Arrauna

IBARBURU URKOLA, Jose

1928ko otsailaren 21ean Donostian jaiotako arraunlaria. Donostiako Loiolatarra klubeko banku finkoan hasi zen, ondoren "Amaika"-ra pasa zen, gero Donostiako traineruan arraun egin zuen eta azkenik Donostiako "Ur-Kirolak" klubean jarraitu zuen kirolari erretiratu zen arte. Erromako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, 1960an, zehazki, Ur-Kirolak klubaren ordezkaria zen lemazainarekin (garai haietan ez zen estatu mailako selekziorik osatzen). Gorputz Hezkuntzako eta Kiroletako Ordezkaritza Nazionalak Stadium Kopa eman zien, arrauna banku mugikorrean sustatzen gehien lan egin duen kluba aintzatesteko.

Luis Mari ZULAIKA ISASTI