Harrijasotzaileak

LOPETEGUI ARANGUREN, Jose Antonio

Aguerre II. Luisen anaia harri-jasotzailea ere izan zen, Azpeitiko Aguerreondo baserrian jaioa (Gip. ). Bere kirol bizitza 1950ean hasi zen. 1952an «errekorra» ezarri zuen, erakustaldian, 100 kiloko zilindrikoa 22 aldiz altxatuz minutu batean. Urte berean ere 10 altxaldi eman zizkion diseinu zaharreko zilindrikoari, 150 kilokoa. Asteasuko alkatea izan zen (Gip. ).