Abeslariak

Markez, Mikel

1971ko urriaren 4an Errenterian (Gipuzkoa) gitarra bati besarkatuta jaio zen kantautorea. Berehala hasi da bere kantu propioak idazten, euskal kantautore handien erreferentzia etengabearekin. Kantutegi hori beste musikari batzuei (Mixel Ducau, Joxan Goikoetxea, Tapia eta Leturia) lagatzen die neurri batean, bakarkako ibilbideari ekitea erabaki duen arte. Denborak aurrera egin ahala, idazketa alde batera utzi eta musikaren ikaskuntzan sakontzea erabaki du.

Diskografia: ...Y viene me (Elkar, 1991), Oroitzapenak oparitzen ditut (Elkar, 1993), Zertarako mugak jarri (Elkar, 1995), Kantu erotikoak (Elkar, 1997) eta Dena ankaz gora (Gaztelupeko hotsak, 2000).