Futbola

IDIGORAS BILBAO, Santiago

Futbolari gipuzkoarra, Oñatin jaio zen 1953ko uztailaren 24an. Bere jaioterriko Aloña-Mendin sartu zen, gazte gisa, eta handik Sanse-k deitzen dio. 1974-75 denboraldian Realera pasa zen, eta talde horretan berehala lortu zuen titularitatea. Aurrelari erasokorra, bere jokoa potentzian eta abiaduran oinarritzen zuen, horrela aurkariaren defentsako planteamendua hautsiz. Internazionala izan da askotan, bai 23 urtez azpiko taldean eta baita olinpikoan ere, Montrealeko Olinpiadan parte hartuz. A selekzio nazionalera ere deitu dute birritan. Donostiako Realarekin jokatu zuen azken denboraldian, Reala 1980-1981eko Ligako txapelduna izan zen. Hurrengo denboraldian Puebla de Mexicoko kidea da eta 1982-1983an Club de Fútbol Valenciara itzuliko da. 1984-1985 denboraldian Deportivo Alavesen jokatu zuen, hemen utzita l.Ainhoa

AROZAMENA AYALA