Itzultzailea, irakaslea eta idazlea. Ezkio-Itsason (Gipuzkoa) jaio zen 1945ean.
Euskaltzain urgazlea eta Euskal Herriko Itzultzaileen Elkarteko kidea. Martuteneko Itzultzaile Eskolako zuzendaria da, itzulpengintzaren teoria eta praktika eskolak ematen ditu, eta hainbat egunkaritan kolaboratzen du. Ikastoletako plangintza didaktiko-pedagogikoan parte hartu du, baita eskola-testuak egiten eta itzultzen ere. IKER talde pedagogiko-kulturalaren sortzaileetako bat. Anaitasuna, Jakin, Laiaketan aldizkarietan eta Deia, El Diario Vasco eta El Correo Español egunkarietan kolaboratu du. Europako Ezker Berria (1972), Euskal Irakaskuntzak Zehar, Ikus Ikas, Euskara (3-4-5), Itzulpen Teoriazko Ezagupenak, Iparragirre eta abarren egilea. Berrogei bat titulu itzuli ditu, eta horien artean honako autore hauen lanak nabarmendu behar dira: Cesare Pavese, Salgari, Shakespeare, Faulkner, Dickens, Goldoni, Croce, Anouilh, Laxalt. Bostehun bat hitzaldi eta ikastaro eman eta zuzendu ditu.