1931ko urtarrilaren 3an Donostian jaiotako euskal politikaria.
Caracaseko Eusko Gaztediko presidentea izan da; Caracaseko Euskal Etxeko Batzarreko kidea; Gipuzko Buru Batzarreko kidea 1968tik 1977ra; EBBko Gipuzkoako kidea aurreko epealdi berean; GBBko kidea 1977tik Gipuzkoako diputatu eta EBBko kide hautatu zuten arte, 1977tik 1978ra. EAJren prokuradorea Gipuzkoako Batzar Nagusietan (Donostiako barrutian), 1983ko maiatzaren 8ko hauteskundeetan aukeratua.