Instrumentugilea

Alberdi Lizarreta, Alejandro

1897an Igeldon (Donostia) jaiotako gipuzkoar nortasuna. 1982ko irailaren 27an hil zen herri berean.

Irakasle lanetan aritu zen eta txistularia, Igeldoko parrokiako organista, baserritarren kooperatibako diruzaina eta Orcolagaren laguntzailea izan zen Meteorologia Behatokian, baita Igeldon ere. 1967an Donostiako Udalak zilarrezko domina eman zion eta herriak omenaldia egin zion 1971n.