Antzerki Lehiaketan bigarren sari bat lortu zuen (?). Bere obrak dira: Mendibetarren larriak (Izarra bilduma, 4. zk., 1919); Ustegabeko poza (Antzerti, 16. zk., 1933); Morroi jatorra (Izarra, 9. zk., 1920); Iturrian (Antzerti, 26. zk., 1934); Patxiko ta Martintxo (Antzerti, 46); Biotz antzerti, 1935.
Gure Herria (1922) eta Euskal Esnalea (1928-1931) aldizkarietan kolaboratu zuen.
- Armiarma. Zubitegia de la literatura. "Ander Amonarriz" [Kontsulta-data: 2011ko urriaren 10a].
- GARRIGA, G. Euskal bibliografia-inbentarioa, 1961 (89, 135)
- MUGICA, G. Naitasunez erein! Donostia, 1930
- LABAYEN, A. Teatro Eúskaro, II (158, 172).