Olerkariak

Irazu Garmendia, Iñaki

Euskarazko idazlea eta hizkuntza horretako irakaslea, Asteasun (Gipuzkoa) 1954ko uztailaren 17an jaioa.

Ekonomia ikasi zuen Donostiako ESTE zentroan, Deustuko Unibertsitatearen mende. Bilbon bizi da 1985etik, eta helduei euskara irakasten die.

Bilbo Hiria saria irabazi zuen eta poema dezente idatzi ditu, horietako batzuk abestien letra bihurtu direlarik. Jabier Muguruza abeslaria izan da poeta honen testuez gehien baliatu dena, Jose Irazu "Bernardo Atxaga"-ren anaia baita.

Bilbao lerrorik lerro (Bilboko Udala, 2001) antologiak liburuak argitaratzearen aurka dagoen idazle honen hainbat poema erakutsi zituen.