Pintoreak

Larrañaga Iglesias, Iñaki

Margolaria eta eskultorea. Eibarren (Gipuzkoa) jaio zen 1931n.

Eibarko Gorutz Taldeko bost kideetako bat da artista hau. Hainbat erakusketa kolektibotan parte hartu du Eibarren, Elgoibarren, Gasteizen, Donostian, Lezon eta Santurtzin. Izaera erreserbatua izan arren, bere lanen bidez baikortasuna adierazten du. Arte abstraktuan egin zituen saiakuntza-aurrerapenek laudorio handiak merezi dituzte. Burutsua ideietan, eta egokia materialik xumeenez baliatzerakoan bere obretan fintasunez loditzeko. Sentiberatasun fina erakusten du beti, forma estetiko berrien etengabeko bilaketan.

Erref. J. San Martin: "Gorutz izeneko artista sortu da Eibarren", Anaitasuna, 210. zk. (1971), p. 12. "Gorutz" artista taldea, revista Eibar, nº 132 ( 1971 ), p. 6.