Futbolari gipuzkoarra. 1979an egin zuen debuta Realean. Irunen jaio zen 1958ko otsailaren 16an. Defentsa.
'Bixio' ezizenez. Realaren bigarren taldearekin denboraldi batez lehiatu zen (77 / 78), 60 partida jokatu eta hiru gol sartuta. Hurrengo urtean egin zuen debuta lehen talde txuri-urdinarekin maila gorenean. 1979ko urtarrilaren 10ean izan zen, Lleidaren aurkako partidan. Ligako txapelduna izan zen 80 / 81 eta 81 / 82 denboraldietan eta Errege Kopako txapelduna 86 / 87 denboraldietan. Orain arte, 2007ko otsaila, bere historian Realaren elastikoa gehien jantzi duen jokalaria da, guztira 599 aldiz. 19 jomuga jarri zituen 1992/93an erretiratu zen arte. Internazional absolutua Espainiako selekzioarekin 12 aldiz, gol bat sartuta. 1990ean Italiako Munduko Txapelketa jokatu zuen. Euskadiko selekzioaren hainbat konpromisotan hartu zuen parte. Gaur egun mediku bisitatzaile gisa lan egiten du.
Eneko De la Cuesta Olaizola (2007)